2009/12/10

Arantzazuko Ama, Gipuzkoako zaindaria eta historian zehar Ameriketako hainbat lekuekin lotura zuzena izan duen Ama Birjina, joan den asteartean jargiratu dute Argentinako Ayacucho herriko Euskal Odola Euskal Etxearen egoitzaren baitan. Isidro Legarreta eta Mari Carmen Dindart senar-emazteek iazko ekainean Euskal Herritik ekarritako Arantzazuko Andra Mariaren irudiak toki hautua lortu du, Julio Ibarra zurgin ayacuchotarrak eginik, aurrerantzean kokaleku egokian egon dadin, euren eguneroko euskal jarduna garatzen duten Euskal Etxeko kideen artean.
Gehiago irakurri...
2009/12/09

Brasilgo Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak festa eta elkarretaratzea izan du joan den asteburuan, euskaldunek, azken 50 urteotan euskal etxearen egoitza izan den 'Gernika Kutuna' izeneko etxea eta jabegoa erosi zuteneko 50. urteurrena ospatu baitute. Ekitaldiak euskal etxea sortu zuten 56 bazkideak gogoratu zituen eta baita 'urrezko diploma' eman ere horietarik gelditzen diren eta bertaratu ziren seientzat. Bertan hazten den Gernikako Arbolaren kimuaren azpian Gernikako Arbola eta Agur Jaunak kantatu ziren, Euskal Herriarekiko eta munduko euskal komunitateekiko senidetasun lokarri.
Gehiago irakurri...
2009/12/09

Ohiko Biltzar Orokorra egin du, Argentina iparraldean, Misiones probintziako Corpus Christin, bertako Eusko Etxeak. Elkarteko araudiak zioenari jarraiki, hauteskundeak egin dira bere baitan eta ondorioz Zuzendaritza Batzordea berritu da. Emaitzei dagokienez, Olga Rosa Leiciaga berrautatu dute agintealdi berri batean lehendakari lanetan segi dezan. Berarekin batera hautatu dira batzordekide: Ana Maria Macchi Echagüe, lehendakariorde; Carmen Delia Miranda, diruzain; Ramona Glady Ferragut, diruzainorde; Carlos Alberto Galarza, idazkari; eta Carlos Miguel Leyrias, idazkariorde, beste zenbaiten artean.
Gehiago irakurri...
2009/12/08

2007. urtean jaio zen Pergaminon 'Ahotsak' Abesbatza Martin Aguilar musikari gaztearen gidaritzapean. Nahiz eta bere aldetik sortu, gaur egun Pegaminoko Lagun Onak Euskal Etxea ordezkatzen du bai euskal komunitateak antolatutako ekitaldietan baita toki edo nazio mailan egiten diren koruen topaketetan ere. 'Taldea gaztea da oraindik baina lan handia egiten ari gara' azaltzen dio bere zuzendariak EuskalKultura.com-i, eta gehitzen du: 'Urte hauetan beste abesbatza batzuekin egoteko aukera guztiak aprobetxatu ditugu eta oso aberasgarria izan da. Pergaminoko kultur arloan ere gure ekarpena egiten ari garela uste dugu'. Euren errepertorioa zabala da oso, eta euskal abestiez gain, Argentinako eta Hego Amerikako kanta klasikoak ere interpretatzen dituzte. 2009an, bestalde, Mendelssohn-en sei lied-en ziklo bat prestatu du.
Gehiago irakurri...
2009/12/07

Gabonetako postalak bidaltzeko ohitura garai berriekin aldatu egin da eta gero eta gehiago dira egun hauek gerturatu ahala internet bidez bidaltzen diren postalak erabiltzen dituztenak lagun eta senideak zoriontzeko. Olentzero ere denboraren poderioz modernizatu egin da eta berak ere posta elektronikoz irakurtzen ditu opariak jasotzeko irrikitan dauden haurren gutunak. Olentzero eta euskal Eguberria islatzen duten postal birtualak eskaintzen dituzten webguneen esteka multzoa bildu ditugu hurrengo lerroetan.
Gehiago irakurri...
2009/12/07

Euskarazko Produktuen Katalogo berria hemen da jada bere paperezko eta interneteko edizioetan: Euskal Herri osoan zehar 240.000 ale banatuko dira eta, bestalde, era birtualean Katalogoa.org webgunean kontsulta daiteke. Aurten webguneak produktuen bilatzaile bat ere eskaintzen du eta katalogoaren pdf bertsioa jaisteko modua. Euskarazko musika, zinema, literatura, informatika edota jolasgintzan ekoiztutako azkeneko produktuak erraz atxemateko aukera. Produktuaz ematen dituen jakingarriak: izena, egilea, ekoizlea, prezioa, adina, urtea eta (askotan) non erosi internetez.
Gehiago irakurri...
2009/12/07

Urtero sasoin honetan bezala, Mar del Platako 'Artaburu Euskaltzale Elkartea' euskararen inguruko egitarau batez ari da bukatzen urtea, joan den ostegunean --Euskararen Egunean-- hasirik, datorren larunbatean --abenduak 12--bukatzeko, beti ere Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxearen baitan. Ekitaldien artean, lore-eskaintza Gernikako Arbolaren aurrean, Kaperotxipi margolariari buruzko hitzaldia, liburu erakusketa bat, 'Kutsidazu bidea, Ixabel'en emanaldia eta Urte Azkeneko Afaria eta haur eta gaztetxoentzako mitologia tailerrak eta antzezpen bat, Herensugeaz, eta txokolatealdia.
Gehiago irakurri...
2009/12/04

Alberto Martinena (Venado Tuerto-koa), eta Maria del Carmen Maldonado y Valeria Lascurrain (General Villegasekoak) izan dira General Villegasko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeak deitutako 'Kontaketa Txundigarrien Literatur Lehiaketa'n irabazle atera direnak. Sariak emateko ekitaldia gaur ostirala, abenduaren 4ean, iluntzeko zortzietatik aurrera egingo da Euskal Etxean. Ekitaldi berean Kimuak saileko lau laburmetraia eskainiko dira, Telmo Esnaol, Anartz Zuazua, Oriana Alcaine eta Alejandra Márquez, eta Nacho Vigalondorenak.
Gehiago irakurri...
2009/12/04

Atzoko Euskararen Egunarekin hasita abenduaren 19ra arte eratu du Erroman 'Associazione Culturale Euskara' elkarteak 'Dicembre in Salsa Basca 2009' egitaraua.
Atzokoan, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Donostiatik etorritako Asier Oyarzabal sukaldariaren pintxoek abiatu zuten bi aste baino gehiago luzatuko den programa. Hilaren 19an Maite Arroitajauregi eibartarraren kontzertuarekin amaituko den euskal kultur erakuslehio honek "gastronomia, hitzaldiak, soinu mapa, dokumentariak, jaia, zinema, kontzertuak eta instalazioak" bezalako proposamenak egingo ditu Erroman kulturaren zenbait arlotan zer eskainia daukaten artista eta sortzaile euskaldunen eskutik.
Gehiago irakurri...
2009/12/04

Alberto Catalán Higueras, Hezkuntza eta Erakunde Harremanen Sailburua eta Nafarroako Gobernuko bozeramailea, Argentinara bidaiatuko da asteburu honetan Buenos Aireseko Nafar Etxearen 114. urteurrenaren ospakizuneko ekitaldietan parte hartzera. Ondoren Mar del Platara ere hurbilduko da, Nafar Gobernuaren diruak partitzen dituen 'Fundacion Navarra Solidaria' elkartearen laguntza partitze ekitaldi batean egoteko. Era berean Rosarioko Nafar Etxeak antolatu dituen Olinpiaden bukaerara ere bertaratuko da, Argentina eta Txileko Nafar Etxeen Federazioarekin bilduz.
Gehiago irakurri...