euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miren Karmele Atxurra, Venezuelako El Hatillo-koa, garaile 'La txalupa de Radio Euzkadi'ren zozketan

2009/06/11

Venezuelako bidea hartuko duen liburua. Miren Karmele de Atxurra EuskalKultura.com-eko harpideduna eta Venezuelako Miranda estatuko El Hatillo udalean bizi dena izan da gure buletinak Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburua banatzeko antolatu duen zozketako irabaztuna. Lerro hauek baliatzen ditugu garaileari zorionak emateko eta adierazteko liburua bere etxean jasoko duela posta zertifikatuz datozen asteetan.

Gehiago irakurri...


Santiagoko EEko 'Berriketari'ren ale berriak Txileko 2009 Pilota Txapelketaren emaitzak dakartza

2009/06/11

M. Ramírez eta R. Santesteban Ohorezko mailan txapeldunak (argazkiak Berriketari) Txileko Euzko Etxearen baitan antolatzen diren ekintza ugarien berri ematen du hilabetero bertako 'Berriketari' aldizkariak. Ignacio Bastarrica zuzendari eta Maria Angelica Carrasco editore daukan hilabetekariko azken zenbakiak Santiagoko Euskal Etxean jokatutako Txileko Pilota Txapelketaren berri ematen du, besteak beste ohorezko mailan garaile izan ziren M. Ramírez eta R. Santesteban-ek eginikoen berri emanez. Horrekin batera, musika, ikastaroak, bilkurak eta ospakizunak arloetan gertatutakoak hurbilarazten dizkie bere bazkide eta lagunei oraingoarekin bere 9. zenbakira iritsi den aldizkariak.

Gehiago irakurri...


Puerto Madryngo euskal komunitateak bere dantzarien jarduna txalotu du ikuskizun jendetsu batean

2009/06/11

María Julia Ercoreca dantzariekin (foto Puerto Madryn-eko Euskal Kolektibitatea) Duela hiru urte Puerto Madryngo euskaldunek amets bat egia bihurtzea hartu zuten helburu: bertako euskal komunitatea biziberritzea. Maria Julia Ercorecaren eskutik, lanari ekin zioten eta denbora gutxitan dantza taldeak sortu eta bi afari jendetsu egitea lortu zuten. Azken afaria joan den maiatzaren 16an izan da, ‘Sum’ izeneko eskolan, eta berrehun eta hogei lagun bildu ziren. Euskal dantzak ez ezik, euskal menua eta oroigarriak erosteko ‘boutique’ bat ere eskaini zizkieten antolatzaileek bertaratu zirenei. “Gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda, esan dezakegu jendearen erantzuna oso ona izan dela” adierazi du Ercorecak, pozez beteta. “Gau hunkigarri eta gogoangarria izan da. Parranda ere ez zen faltatu, goizeko bostak arte geratu ginen dantza egiten”.

Gehiago irakurri...


Hasi dira jadanik ateratzen Renotik, munduko euskal liburutegietara bideratutako liburu-sortak

2009/06/10

Ezkerrean Marimar Ubeda, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko liburuzainburua, eta eskuinean Kate Camino, Euskal Ikasketa Zentruko bulegoko koordinatzailea; biak aritu dira liburuen operazioan (argazkia EuskalKultura.com) Arrakastatsua izan da joan den astean EuskalKultura.com medio Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Liburutegiak egin zuen deia. Mundu osoko hogeitik gora euskal liburutegi eta euskal etxek erantzun diote eskaintzari eta zientoka liburu ari dira aste honetan ateratzen Renotik, gehienbat Estatu Batuetara eta Argentinara, baina baita ere Alemania, Kolonbia, Espainia eta Mexikora, itsasoz, kasu gehienetan. Honek guztiak eragindako gastuak Renoko 'Center for Basque Studies' (CBS) ari da hartzen bere gain. Bidalketa lana koordinatzen, berriz, Marimar Ubeda, Euskal Liburutegiko liburuzainburua ibili da. Mila esker berari, Euskal Mintegiari eta Liburutegiari, euskal liburuok eskuragarri ipintzeagatik.

Gehiago irakurri...


