euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Ibai Txori' Euskal Etxeko dantzariek musika eta dantzak atera dituzte Concepción del Uruguayko kaleetara

2009/12/04

'Ibai Txori' Euskal Etxeko dantzariak herriko oinezkoen eremuan emandako dantzaldian Concepción del Uruguay-n, Entre Ríos probintzia argentinarrean, 'Ibai Txori' Euskal Etxeko euskaldunak ere urteko azken ekintzak burutzen dabiltza. Joan den azaroaren 28an, eta eguraldi txarragatik astebete atzeratu ondoren, hiru eta hamabi urte arteko neska-mutilek osatutako bertako dantza taldea herriko oinezkoen kalera atera da urtean zehar ikasitakoa euren komunitateari erakustera. Erantzun ezin hobea jaso dute dantzari gazteek zein beren zuzendari Oscar Ardaiz Albak ere. 'Euskal Herriarekiko daukagun sentimenduari eutsi eta plazaratzeko sortu dugu dantza tailerra, eta gure euskal kultura ezagutarazteko, jakina', azaldu dio Lucia Arcelus euskal etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak deitzen duen ENE (Euskararen Nazioarteko Eguna) Saria, NABOrentzat 2009ko edizioan

2009/12/03

ENE, Euskararen Nazioarteko Egunaren logoa, Nestor Basterretxearena Eusko Ikaskuntzak 2006tik hona urtero deitu duen ENE (Euskararen Nazioarteko Eguna) izeneko saria, NABO (North American Basque Organizations - Ipar Ameriketako Euskal Erakundeak) Estatu Batuak eta Kanadako euskal etxeak biltzen dituen elkarteari egokitu zaio aurten, 2009ko edizioan. Saria urtero ematen du ezagutzera Eusko Ikaskuntzak Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta berau errezibitzeko ospearekin batera, ENE izeneko Nestor Basterretxearen estatuatxoa ere badakar. Zorionak, beraz, NABOko lagunei.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak sei beka deitu ditu, Mexiko, Argentina, Txile, Kolonbia, AEBetan eta Gasteizen aritzeko

2009/12/03

Bekak deitzen dituen Ebazpena Euskal Etxeetako kideek ere parte hartu dezakete, bai. Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremurako sei "espezializazio beka" deitu ditu", Eusko Jaurlaritzak Mexiko, Txile, Argentina, Kolonbia eta Estatu Batuetan dituen Ordezkaritzetan, eta Gasteizen, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusian, jarduteko. Diru aldetik, hornidura, Ordezkaritzen kasuan 25.492 euro eta 27.810 euro bitartekoa da, Gasteizen salbu, hor 15.450ekoa baita. Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren herritarrek eta Euskal Etxeetako kideek ere har dezakete parte. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 28an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Urgell sailburuaren bisita Mexikora, Euskal Etxeko buruzagiekin bilduz, Guadalajarako Liburu Azoka ikusteko

2009/12/03

Guadalajarako 2009. urteko Liburu Azokaren logotipoa Bisitari Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Mexikon, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azoka dela eta --joan den 28tik datorren igandera arte zabalik Jalisco estatuko hiriburuan-- bidaia berean Mexiko DFko Euskal Etxeko ordezkariekin eta, lektoretza programa medio, Euskara eta Euskal Kultura irakasten duten unibertsitate mexikarretako buruzagiekin bilduko delarik, besteak beste. Guadalajarakoa munduko lehenengo azoka gisa dago kontsideratua espainolez, eta bigarrena, orokorrean, Frankfurteko Azokaren ondotik. Aurten gutxienez hamasei dira bertan partaide diren Euskal Herriko argitaletetxeak.

Gehiago irakurri...


Pozik Saltako Gure Etxea-koak euren lehen urtemugan: proiektuz jositako programa aurkeztu dute 2010erako

2009/12/03

Euskal Etxearen sorrera ekitaldia, 2008ko abenduaren 3an. Lehenengo lerroan, ezkerrean, Jorge Saracho, eta hitzegiten ari dela, Emilio Gonzalez Turu Gaur urtea bete da 'Gure Etxea' Euskal Etxeak bere sortze bilera ofiziala egin zuenetik Salta-n, izen bereko probintzia argentinarreko hiriburuan. Hamabi hilabete hauetan gogor eta ilusioz lan egin duten Euskal Etxearen sortzaileek "poztasun ikaragarria" eta "harrotasun ezkutaezina" sentitzen dutela diote, eta horrek indarrak ematen dizkiela lan egiten jarraitzeko. Izan ere, iazko abenduaren 3an sortu zen Euskal Etxeak --San Frantzisko Xabier egunean eta Euskararen Egunean-- aurkeztua du dagoeneko 2010erako aurreratu nahi dituen gaien zerrenda.

Gehiago irakurri...


Datorren asteleheneraino luzatu da Chascomusen urtarrilean egingo den Udalekuan izena emateko epea

2009/12/02

Chascomuseko Udalekuko afixa Datorren asteleheneraino, abenduaren 7raino, luzatu dute antolatzaileek izena emateko epea. Aukera bakarra da --orain arte lehena-- Argentinan euskal udaleku batean parte hartzeko, antolatzaile eta begiraleak Euskal Herritik etorriak batzuk eta beste batzuk argentinarrak izanik. Udalekuak ohiko kanpamentuetako ezaugarriak dauzka, baina euskal gaien inguruan antolatuta dago, haur eta gaztetxoek batetik ongi pasatu, baina bestetik euskal kulturarekiko ezagutza zabal dezaten. Gaztetxoek 12-16 urte bitartekoak behar dute izan. Udaleku egunak urtarrilaren 4tik 9ra arte dira. Kuota, berriz, 120 pesokoa.

Gehiago irakurri...


Aurrez aurre edo sarea erabiliz, EHko eta Diasporako euskaldunek Euskararen Eguna ospatuko dute

2009/12/02

Nestor Basterretxeak diseinaturiko Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) logoa Bihar, Abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren Eguna, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatuko dute Euskal Herriko eta mundu zabaleko hainbat euskaldunek. 1949an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Eguna, oihartzun berezi batez munduko euskal komunitateetan. ‘Klik egiozu euskarari’ lelopean, aurtengo edizioaren helburua interneten eta sare sozialetan euskararen erabilera areagotzea da. Eusko Ikaskuntzaren webgunean sortu den blog-ean, euskararen aldeko mezua uzten dutenei ‘Kukuxumusu’ arropa markak propio diseinatutako berrehun elastiko zozketatuko dira.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskaldunak ere 'behar bezala' ospatuko dute bihar ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna

2009/12/02

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen Euskara Egunaren jaia iragartzeko irudia Jakina denez, euskalduna hitzak euskaraz mintzatzen duena nahi du esan. Eta badakigu baita ere, Euskal Herritik kanpo milaka lagun hurbiltzen direla euskal etxeetara euren arbasoen hizkuntz zaharra berreskuratu eta eurenganatzera, agian txikitan entzundako hitzei esanahia jartzeko edo, besterik gabe, urrutiko herri baten elea ezagutzeko asmoz. Euskalduntzeko alegia. Bihar, edo agian asteburuan, Euskal Herritik hamabi mila kilometrora egon arren, Argentinako euskaldunek eta euskara ikasleek euren eguna, Euskararen Eguna, ospatuko dute, urtero bezala. Aurten ere jai eta hitzordu desberdinen berri heltzen ari da gure erredakziora: La Plata, Rosario, Tandil, Mendoza, San Nicolás, Córdoba eta Buenos Aires… hauetxek dira batzuk.

Gehiago irakurri...


Caracasen 1939an erbesteratutako belaunaldiari asteburuan eginiko Omenaldiaren argazki kronika

2009/12/02

Asteburu osoa izan da esker oneko besarkatze ekitaldi bat. Irudian, omenduak Eusko Etxean, txistularien eta jendearen presentziaren berotasuna lagun Maitasuna, emozioa, etxekotasuna izan dira joan den asteburuan Caracasen, bertara 1939an errefuxiatu iristen hasi zen belaunalditik bizirik geratzen direnei egin zitzaien omenaldiak bildutako osagaiak. Orduan iritsi eta, gogor lan eginez, leku propioa eraiki zuten bertan komunitate batentzat, euskal komunitatearentzat, eta euren seme-alaba eta ondorengoen aurrerabidea prestatu zuten, Euskadi txiki bat sortuz, eta Eusko Etxearekin batera beste egiturak eta baliabideak sortuz, jende eta lotura mundu bat sortuz, familia handi baten antzera. Denborarekin, askok atzera egingo zuten Euskadira, beste batzuk, garai onenak joanda ere, bertan segitzen dute EEa aitzinarazi nahian. Joan den asteburukoa, ongi merezitako eta esker oneko omenaldia izan da, "kuraia, lana, ausardia eta abertzaletasuna" ezaugarri izan zituen "belaunaldi gehienbat euskaldun fededun" harentzat.

Gehiago irakurri...


Euskadik eta Akitaniak akordioa sinatu dute Bordelen 'euroeskualde' bat sortzeko, 'Nafarroari zabalik'

2009/12/01

Patxi Lopez lehendakaria eta Rousset Aquitaniako presidentea atzo Bordeleko Euskal Etxeko abesbatzako kideez inguratuta, kantuz eta algaraz Alain Rousset Akitaniako presidenteak eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak akordioa sinatu zuten atzo Aquitaniako hiriburuan, Bordelen, poza eta baikortasuna nagusi izan ziren giro batean, aurrerapauso garrantzitsua ematen ari zeneko mezua izan baitzen han-hemenka transmititu nahi izan zuten irudia: 'euroeskualdea ari da sortzen'. Giro baikor horren barnean kokatu zen Bordeleko Eskual Etxeko abesbatzak kantuz egin zuen ekarpena eta baita ere aipatu bi buruzagiek euskal kantu alorrean agertu zuten 'ezagutza', besteak beste Txoriak txori eta Boga-boga bezalako kantuetan bat egin baitzuten abesbatzarekin. Batzuentzat atzokoa ez zen folklorekeria baizik, beste batzuentzat, urrats handia eman zen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia