euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ana eta Idoia Uribarri ahizpek emanaldia eskainiko dute etzi New Yorkeko Carnegie Hall aretoan

2009/06/02

Ana eta Idoia Uribarri ahizpak, bibolinjolea bata eta pianojolea beste New Yorkeko Carnagie Hall aretoak, hiri iparamerikarreko auditorio ezagunenetariko batek, ateak irekiko ditu ostegunean bi euskal artistentzako, Ana eta Idoia Uribarri ahizpentzako. Ana bibolinjolea da eta Idoia aldiz pianojolea, eta elkarrekin ganbera musikako bikote esperientziaduna osatzen dute. New Yorken eskainiko duten egitaraua Joaquin Turina, Igor Stravinsky, Manuel de Falla eta Maurice Ravel maixuen lanek osatuko dute. Emanaldia 20:00tan hasiko da, Carnegie Hall-eko Weill Recital Hall aretoan.

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Euskal Etxeak hamarkada bat bete du euskal kultura sustatzen Tres Arroyosen, Argentinan

2009/06/02

Bazkarian parte hartu zuten euskal etxeko bazkide gazte batzuk (argazkia LaVozdelPueblo) Hamar urte egin ditu Argentinako Tres Arroyos hiriko Hiru Erreka Euskal Etxeak, hamarkada oso bat paraje hauetara heldu ziren euskal emigranteen ondarea zabaldu eta euren ondorengoei Euskal Herriarekin lotura mantentzen laguntzeko engaiamenduarekin. Joan den maiatzaren 17an elkarteak urteurrena ospatzeko lagunarteko bazkari jendetsua egin zuen elkartearen egoitzan. Bazkideak harro agertu ziren eginiko bidearekin eta beste horrenbeste egiteko asmoa agertu zuten.

Gehiago irakurri...


Urteko Ohiko Batzar Orokorra egin ondoren, Felipe Muguerza berretsia Necocheako EEko lehendakari

2009/06/01

Felipe Muguerza, Necocheako Euzko Etxea-ko lehendakaritzan berretsi berria du elkarteko Ohiko Batzar Nagusiak (argazkia EuskalKultura.com) Urteko Ohiko Batzar Orokorra egin du Necocheako Euzko Etxea-k eta, espero zitekeenez, bildutakoek euskal elkarteko buruzagitzan urte asko daraman Felipe Muguerza hautatu dute berriz lehendakari. FEVAko presidente ere izana den Mugerzarekin batera honako hauek arituko dira agintealdi berrian Zuzendaritza Batzordekide: Jose Antonio Alustiza, lehendakariorde; Ricardo Esnaola, idazkari; Mirta Garrido, idazkariorde; Horacio Yacomini, diruzain; eta Jose Luis Picardi diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunaren hitza' irratsaioak zazpi urte bete ditu Rosarion bertako Zazpirak Bat EEaren eskutik

2009/06/01

'Euskaldun Hitza' saioa egiten dutenetako batzuk, Santa Feko Rosarion Zazpigarren urtea bete du Argentinako Rosarion, bertako Zazpirak Bat Euskal Etxeak sustatu eta gauzatuta bertako uhinetara astero jalgitzen den 'Euskaldunaren Hitza' irratsioak. Emankizuna Zazpirak Bat-en iritzi eta pentsamoldeen adierazle da eta asteazkenero entzun daiteke eguerdiko ordu batetik ordu biak arte LRA5 Radio Nacional Rosario irratiaren bidez AM 1300 eta FM 104,5 maiztasunetan, zuzenean, baina baita ondotik ere errepikatua astebetez Zazpirak Bat-en webgunean.

Gehiago irakurri...


170 bat partaide bildu ditu Maipú, Argentinan, Alza-Elosegitarren ondorengoen III. famili bilkurak

2009/05/29

Argazkian den Augusto La Rosa Zanuzzi tipia, bere urtebete eta bost hilabetekin, izan zen Alza Elosegi familiakoen bilerako gazteena Maipúko hirugarren elkarretaratze honetan 1875ean Euskal Herria utzi eta Argentinara emigratu zuen Alza-Elosegi familiako lehenengo kideak, Pedrok, ez zuen batere pentsatuko 134 urte geroago bere eta bere senideen ondoko argentinarrek familia izpirituari eutsi eta urtero biltzeari ekingo ziotenik. Joan den maiatzaren 10ean, Irungo baserri batean jatorria duen familia honetako adar argentinarrak bere III. bilkura egin zuen, 170 bat pertsona bilduz. Guztiak, Pedro, Juan Mari, Francisco, Gabriela Josefa eta Manuel Alza Elosegiren ondokoak ziren, hiru lehenak Ameriketara etorriak, eta bi azkenak Irunen gelditua, nahiz eta euren seme-alabetako batzuk geroago Argentinara etorriko ziren.

Gehiago irakurri...


Diego Tellechea lehendakari hautatua Villegasko EEan; 'Euskaldunen ordua'ren saio berria gaur ostiralez

2009/05/29

Nekane Olazar (irudian) zuzendari duen General Villegasko 'La hora de los vascos' irratsaioa, ostegunero aireratzen da, bertako FM Infinita 89.7 MHZ irratian, arratsaldeko lauetatik bostak arte, tenore argentinarra (argazkia EuskalKultura.com) 'Euskaldunen ordua' da astero Nekane Olazar-ek Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herritik aireratzen duen ordubeteko euskal irratsaioaren izena. Ostiral arratsaldero, lauetatik bostetara, euskal argentinar gizataldeko kide dinamiko honek mikroa hartu eta inguruko euskaldun eta ez euskaldunei zuzentzen zaie Euskal Herriaz, euskal kulturaz eta euskal errealitateko hainbat alderdi aipatuz. Joan den astean, esaterako, egungotasunak agintzen zuen, eta 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxean egun batzuk lehenago izaniko hauteskundeez mintzatu zitzaien, programara ekarri zuelarik Diego Tellechea, elkarteko lehendakari hautatu berria.

Gehiago irakurri...


Arrecifesko Euskal Etxeak azken agurra luzatu dio bertako idazkari eta lagun Elsa 'Mimi' Moisello Zabaletari

2009/05/28

Arrecifesko San Inazioko azken jaian Mimí Moisello Zabaleta dantzari bertako 'Txiki Zaharrak' taldean (argazkia EuskaKultura.com) Joan den igandean, maiatzaren 24an, hil da Arrecifes-en Elsa 'Mimí' Moisello Zabaleta, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko engaiamendu handiko kide eta azken urtean bertako idazkaria izan dena. "Mimik, txikitan, ez zuen Euskal Etxeko ekimenetan parte hartzeko aukerarik izan", azaldu diote bere lagunek EuskalKultura.com-i. Horregatik, "duela hamar bat urte Euskal Etxera hurbildu zen eta gogo handiz hasi zen lanean Zuzendaritza Batzordean. 'Txiki Zaharrak' izeneko helduen dantza taldean sartu zen, eta baita euskara klaseetan ere." Lagun ugari zeuzkan pertsona, Euskal Etxeko kideek azken agur hunkigarria eman diote herriko kanposantuan joan den astelehenean hain lagun maitagarria izandakoari.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du La Platako Euzko Etxeak, Javier Clua lehendakari berrautatuz

2009/05/28

Zuzendaritza Batzordea berritu du La Platako Euzko Etxeak. Barne araudiek diotenaren arabera eginiko Ohiko Biltzar Orokorrak, elkartearen baitan eginiko hauteskundeen ondotik, orain arte lehendakari izan den Javier Clua hautatu du berriz ere lehendakari. Berarekin batera arituko dira besteak beste Zuzendaritza Batzordean Jorge Batiz, lehendakariorde; Jose Orbaiceta, idazkari; Maria Fernanda Astigarraga, idazkariorde; Miren Torre, diruzain; eta P. Pulido, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Renoko Euskal Liburutegiaren euskal liburu eskaintza, dohanik, munduko Euskal Etxeetako liburutegiei

2009/05/28

Nevada-Renoko Unibertsitateko Liburutegiaren eraikin berria. Ezkerreko dorrean kokatzen da Liburutegiko Euskal Adarra (argazkia EuskalKultura.com) Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Liburutegiaren Euskal Adarrak, euskal liburu eskaintza bat egin nahi die munduko Euskal Etxeetako liburutegiei, euskal liburu sortak dohainik jaso ditzaten, lekuz aldatu berria den liburutegi renotarrak gehiago espezialdu baitu bere fondoa, eta orrazketa bat egin ondoren oso baldintza onetan daukan liburu andana geldituko baitzaio, tokirik gabe egungo leku berrian. Eskaintza, Euskal Etxeetako liburutegiei dago egina. Liburuak euskaraz --gehienbat-- eta gaztelaniaz dira, bereziki haur eta gazte literaturakoak. Interesa izango bazenu, ikus segidan nola sartu zeure euskal liburutegia, oso gutxitan ikusten den honelako eskaintza batean.

Gehiago irakurri...


Las Floresko EEak bazkide txartelak banatu eta elkarteari buruzko DVD bana agindu die bazkide guztiei

2009/05/27

Graciana Goicoechandia berrautatu dute Las Floresen bertako Euskal Etxeko lehendakari Las Floresko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxe argentinarrak Urteko Ohiko Biltzarra egin du joan den ostiralean, maiatzaren 22an, eta iazko kontu ekonomiko eta orokorrak onestearekin batera, FEVAk nazio osoko euskal etxeentzat eginiko bazkide txartelak banatu zituen eta, besteak beste, bertako Euskal Etxearen 13 urteak iruditan azaltzen dituen DVD bat exteratuko diela agindu die bazkide guztiei. Agintariak berritzeko hauteskundeetan, Graciana Goicoechandia berrautatu zuten bildutakoek lehendakari eta Zuzendaritza Batzordeko buru.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia