2009/04/06

Bilkura honek Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarrak biltzen ditu urtean behin, elkarren berri izan eta Caracaseko eta Valenciako euskal etxeen inguruan sortutako adiskidetasunak berritzeko. Gazteak eta nagusiak, eta baita ere Euskal Herrian jaiotako euren seme-alabak, bertan izango dira, XIV. edizioa bete duen hitzordu honetan. Aurten topaketa apirilaren 18an egingo da, Pazko Astearekin bat. Lekua, azken edizioetan bezala, Galdakaoko Elexalde sagardotegia izango da.
Gehiago irakurri...
2009/04/03

Martxoaren azken egunean, Raul Ricardo Alfonsin, 1983tik 1989a arte Argentinako presidente izan zena, hil zen. Buenos Aires probintziako Chascomus herrian jaioa zen Alfonsin, eta bertako euskal argentinar batekin, María Lorenza Barrenechearekin, ezkondu zen. Betidanik harreman estua izan zuen herriko euskal etxearekin, eta nahiz eta aspalditik Buenos Aires hiriburuan bizi izan hartu-emana mantendu zuen.
Gehiago irakurri...
2009/04/03

Munduan izen honekin den euskal etxe bakarrak, Iparraldeko Euskal Etxeak edo Centro Vasco Francés delakoak --bi izenak erabiltzen dituzte bertakoek--, sortu zeneko 114. urteurrena ospatu du aste honetan. 1895eko apirilaren 1ean sortua, urte gutxi batzuk geroago, 1901ean, pasatu zen oraindik ere bere egoitza izaten segitzen duen egungo eraikinera, hiriburu argentinarrean. Urteurrenaren karietara, bertako Kultura Azpibatzordeko kide eta sustatzaile den Norma Riosek honako artikulua idatzi eta bidali digu, guri eta gure irakurleei ere aukera emanez urteurrenarekin bat egin dezagun.
Gehiago irakurri...
2009/04/03

Shanghaiko Euskal Etxeak Txinako euskal komunitateak apirilean egingo dituen ekimenen berri eman du bere buletinean. Lehendabizikoa Korrika 16ren etorrera izango da: larunba honetan Shanghaien eta igandean Harresi Handian ibiliko da euskararen aldeko lasterketa. Topagunearen Film Laburren Zirkuituko emanaldia apirilaren 11ra atzeratu da eta igandean, 12an, Aberri Eguna ospatuko dute Shanghaiko euskaldunek hiriko parke batean. Bukatzeko, apirilaren 25ean Inauterietako jaia egingo da. Gaia, 70. hamarkada.
Gehiago irakurri...
2009/04/02

Pixkanaka pixkanaka Diasporako euskaldunek Korrika 16 dela eta egin dituzten ekitaldien oihartzunak heltzen ari zaizkigu. Mexiko DF-n, adibidez, lasterketaren estreinaldia izan zen jaiak oroitzapen oso onak utzi ditu antolatzaile eta partehartzaileen artean. Lehen aldiz 'Korrika, korrika!' oihuak mexikar hiriburuan entzun ahal izan ziren. Madrilen Euskal Etxeak aurreko edizioan izan zuen arrakasta errepikatu zuen eta 'Madrilen ere Korrikaren alde' lelopean gazteak eta ez hain gazteak espainiar hiriburuko kaleetan barrena ibili ziren lasterka. Datozen egunetan Londres, Shanghai eta New York-en txanda helduko da.
Gehiago irakurri...
2009/04/02

Hemen da 2009ko Hator Hona, Necocheako Euskal Etxeak antolatzen duen euskal eta euskal-argentinar gazteen arteko trukea. Edizio berri hau uztailaren 19tik abuztuaren 18a arte luzatuko da eta Necocheara bidaia egiten duten euskaldunek bertako gazteei euskara, dantza, pilota, gastronomia eta euskal kulturaren beste hainbat arlo erakutsiko dizkiete. Euskaldunek euren bidaia ordaindu beharko dute, baina behin Necochean Euskal Etxeko familiek hartuko dituzte. Programaren seigarren edizioa izango da aurtengoa eta izena emateko epea apirilaren 24ean itxiko da.
Gehiago irakurri...
2009/04/01

Euskal antzerkiaren historia biltzen duen liburua argitaratu du Patri Urkizu (Lezo, 1946) idazle eta UNED-eko euskal literatura iraskasleak. Lan honen izenburua 'Teatro Vasco. Historia, reseñas y entrevistas, antologia bilingüe, catálogo e ilustraciones' da, UNED-eko argitaletxeak plazaratu du eta bertan ezagutzen ditugun lehendabiziko euskal antzezlanetatik hasi --Nafarroako erregin Katalina 1goaren ezkontzan, 1494an, antzeztu ziren kopla batzuk-- eta egundaino bidaia egiten du. 'Norberaren tradizioa ezagutu gabe ezinezkoa da abangoardia berrietara jauzi egitea', azaldu zuen egileak aurkezpenean. Liburu hau berritze bide horretan bere ekarpena omen da. Urkizu erbesteko euskal antzerkian ere aditua da.
Gehiago irakurri...
2009/04/01

EuskalKultura.com-ek dagoeneko iragaria duenez, AEBetan, Oinkariko dantzariek urtebete luzeko ospakizunak prestatzen ari dira taldearen 50. urteurrena dela eta. Emanaldiak Boiseko San Ignazio jaiekin hasiko dira (abuztuaren 1a eta 2a) eta 2010eko abenduan egingo den ikuskizunarekin bukatuko. Tartean, 2010eko uztailean egingo den Jaialdin, mende erdi honetan taldetik igaro diren kide guztiak bilduko dira emanaldi erraldoia egiteko. Tartean izango dira taldea sortu zuten zazpi aitzindariak. Idaho Statesman egunkariak beraiekin hitz egin du taldearen historiaren berri galdeginez, jarraian laburtu eta euskaratu dugun artikuluan.
Gehiago irakurri...
2009/03/31

Gaur arratsaldean, 13:30ak irian hil da Euskal Herrian, Kanboko (Lapurdi) Ania-Enia ospitalean, aita Martxel Tillous, urtebetez minbiziarekin borrokan ibili ondoren. Xiberoko Eskiulan sortua, urte luzeak eman zituen Afrikako Bolikostan misionist eta Pariseko Euskal Etxeko omonier ere izan zen, lau urtez, Estatu Batuetako euskaldunen apez izendatu zuten arte. Estatu Batuetan ia 14 urte eman ditu, 1995etik hona. Bere aldeko elizkizunak ostiralean egingo dira Eskiula bere sorterrian, arratsaldeko 3etan, Baionako apezpikua eta andana bat apez meza-emaile. Goian Bego.
Gehiago irakurri...
2009/03/31

Eusko Jaurlaritzak gaurko Gobernu Kontseiluan onartu du Etxepare Euskal Institutuak aurtengo jarduera finantziatzeko izango duen aurrekontua, 941.671 euro, erakundea abiatzeko. Joan den astean Institutuan arituko diren hamar langileen postuen soslaiak finkatu ondoren --eta hauek betetzeko deialdia gutxi barru deituko delakoan-- ia dena prest da gobernu berria sartutakoan erakundeko zuzendaria izenda dezan. 'Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute' euskal kultura, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko sortutako erakunde autonomoa da.
Gehiago irakurri...