2009/12/14

'Etxea'ren ondotik, 'Kalea' etorri da. Bi hauek dira Kepa Junkeraren azken bi lanen izenburuak, ibak proiektu bereko parte, esan nahi baita munduko hainbat kultura eta herrialdetako kantari famatu euskaraz euskal kantu tradizionalak edo ezagunak kantatzen jartzea xede duen bere proiektu horretako parte. Plazaratu berria den 'Kalea'n, besteak beste Juanes, Pablo Milanés, Lila Downs, Lito Vitale, León Gieco edo Iván Lins bezalako izenak ipini ditu kantari, 23 orotara --82 euren musikariak zenbatuz--, 23 euskal kantu kantatzen. Elkarrizketa Txorierriko Aikor aldizkariari eskaini zion trikitilariak, eta interesgarria zelakoan hona egokitu dugu.
Gehiago irakurri...
2009/12/14

Baztenen jatorria duen Lourdes Arrechea margolari mexikarrak erakusketa berria inauguratuko du heldu den asteazkenean, abenduak 16, México DFko Coyoacango 'Jesus Reyes Heroles' Kultura Etxean. 'Mutis-Mutanti...begirada batek mila hitzek baino gehiago dio' izenburupean, erakusketak hirurogei bat pieza biltzen ditu formato desberdinetan eginak, kolore ugaritasunik erabili gabe. Aste osoan bisitatu ahal izango da, datorren igandera arte, sarrera libre eta kitorik.
Gehiago irakurri...
2009/12/12
Euskal Herrian zein Ameriketan grabatu den dokumentalak euskaldunen emigrazioa, eta zehatzago Hazparnekoena (Lapurdi) hartzen ditu aintzat, Beñat Çuburu-Ithorotzek eginiko lanak oinarri. Gaur arratsaldeko 3:55etan pantailaratuko du France 3 Akitaniak. Jatorriz «Parole de Basque,
Histoires d’Immigration» izena duen filma honek 52 minutu dauzka eta berau grabatzeko Frantziako telebista kate publiko honetako ekipo bat Ameriketako zenbait herritan ibili zen iaz, immigranteekin eta euren ondorengoekin solastuz eta itsasoz haraindiko euskal historiaren lekukotasunak bilduz. Enrique Colina izan du lanak zuzendari; France 3 Akitaniaren babespean egin da; egileak, Rubí Scrive Alquiler eta Libia Hernández Matos; Jean-François Hautin, ekoizle.
Gehiago irakurri...
2009/12/11

Datorren asteartetik aurrera, hogei bat euskal artista gaztek euren lanak erakutsiko dituzte New Yorken 'Bilbao Arte-New Yorken' izenpean zabalduko den erakusketan. Artistak Bilbao Arte izeneko Bilboko udal zentruari lotuak dira eta erakunde horren hamargarren urteurrena ospatzeko emango dute hiri amerikarrerainoko jauzia. Erakusketa 2010eko otsailaren 9rarte luzatuko da Sagar Handiko 'Fundación Gabarrón-Carriage House Center'en eta zazpi ikusentzunezko obra, margolaritzako hiru, argazki alorreko sei eta teknologia berrietan oinarritutako beste bat erakutsiko ditu.
Gehiago irakurri...
2009/12/11

Gabonak gainean dira, Olentzeroren etorrera ere bai, eta mundu osoko euskaldunek lan ugari izango dute lagun eta senitartekoentzat opariak bilatzen. Interneteko merkatua zabala da eta Euskal Herri barruan eta kanpoan bizi direnek badute non hauta euskal kutsuko opariak erosi nahi badituzte. Webgune zerrenda beste bat izan zitekeen --asko egin baitaitezke-- baina bat egiten hasi eta hau atera zaigu. Hona, opariak egiteko langintza batzuetan zail horretan lagundu nahian, online dauden denda horietako batzuk bilduz osatu dugun zerrenda.
Gehiago irakurri...
2009/12/11

Argentinako euskal gizataldeko kide talde batek lehenengo urratsa eman du aste honetan La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan, Donostiako Reala futbol taldearen lehenengo peña argentinarra osatzeko. Peña berria ekipoa bere mendeurrena ospatzen ari den urtearen baitan sortu da eta 'Argentinako Realzaleak' hartu du izentzat. Hasi berria izanik ere plazan da dagoeneko eta berezko lekua sortu du Facebook-en, dagoeneko ehun bat lagun bilduz. Ofizialtasuna eta lege nortasuna eman arteko lehenengo fasean Cesar Arrondo hautatu dute sortzaileek koordinatzaile.
Gehiago irakurri...
2009/12/11

Segitzen dute Argentinan, Rosarioko Nafarroako Etxeak ondoko Funes herrian daukan 'Aupa Navarra' izeneko instalazioetan, Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako Dantzarien Kirol Olinpiadek. Programa asteazkenean hasi zen eta datorren igandean, abenduaren 13an, bukatuko da, Alberto Catalan Nafar Gobernuko Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna bertan egonik egingo den bazkari eta sari-emate ekitaldiarekin.
Gehiago irakurri...
2009/12/10

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Etxeen deialdi orokorrean, ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko 1.097.310 euro banatuko ditu aurten munduko Euskal Etxeen artean, atzo Euskal Autonomia Erkidegoko buletin ofizialak (EHAAk) argitaratu zuenez. Atal horretan 65 dira aurtengoan dirulaguntzak jasoko dituzten munduko euskal elkarteak, horietarik 34 argentinarrak, 1 australiarra, Kanadakoak 2, Txilekoak 2, Kolonbiakoa 1, Espainiako Estatukoak 6, AEBetakoak 6, Frantziakoak 2, Italiakoa 1, Mexikokoa 1, Perukoa 1, Uruguaikoak 5 eta Venezuelakoak 2. Azpiegitura eta ekipamendurako, berriz, 39 izan dira euskal etxe onuradunak, hauen artean 429.395 euro banatuko direlarik.
Gehiago irakurri...
2009/12/10

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagokionez, albiste eguna izan zen atzokoa Diaspora gaietan, batetik buletin ofizialak Euskal Etxeei eman beharreko 2009ko dirulaguntzen berri ekarri baitzuen eta atzo, baita ere, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak sei euskal etxe berriren onarpena sinatu baitzuen, horietarik bi orain arte euskal etxeen mapan agertzen ez ziren herrialdetan, hala nola Alemania (Berlin) eta Japonian (Tokyo). Gainerako laurak Argentinan (Buenos Aires), Frantzian (Paue), Brasilen (Itapevi) eta Estatu Batuetan (Santa Fe) onartu ziren.
Gehiago irakurri...
2009/12/10

Abian dira Basque Culinary Center (BCC) eraikitzeko lanak. Donostian egongo da eraikina, Miramongo parkean, eta lehenengo harria jarri zuten atzo Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Cristina Garmendia Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Odon Elorza Donostiako alkateak, hainbat sukaldariz inguratuta. Kronika Berria egunkariari dagokio.
Gehiago irakurri...