Bideak-ek Diasporako familia ezagutzeko bidaia egiteko gonbitea egiten die euskaldunei; eta alderantziz

2009/06/10

Jasone Gezuraga, Bideak-ekoa (argazkia EuskalKultura.com) Egoitza Durangon duen 'Bideak' bidaia agentziak, Basque-Eusk'09 programaren bitartez, Euskal Herria eta Diasporaren artean zubiak eraikitzeko aukera berriak eskaini nahi ditu. Alde batetik, agentziak, Euskal Herria eta euren sustraiak ezagutu nahi dituzten Diasporako euskaldunentzako ibilbideak antolatzen ditu. Bestetik, prozesua alderantziz egiteko aukera ere eskaintzen du, Euskal Herriko euskaldunei AEBetan, Argentinan, Txilen... dauzkaten senitartekoak ezagutzeko bidaiak antolatuz. Aurten bidaiatu ahal izateko izen-emate epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


2009 PEN Idazluma emango diote bihar Diasporarekin lotura estua duen Txomin Peillen euskal idazleari

2009/06/10

Txomin Peillen Sarako Idazleen Biltzarrean eginiko argazki batean. Urtero hutsik egin gabe biltzen da bertara Bazko astelehenez idazle zuberotarra (argazkia EuskalKultura.com) Txomin Peillenek idazle zuberotarrak jasoko du PEN Idazluma 2009, euskal kulturaren alde zein adierazpen askatasunaren alde bizitza osoan egindako lanagatik. Bera ere Parisen sortua izanik Euskal Diasporarekin harreman estua duen Peillenek ederki asko ezagutzen du, bestalde, Ameriketako Diaspora ere eta ikertu eta idatzi izan du, esaterako, Rio de la Platatik euskal kulturari oro har, eta euskal literatura eta bertsolaritzari historikoki egin zaizkion ekarpen garrantzitsuez. Euskaltzaina eta egile emankorra, idazlea lehenengo Euskal PEN Klubeko sortzaileetarik izan zen 1951ean, eta birfundatzaile 1987an. Idazluma bihar Bilboko Liburu Azokaren baitan emango zaio, arratsaldeko 7:30etan, Jean-Louis Davant aurkezle.

Gehiago irakurri...


Gaur azkeneko eguna Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi'ren zozketan parte hartzeko

2009/06/09

Joan den astean EuskalKultura.com-en iragarri genuen bezala, gaur asteartea izango da azkeneko eguna Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburuaren ale autografiatu baten zozketan parte hartzeko. Zozketan gure buletineko irakurleak oro har dezakete parte eta gaur gauean Euskal Herrian gauerdia denean amaituko dira partaide izateko aukerak. Nahi duenak eta orain arte idatzi ez duenak badauka oraindik opari eder hau bereganatzeko xantza.

Gehiago irakurri...


Suipachako 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak Antonio Jose Caracoche berrautatu du lehendakari

2009/06/09

Antonio José Caracoche, Suipachako Gure Txokoako lehendakari baieztatu dute (argazkia EuskalKultura.com) Erakundearen barne araudiak dioenari segituz, 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, Biltzar Orokorra deiturik, zuzendaritza berritu berri du joan den apirilaren 18an. Emaitzek orain arteko lehendakari Antonio José Caracoche hautatu dute agintaldi berri baterako. Berarekin batera arituko dira batzordekide, Manuel Bernardo Echave, lehendakariorde; Ethel Echave, idazkari; eta Antonio Vergés, diruzain, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Argentinako Mus Txapelketa asteburu honetan izango da jokoan Macachin-go Euzko Alkartasuna Euskal Etxean

2009/06/09

2007 Argentinako Mus Txapelketaren irudia, Ayacuchon Macachin hiriko Unión Vasca-Euzko Alkartasuna Euskal Etxea, La Pampa probintzian, izango da larunbatetik aurrera Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza eta bertara bilduko dira euskal etxeetako muslaririk onenak. Jarduerak, esan bezala, larunbatean hasiko dira, ordezkaritzei ongi etorriarekin eta lehendabiziko partidekin. Igandean txapelketaren giroa elkarteko 50. urteurreneko jaiarekin batuko da eta astelehenean azken partidak eta sari banaketa egingo dira.

Gehiago irakurri...


Armeniera, katalana, gaelikoa eta euskara hizpide izan ziren Córdobako Hizkuntza Gutxiengotuen II. Bileran

2009/06/09

Euskal ordezkaria, Elba Mokoroa, mintzatzen ari zela, euskararen egoeraren berri emanez, Euskal Herrian zein Argentinako euskal gizataldeetan. Arrakasta izan du Córdobako Gure Txokoa Euskal Etxeak antolatutako Hizkuntza Gutxiengotuen II. topaketak. Bilera honen helburua euskara eta hizkuntza beraren egoera ezagutzera ematea izan da. Aldi berean, euskararen antzeko egoeran bizi diren hizkuntzen berri eman nahi izan da esperientzia trukaketa sustatuz. Topaketan, euskararekin batera, armeniera, katalana eta gaelikoa izan dira protagonistak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia