2009/06/08

Asteburuan New Yorken jokatu den front-ball pilota modalitate berriko txapelketari dagokionez, Iker Etxebarria euskaldunak hirugarren postua eskuratu du, Waltary kubatarrak aise irabazi duen txapelketan, Arteako bizkaitarra finalaurrean eta Juan Medina mexikarra finalean menderatuta. Larunbatean Central Parken jokatu zen lehiaketan honako herrialdeetako pilotariak aritu ziren: Estatu Batuak, Kuba, Costa Rica, Dominikar Errepublika, El Salvador, Frantzia eta Euskal Herrikoak.
Gehiago irakurri...
2009/06/08

Gizatalde-elkarteak hamaseigarrenez antolatu behar du aurten bertako Gizataldeen Festa, baina lege nortasuna duelarik antolatuko duen lehen aldia izango da. Euskal Etxea ere barnean duen 'Gizataldeen Elkarte Santafetarrak' lortu berria du lege nortasuna eta karia hortara agiri bat plazaratu du Santa Feko 'Gure Etxea' Euskal Etxeak , bere bozkario eta atsegina adieraziz. Erdaraz 'Asociación Santafesina de Colectividades' izena duen elkarteak Santa Fe hiriko Hipolito Irigoyen kalearen 2451ean dauka egoitza eta, orain, 334 zenbakia dauka lege nortasuneko.
Gehiago irakurri...
2009/06/08

Aurten ere Asmoz Fundazioak Euskal Ikasgaien online graduondokoaren edizio berri bat jarri du abian, 2009-2010 ikasturterako iragarri dituen eskaintzen artean. Graduondokoaren hamargarren edizioa izango da eta aurrekoetan bezala Diasporako euskaldunentzat bereziki zuzenduriko 20 beka oso eskaintzen dituzte. Beka hauek eskuratzen dituztenak ez dituzte matrikulak balio dituen 1.372,50 euroak ordaindu beharko eta ikastaroa lasai-lasai egin ahal izango dute etxetik, ordenagailu bidez.
Gehiago irakurri...
2009/06/08

Arrakastaz egin berria da maiatzaren 26tik 29ra Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburuan 'Euskal kooperatibismoa: baloreak eta internalizazioa' izeneko graduondoko mintegia, Eusko Ikaskuntzak eta Universidad Nacional de La Platak (UNLP) indarrean daukaten lankidetza akordioaren baitan. Jose Maria Larrañaga ingeniari teknikoa izan da irakasle. Ekimenak lortu duen oihartzunaren seinale, bildu dituen 70 partaideak, La Plata ingurutik ezezik, Buenos Aires probintzian urrun dauden San Miguel del Monte, Necochea eta Bahía Blanca hirietatik ere hurbilduak.
Gehiago irakurri...
2009/06/05

Buenos Aires Hiri Autonomoko Emakume Abertzale Batza erakundeak, bare barne araudiek diotenari segituz, Zuzendaritza berritu du. Izan ere, elkarteko Ohiko Batzar Nagusiak, bere eskumenak erabiliz, egungo Batzordea bere horretan berrestea erabaki zuen, aurreko lehendakaria eta gainerako postuak euren lakuan baieztatuz. Beraz, Angela Vicandik segitzen du lehendakari eta berarekin batera ari dira Lucia Castro Jaunsaras, idazkari legez, eta Maite Velasco, diruzain, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2009/06/05

Gaur egingo dute Argentinako Cordoba hirian, bertako 'Gure Txokoa' Euskal Etxea antolatzaile, 'Hizkuntz Gutxituengotu eta Gutxituenen II. Elkarretaratzea', Cordobako euskal komunitatearekin batera kultura eta komunitate katalana, irlandarra eta armeniarra partaide. Gure Txokoako Euskara Sailaren ekimen hau gizarte cordobarrari zinez zabaldutako eskaintza moduan aurkezten da, bizikide diren komunitate eta kulturak elkar ezagutu eta gizarteak oro har dituen aberastasun gisa har daitezen. Egunaren hondarrean, Cordobako Euskal Etxeko 'Baietz' musika taldea arituko da, egunari amaiera erritmoduna ekartzen.
Gehiago irakurri...
2009/06/05

Argentinako beste hamaika bazterretan bezalaxe, San Juan hiriko Eusko Etxeak, San Juan probintzia argentinarrean, parte hartu zuen, urtero bezala, Maiatzaren 25eko aberri-eguna dela-eta hiri horretan antolatutako parada edo kabalkada zibiko-militarrean. San Juango karriketan ibili zen jende multzoak euskaldunen bandera eta jantziak zeramatzaten euskal etxekideak ikusi zituen ibiltari, herrian bizirik dauden gainerako kultura, nazio eta gizataldeetako ordezkariekin batera.
Gehiago irakurri...
2009/06/05

Juan Carlos Jimenez de Aberasturi idazle eta historialariak eta Rafael Moreno, Universidad Complutense-ko irakasle eta espioitza munduan adituak, 'Al servicio del extranjero. Historia del Servicio Vasco de Información (1936-43)' liburua plazaratu dute. Lan honetan euskal espiotza zerbitzuen hastapenak kontatzen dituzte. Zerbitzu hau 36ko gudan sortu zen, Agirre lehendakariari informazioa emateko, eta AEBetako inteligentzia sareen parte izatera heldu zen 1943an, nazi eta komunisten ekintzak zelatatzeko.
Gehiago irakurri...
2009/06/05

Misiones probintziako Posadas hirian dagoen Euskal Jatorri elkarteak Txikien Arte Tailerra sortu du berriki, euskal komunitateko eta herriko neska-mutil gazteei zuzendua. Haurrek ikasitakoaren lehen erakustaldi bat eskaini zuten joan den maiatzaren 23an, elkartearen Lagunen Afarian. Bertara Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko lagunak ere bildu ziren eta txikien emanaldiak txalo zaparrada jaso zuen. Ekitaldia Argentinako maiatzaren 25eko jai nazionalaren karira antolatu zen eta giro apartean eguna goizalderaino dantzan eta kantuan --'Ixil-ixilik dago izan zen gaueko arrakastetako bat-- luzatu zen.
Gehiago irakurri...
2009/06/04

Larrabetzuko Literatura Eskolak bost urte bete ditu eta ospatzeko asteburu honetan literatura jaialdi bat antolatu da herrian: Literaturia. Bihar bertan abiatuko dira ekitaldiak, Hedoi Etxarteren errezitaldiarekin eta Pettiren musika emanaldiarekin. Horrez gain asteburuan zehar euskal literatura azoka egingo da, aurtengo nobedadeak aurkeztuz. Alberdania, Elkar, Erein, Igela, Maiatz, Pamiela, Susa, Txalaparta eta Utriusque Vasconiae argitaletxeak izango dira bertan. Arratsaldez, aldiz, hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira entzungai; gauean antzerki, errezital eta musika emanaldiak. Haurrentzako txoko berezi bat ere egongo da: Literaturiatxua.
Gehiago irakurri...