euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapurdiko Zpeiz Mukaki taldeak bere euskal dantza eta rock fusio alaia eramango du uda honetan AEBetara

2009/06/04

Zpeiz Mukakiko dantzariak Baionako FIPA zine jaialdian egin zuten emanaldian (argazkia ZpeizMukaki) Zpeiz Mukaki izenaren atzean Iparraldeko hamabost bat gazte ezkutatzen dira, batzutan mozorroen azpian, bestetan gona eskoziardun arrantzalez jantzita. Orain hiru urte Iparraldeko herrietako jaiak girotzeko txaranga bat sortzea erabaki zuten eta harrez gero Ipar zein Hego Euskal Herrian eta atzerrian hainbat emanaldi egin dituzte. 'Iparralden gazteek gero eta gutxiago dantzatzen dute eta jaiak girotzen lagundu nahi genuen', azaltzen du txarangako kide Iban 'Peru' Ithurbidek. Aurten, uztailean eta abuztuan, lehen aldiz AEBetan izango dira euren euskal dantza eta rock nahasketa berezia eskainiz. Renon, San Frantziskon eta Gardnerville-en emanaldiak itxiak dituzte jada, baina inork interesik balu kontzertu-ikuskizun berriak antolatzeko prest daude.

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak Alex de la Iglesiaren 6 filmeko zikloa emango du urria bitartean

2009/06/04

Alex de la Iglesia zine zuzendari bilbotarra Cordoba probintzia argentinarreko Villa Mariako Euzko Etxea-k bere lehenengo Euskal Zinema Zikloa hasi du, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrari eskainia. 'Piztiaren Eguna' (1995) izan da joan den astean, maiatzaren 27an zikloa abiatzeko hautatutako filma. Jarraipena, hilabete honetako 24an emango zaio, asteazkenez, 'Perdita Durango'rekin (1997), eta honela, film bana hilero, urrira arte, tituluak orden kronologikoan emanez, azkena, urriaren 28an 'Haurraren Gela' (2006) izango delarik. David Azumendik koordinatzen du zikloa.

Gehiago irakurri...


Meza Caracasko EEan honakoen alde: B. Gerrikaetxebarria, Eduardo Elvira, Fco Ormaechea, Teresa Echeandia

2009/06/04

Meza Caracasko Eusko Etxean, aita Martin Larrainzar-ek emana, artxiboko irudi batean.

Gehiago irakurri...


Ikastola, euskal kulturan hezkuntza ematen duen eskola argentinarra, abian da Necochean

2009/06/03

Ikastolaren izena iragartzen duen murala Ekimena aurten bertan inauguratu dute Necochea hirian, Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean. Inongo laguntzarik gabe jaio da, Euskal-Argentinar Garapen eta Kooperazio Institutuko zuzendari izan zen Xabier Zubillagaren eta Quime Quipán haur eskolaren kolaborazio eta engaiamenduari esker. "Egoera ekonomikoak aukera eman bezain pronto" ekimenean Euskal Herriko irakasleek ere parte hartzea espero dute sustatzaileek, "euskal-argentinar trukea bultzatzeko eta munduan euskal kulturaren zabalkundea indartzen laguntzeko".

Gehiago irakurri...


AEBetako enpresa batek luxuzko itsas-bidaiak merke-merke eskaintzen ditu, mus klaseak ematearen truke

2009/06/03

Mus zaletasuna eta bidaia Mediterranear itsasoan zehar, uztarturik Aukera bikaina gure irakurle muslarientzat: AEBetako enpresa bat, luxuzko itsas-bidaietan musean jokatzen irakasteko eta partidak antolatzeko prest dauden jokalari bila dabil. Horren ordainetan, muslariek bidaiaren prezioan beherapen handia izango dute. SixthStar enpresako Paul DiFilippik EuskalKultura.com-i esan dionez, mus irakasleek Mediterraneoan zazpi gaueko 2.000 eurotako bidaia 300 eurotan egin dezakete. Irakasleak gainera lagun bat eraman dezake berarekin eta honek ere beherapen bera izango du. Itsas-bidaiak Bartzelonatik aterako dira, uztailean hasita. Hautagaiek musean jokatzen jakin eta ingelesez eta gazteleraz hitzegin behar dute.

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak akordioa sinatu du Peru-ko Piura-koarekin, elkarren arteko loturak sendotzeko

2009/06/03

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Cesar Trelles Piura eskualde perutrarreko presidentearekin joan den astelehenean, hitzarmena sinatzeko ekitaldian Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek eta Peru-ko Piura Eskualde Gobernuko Cesar Trelles-ek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute joan den astelehenean Iruñean, bi alde sinatzaileen intereseko diren jarduerak batera garatzeko eta, era horretan, dauzkaten lotura historiko, kultural eta ekonomikoak sendotzeko, Nafarroako Gobernuak ohar batean kaleratu duenez. Sinaketa, Piurako ordezkaritza batek, gobernuburua tarteko, Nafarroara egin duen bisitaldiaren barnean gauzatu da.

Gehiago irakurri...


'Frontball' modalitateak EHko eta beste 7 naziotako pilotariak bilduko ditu larunbatean New Yorken

2009/06/03

Txapelketako kartel koloretsua Larunbatean Frontball txapelketa izango da egun osoan New Yorkeko Central Parken. Lehian izango dira Estatu Batuak, Kuba, Costa Rica, Dominikar Errepublika, El Salvador, Frantzia eta Euskal Herriko pilotariak. Joko honek euskal pilota eta pilota irlandarra uztartzen ditu eta horma bakarrean jolasten da fronteniseko pilotarekin. Partidak 10 tantora dira eta 15 minutuko iraupena izan ohi dute. Euskal Herriko ordezkariak Iker Etxabarri eta Aitor Arauzkin bizkaitarrak izango dira. Hainbaten esanetan, ordea, Waltary kubatarrak dauzka txapela bereganatzeko aukerarik gehien.

Gehiago irakurri...


Patagonian egingo du Guascor enpresak munduko parke eolikorik handiena

2009/06/03

Egun Pico Truncadoko parkea (argazkia ElGlobo) Guascor enpresa arabarrak bart sinatu zuen Argentinako presidentea den Cristina Fernández de Kirchner-ekin Patagonian, Pico Truncadon munduko parke eoliko handiena eraikitzeko akordioa. Instalazioak 400 aerosorgailu izango ditu eta orduro 600-900 megawat inguru sortzeko gaitasuna izango du. Guascor enpresaren esanetan proiektuak 1.700 milioi euroko kostua izango du.

Gehiago irakurri...


Oharra plazaratu dute Euskal Amerikar Diasporaren Eztabaida Guneko kideak, helburuak berretsiz

2009/06/03

Euskal Nazio Eztabaidagunea joan den urrian Argentinako Jose C. Paz herrian egindako bilkuran Euskal Amerikar Diasporaren Eztabaidagunea sustatzen duten kideak oharra plazaratu dute euren ekimenak orain arte egin duen bidearen balantzea aditzera emanez: 'Betegarri' baina 'inola ere nahikoa' izatea iritzi diote euren lanari. Cesar Arrondo, Gloria Zuazu, Jose Domingo Ormaetxea, Mariana Fernandez Castelli eta Santiago Bereciartuak argiro adierazi dute 'gogoeta gune berriak sortzeko' euren xedea, 'talde abertzale soberanista gisa proposatutako tailerren bidez'.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburua zozketatuko du

2009/06/02

EuskalKultura.com-ek Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburuaren ale sinatu eta eskainia zozketatuko du bere irakurleen artean (argazkia EuskalKultura.com) EuskalKultura.com-ek Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburua zozketatuko du bere irakurleen artean. Liburuak, frankismo garaian Venezuelatik Euzkadi Irratiak egiten zituen emanaldien historia egiten du, idazlea beraren eta bere senar izan zen Pello Irujoren ekimenarekiko ekarria errepasatuz. Zozketan parte hartu nahi dutenek, aski dute e-mail bat bidaltzea euren izena eta helbidea ipinita. Bestalde, aldaketa baten berri harpidedunentzat: gaurtik hasita, buletinaren bidalketa goizeko 6etara aurreratu da, Euskal Herriko ordua. Erabakia hartzerakoan, irakurleen iritzi eta iradokizunak hartu dira gehienbat kontuan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia