euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josetxo Silguero saxoa biran Rosarion eta Buenos Airesen: 'Informazio eta material trukea izan da garrantzitsuena'

2008/03/24

Josetxo Silguero, bere saxofoiarekin Josetxo Silguero saxojole irundarrak martxoaren 12an hasi zuen Argentinako bira eta amaituak ditu dagoeneko Buenos Airesen eta Rosarion behar zituen mintegi eta kontzertuak. EuskalKultura.com-ek solas batzuk egin ahal izan ditu berarekin. Jendearengan eta, bereziki, antolakuntzarekin somatu duen hurbiltasuna azpimarratu nahi izan du Silguerok. Egunotan egindakoa errepikatu nahiko lukeela adierazi du saxojoleak.

Gehiago irakurri...


Shanghaitik New Yorkeraino, mundu osoko Euskal Etxeak prestatzen ari dira Aberri Eguna ospatzeko

2008/03/20

Aberri Eguna ospatzen Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxean, iaz (argazkia Gure Txoko EE) Badator Aberri Eguna eta munduan zehar asko dira data honen karietara ospakizunak antolatzen ari diren euskal etxeak. Dei honek itzal handia du Diasporako euskaldunen artean eta euskal etxe bat dagoen leku ia guztietan bazkari edo ekitaldi bereziren bat antolatzen da. Hitzordu gehienak asteburu honetan bertan izango dira, Berpizkunde Igandearekin batera. Horrela gertatuko da Madrilen, Mexikon edo Caracasen, adibidez. Beste leku batzuetan, adibidez, AEBetako Washington-en edo Argentinako General Rodriguezen, jaia atzeratu egingo dute, apirilaren 5 eta 6ra, hurrenez hurren. Jarraian hitzordu desberdinen berri ematen dugu.

Gehiago irakurri...


Goierriko 'Nazioen Mundua' herri ekimenak Eskoziako Highlands-etara darama autodeterminazio aldarria

2008/03/19

Idiazabal Herri Kirolak taldea partaideetako bat da Gipuzkoako Goierritik Eskoziako Highlands-etara (Lurralde Garaiak): ehun bat lagunek osaturiko talde bat Edinburgora bidean da gaur, Eskozian autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapena egiteko. Goierriko talde desberdinak batu dituen herri ekimena da eta besteak beste Idiazabalgo Herri Kirol Taldeak, Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak, trikitilariak, bertsolariak eta Miren Urkiola harrijasotzaileak parte hartzen dute. Hiru euskal festa eta erakustaldi egingo dituzte ostiraletik igandera Edingurgh-en eta Inverness-en. Azken honetan Aberri Eguna ospatuko dute eta interesa duen oro jaian parte hartzera gonbidatzen dute.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxearen X. urteurrenari eskaini dio 'Erakin' bere aldizkariaren azken alea Chacoko 'Kotoiaren Lurra'k

2008/03/19

'Hobe berandu sekula ez baino' dioen egiazko esal- diari jarraiki, 2007ko martxoko data daraman euren aldizkariaren zenbaki berria iragarri dute Chacoko Euskal Etxekoek, X. urteurrenari eskainia Chacoko 'Kotoiaren Lurra Euskal Etxe argentinarretik, euren 'Erakin' aldizkariaren zortzigarren zenbakiaren argitalpena iragarri dute, erakundearen hamargarren urteurrenari bereziki eskainia. Doan banatzen den aldizkari honen ale berriak 2007ko martxoko data darama. 32 orrialde biltzen ditu eta, besteak beste, argazki eta artikulu bidezko errepasoa ematen die lehenengo hamar urte hauei, geroztik ere gertatu diren beste zenbait ekimen eta ekitaldi aipatzearekin batera.

Gehiago irakurri...


Journal of Oral Tradition estatubatuar aldizkariak bertsolaritzari buruzko ale berezia plazaratu du, ingelesez

2008/03/18

Journal of Oral Tradition aldizkariaren azala Journal of Oral Tradition Missouriko Unibertsitateko Center for Studies in Oral Tradition-ek plazaratzen duen munduko ahozko tradizioei buruzko aldizkaria da. Azken zenbakiak euskal bertsolaritza du ardatz nagusi eta gaiaren inguruko hamairu artikulu biltzen ditu, euskal eta estabatuar adituek idatziak. Euskal adituen artean Andoni Egaña bertsolaria eta Joxerra Garzia ikertzailea daude, besteak beste. Aldizkaria internet bidez irakur daiteke.

Gehiago irakurri...


