2009/03/31

Eusko Jaurlaritzak gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu du aurtengo euskal etxe eta atzerriko federazioei zuzenduriko laguntza deialdia. Laguntza hauek eskatu nahi dituzten euskal etxe eta elkarteek bihartik hasi eta maiatzaren 5a bitartean dute epea. Laguntza deialdi honetarako erabiliko den zuzkidura milioi bat bostehun eta hogeitasei mila zazpirehun eta bost eurotako da. Deialdiaren oinarriak eta eskabideak aurkezteko inprimakiak www.euskadi.net webgunean edo EHAAn eskuratu daitezke.
Gehiago irakurri...
2009/03/30

Hamaika Bidek eta Deustuko Unibertsitateak antolatzen duten Erbesteari buruzko X. Mintegia urriaren 5etik 8ra egingo da Bilbon eta Donostian. Mintegia zuzenduko duen batzorde zientifikoa aukeratu eta aurtengoan edizioan landuko dituzten gaiak aurreratu dituzte jada: erbesteratuen bizitza, beraiek idatziriko testu, gutun eta memorien bitartez. Pertsonai horietako batzuk honakoak izango dira: Orixe, Jose Antonio Agirre, Irujo, Manu de la Sota, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia eta Aurora Arnaiz, besteak beste. Mintegiak Federico Álvarez filosofo eta literatur aditu euskal-mexikarrari omenaldia egingo dio.
Gehiago irakurri...
2009/03/30

Fábio Aristimunho idazle eta itzultzaile euskal-brasildarrak 'Poesias de Españha, das origens à guerra civil' izeneko bilduma aurkeztuko du ostiral honetan Sao Paulon. Aristimunho bildumaren editore eta itzultzailea izan da. Bildumak euskal, kataluniar, galiziar eta espainiar poesia aztertzen ditu, lau ale desberdinetan. Aurkezpena Sao Pauloko Casa das Rosas aretoan egingo da eta guda zibilak poesia hauengan izan zuen eraginari buruzko mahainguru batekin hasiko da. Eztabaida honetan Aristimunho bera eta Estebe Ormazabal, euskara irakasle eta Brasilgo Euskal Etxeko kidea, ariko dira, besteak beste. Ondoren bildumako poesien irakurraldia egingo da bost hizkuntzatan: euskeraz, katalanez, galegoz eta gazteleraz, eta bakoitzaren portuges itzulpena.
Gehiago irakurri...
2009/03/30

Mexikoko Puebla hirian egiten den Kulturaniztasunaren Asteak euskal doinua izan du aurten, Eusko Jaurlaritza eta Mexikoko Euskadiko Ordezkaritzari esker. Astean zehar euskal luzemetrai eta laburmetraiak izan dira ikusgai, Kirmen Uribe poetak irakurraldia eskaini du, euskal taldeen kontzertuak egon dira, kale antzerkia, erakusketak... aukeratzeko frango. Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao aholkularia bertan izan dira eta, besteak beste, Euskara eta Euskal Kultura Lektoregoak eskaintzen dituzten lau unibertsitateetako arduradun akademikoekin bildu dira.
Gehiago irakurri...
2009/03/27

Hiru mila zenbakia daraman alea plazaratu aste honetan, Baionatik Euskal Herri osorako, Diaspora Barne, plazaratzen den Herria astekariak. Ez da hau xifra makala edozein aldizkarirako, eta are gutxiago euskara hutsean argitaratzen den kazeta batendako. Izan ere, 1944an Pierre Lafitte kalongeak astekaria sortu zuenetik gaurdainoko doazen epean lortu ahal izan da. Janbattit Dirassar zuzendariak azaltzen duenez, berez denbora horretan hiru milatik gora izan dira karrikaratu diren aleak, baina une batean berriz ere zerotik zenbakitzen hastea erabaki zutelarik, aste honetan iritsi da hiru milako zenbaki biribila. Zorionak Herriako lankideei eta oro har, euskarazko prentsari!
Gehiago irakurri...
2009/03/27

Aste honetan bere hiru milagarren zenbakira iritsi delarik, honako zutabea argitaratu du zenbaki berezi horretan Baionako euskal kazetako zuzendari den Janbattit Dirassar-ek. EuskalKultura.com-etik geure edalontzia bildu nahi dugu Herriako eta euskal prentsa osoko lagunengana eta topa egin elkarrekin urtebetetzearendako, hasteko. Lerro hauek omenaldi izan daitezela 1944tik hona eta lehenagotik --Diasporatik ere-- euskal kazetaritzaren sua bizirik atxiki dutenen ohore. Zorionak Herria-ko Janbattit, Peio, Emile, Maixan, Jean... Eta Emile Larrek aste honetako zenbakian berean esaten duen gisan, "Biba, segur, holako gizonak eta emazteak, lehengoak eta heldu direnak. Iraun dezala bai, holakoak eman eta emaiten dituen HERRIA".
Gehiago irakurri...
2009/03/27

Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteak erabat berritu du bere webgunea. Euskararekiko engaiamendu irmoa duen erakundea izanik, aurrerantzean www.euskaltzaleak.org.ar gaztelaniaz zein euskaraz irakurri ahal izango da. Orrialdea medio euskaltegiaren barruko ekimen eta hitzorduak era zuzen eta erosoan eskuratu eta elkartearekiko harremana erraztuko dira. Webguneak, hasteko, asteburu honetan bertan, esan nahi baita gaur ostiralez Buenos Airesen Korrika dela-eta antolatutako ekitaldietarako deia egiten du, nahi duenak Mexiko 1880-eko egoitzan egingo diren kultur joko eta animazioetan parte har dezan.
Gehiago irakurri...
2009/03/26

Xabier Azanza Arbizu Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak eta Carmen Caffarel Serra Cervantes Institutuko zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu dute joan den martxoaren 20ean bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua ezartzeko eta euskara eta euskal kultura atzerrian sustatzeko Cervantes Institutuko ikastegi sarearen bitartez. Hitzarmena medio, argitalpenak elkarri trukatuko dizkiote bi erakundeek eta Cervantes Institutuko erabiltzaileek Euskarabidearen Mediatekan elektronikoki sartzeko aukera izanen dute mundu osoan eta, hartara, euskalkien gaineko ikus-entzunezko dokumentu-funtsa kontsultatzen ahalko dute Cervantes Institutuaren egoitzetatik, eman du aditzera Nafarroako Gobernuak.
Gehiago irakurri...
2009/03/26

Zingirako Euskaldunak, Chascomuseko euskal etxeak 2009-2011 tarterako zuzendaritza batzordea aukeratu zuen joan den martxoaren 21ean. Orain artean agintean izandako taldearen lanarekin gustora daude antza elkarteko kideak, eta zuzendaritzako askok kargua errepikatuko dute. Horietako bat izango da Maria Laura Eguren, elkarteko presidentea. Bestalde, elkarteak asteburu honetan Eusko Hazia taldeko dantzariek Cañuelaseko euskal elkarteak antolatzen duen Dantzarien Topaketan parte hartuko duela iragarri du.
Gehiago irakurri...
2009/03/26

Gaur arratsaldeko 17:30tan aterako da Tuteratik, Nafarroatik, Korrika 16, AEK-ko euskaltegiek antolatzen duten euskararen aldeko lasterketa herrikoia. Apirilaren 5a bitartean lasterketak Euskal Herriko herri eta bazter ia guztiak igaroko ditu, Gasteizen bukatu arte. Bidean 'Ongi etorri!' leloa eramango dute korrikalariek, euskara ikasi eta euskal kulturaren mundura gerturatzeko ahalegina egiten duten ikasle, etorkin eta Diasporako kideei omenaldia eginez. Eta ohi bezala Diasporan ere euskaldunek Korrika ospatuko dute: Montevideon, Londresen, Mexikon, Buenos Aires, Madrilen, Bartzelonan, Shanghaien...
Gehiago irakurri...