Gernikako bonbardaketari buruz eitb24.com-ek eginiko animazioak 'Diseinu Infografikoaren Pulitzer saria' jaso du

2008/03/18

'Gernika 1937-2007' laneko irudietako bat Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenaren karira gertaera honi buruz eitb24.com berri atariak eginiko multimedia lanak Malofiej saria jaso du, infografia munduan Pulitzer sariaren parekotzat hartzen den aintzat hartzea. 'Gernika 1937-2007' lanean internet erabiltzaileak herri bizkaitarraren bonbardaketari buruzko hiru infografia eta bi ikusentzunezko topa ditzake eta Gernikan zehar bonbardeketa izan aurretik, bitartean eta ondoren ibilbide birtuala egiteko aukera ematen du. Beste euskal saridun batzuk hiru.com, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunea eta consumer.es ataria izan dira.

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak Carlos III.aren Gurutzea eman dio Sandalio Monreali, 'nafar argentinar eredu izateagatik'

2008/03/18

Sandalio Monreal Suberviola Nafarroako Gobernuak Sandalio Monreali Carlos III.a Noblearen Gurutzea eman diola jakin arazi zuen atzo. Bi urte besterik ez zituela familiarekin batera Argentinara emigratutako Monrealek 77 urte ditu egun eta, besteak beste, 17 urtez izana da Rosarioko Nafar Etxeko presidente, egun ere bertako kontu ikuskatzaile delarik. 'Bizitza osoa gure nortasuna eta kultura sustatzen' eman duen pertsona, Nafarroako Gobernuak dedikazio eta ahalegin hori guztia publikoki onetsi nahi izan du eman berria dion errekonozimenduarekin.

Gehiago irakurri...


General Villegaseko Euskal Etxeak eta Udalak akordioa sinatu dute euskal egoitza eta Gernika Plaza eraikitzeko

2008/03/18

Irudian, bi alderdiak akordioa sinatzen Iragan asteartean Argentinako General Villegas herriko Euskal Etxeak eta bertako Udalak euskal egoitza berria eta 'Gernika Plaza' gune publikoa eraikitzeko akordioa sinatu zuten. Beste alde batetik, euskal etxe berak makina fresatzaile bat eman zion herriko Hezkuntza Teknikoko Eskolari. Tresna Eusko Jaurlaritzak emandakoa da eta lehen eta bigarren Polimodaleko ikasleen lanen erabilerarako prestatuta dago. Ekimen honekin euskal etxeak aspaldi agindutako hitzari eutsi dio.

Gehiago irakurri...


Felipe Eiheragibel da FEVAko presidente berria; buru zuen zerrenda ofizialistak 26 boto lortu zituen, 23ren aurka

2008/03/17

Felipe Eiheragibel (EuskalKultura.com arg.) Felipe Eiheragibel rosariotarra buru zeukan zerrenda ofizialistak irabazi zituen joan den larunbatean FEVAk eginiko hauteskunde partzialak. Por una FEVA para todos hautagaitzako zerrendaburuak hiru botoko aldea atera zion Alejo Martin cordobatarra buru zeukan Centros Vascos por la alternativa zerrendari. Partaidetza handia eta indar burruka izan dira bozka hauen ezaugarri, hori FEVA bezala bere barruan bi zerrenda lehian ikusteko batere ohiturarik ez duen erakunde batean. Arestian aipatu hiru botoko tartearen karietara, hautagaitza ofizialistako kideek lortu zituzten jokoan zeuden postu guztiak: lehendakari, idazkari eta diruzaintza, bost batzordekidetza eta hiru kontu ikuskaritza.

Gehiago irakurri...


Ireki da 'EikenBank', ikusentzunezkoetarako ideia berriak dauzkaten EHko eta Diasporako gazteentzako lehiaketa

2008/03/17

'EikenBank' ikus-entzunezko lehiaketako afixa Eikenek, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, 'EikenBank' lehiaketa abiarazi du. Euskal Herriko zein Diasporako gazteek parte har dezakete eta euskal ekoizpen etxeen eta gazte sortzaileen arteko lankidetzarako bidea zabaldu nahi du. Ekimenak ikus-entzunezko gidoi, maketa edo edonolako ideia berriak bil ditzake (telebista programak, telesailak, lehiaketak, magazinak, animazio produktuak, dokumentalak, multimedia edukiak). Saria 4.000 eurokoa izango da eta lana apirilaren 30a baino lehen entregatu beharko da 'EikenBank'en webgunearen bidez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia