2010/01/04

Urtero bezala Mar del Platako haurrek bisita hunkigarria ukan dute aurten ere, Euskal Etxera Euskal Herriko Eguberri sasoineko pertsonaia emankorra hurbildu baita, bertako jendeekin, baina partikularzki haurrekin biltzeko, heiekin mintzatzeko, gutunak jasotzeko eta opari batzuen uzteko. Ohi bezala, beste leku batzuetan baina goizago gerturatu da Mar del Platara --abenduko lehenengo hamabostaldian--, eta horregatik haurrek gutunak idatzi eta zuzenean eman ahal izan dizkiote, gero Olentzerok Gabon gauan, ahal izanez gero, galdeginikoa uz ziezaien. Festa, umore ona, alaitasuna, ilusioa eta haurren aurpegiak irribarretsu eta begiak zabalik, hauek izan dira elkarretaratzearen ezaugarriak.
Gehiago irakurri...
2010/01/04

Paranako Urrundik euskal elkarteko '¿Lo viste?' antzerki taldeak, Argentinako Entre Rios probintzian, elkartasun emanaldi bat eskainiz bukatu zuen 2009. urtea, Entre Rios-eko hiriburuko 6 zenbakidun Zigor Unitateko egoiliarren aurrean antzeztuz hain zuzen, probintzian emakume presoentzako dagoen espetxe bakarrean. Emanaldi honekin, amaitu berria den urteko bere lanaldia itxi zuen. Hiru antzerki tailer garatu ditu urtean zehar euskal etxearen baitan, hiruak Augusto Carballal-en zuzendaritzapean.
Gehiago irakurri...
2010/01/01
Gehiago irakurri...
2009/12/31

New Yorken bizi da artista bilbotarra, baina egunotan Euskal Herrian da. Bere jaioterrian, 'Aparteko makinak' erakusketa du jarria, gerra eta gatazkaren marrazki bidezko hausnarketa. «Niretzat artea salbaziorako tresna bat da, artea egiteak itxaropena eskatzen baitu» esan dio Berria egunkariari, Edu Lartzangurenek sinatzen duen elkarrizketan, abenduaren 29an argitara emaniko lanean.
Gehiago irakurri...
2009/12/31

Australia herrialde bat baino kontinente oso bat dela gauza jakina da. Estatu Batuetan edo Argentinan gertatzen den bezala, nazio bereko hiri batetik bestera milaka kilometro egon daitezke. Halaxe gertatzen da, esaterako, Sydney eta Townsville hirien eta, jakina, bi hiri horietako euskal etxeen artean. Joan den urrian, Sydneyko euskaldun talde bat, 23 lagun, bertatik 1.700 bat kilometrotara dagoen Townsvillera, eta oro har North Queensland eskualdera joan ziren, hegazkina hartuta eta hiru eguneko asteburu luze bat baliatuz, ostiralean abiatu eta astelehenean itzuliz. Esperientzia polita izan zen, Sydney metropolia eta hiri handia bada ere, North Queensland-en baitago euskal gizataldearen presentzia historikoaren abiapuntua Australian. Datozen lerroetan, bidaia haren argazki kronika.
Gehiago irakurri...
2009/12/31

'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa prestatzen ari da Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa eta oraindik euren sendien datuak eman ez dituztenei informazioa bidaltzeko gonbitea luzatzen diete erakundearen kideek. Euskal Herritik Argentinara etorri ziren familia guztiak liburuan agertzea eta abizen euskaldunen munduko bildumarik handiena sortzea da instituzioaren helburua. Hirugarren edizioan 4.500 abizen inguru batu ziren eta kopuru hori ganditze aldera lanari ekin zioten Fundaziokoek. Datuak bidaltzeko epea urtarrilean bukatuko da, laugarren eta agian liburuaren azken edizioa izango den honetan argitaratzeko.
Gehiago irakurri...
2009/12/31
Gehiago irakurri...
2009/12/30

Hirugarren urtez jarraian, Eusko Kultur Etxeak, edo askorentzat Eusketxe gisa ezagunagoa den Buenos Airesko elkarteak, berrehun bat laguntza-bonu jarri ditu salgai uztailetik, kultur ekimenek eta Etxeko sortutako gastuei aurre egiteko helburuarekin. Saldutako bonu hauen artean Euskal Herrirako bidaia zozkatu da joan den abenduaren 19an, erakundearen urte amaierako jaian. Dantzek, abestiek, pintxoek eta ardo onak inguru ezin hobea sortu zuten irabazlearen izena jakiteko. 147 zenbakiarekin, zorionduna Ekin Dantzari taldeko kide den Mariana Spallato izan da. Aurten zortea izan ez dutenek topa egin zioten Marianari eta erakundeari, datorren urtean eurak irabaziko dutelakoan.
Gehiago irakurri...
2009/12/30

Bogotán, bertako Euskal Etxea Fundazioa lan bat ari da garatzen Kolonbian, euskal pilota sustatu eta kirolzale direnentzat edo kirola praktikatu nahi dutenentzat beste aukera polit, interesgarri eta egingarri gisa aurkeztuz. Ahalegin horretan, azaldua diote sostengua Bogota hiriburuko Alkatetzak, unibertsitateek eta kirol elkarte batzuek. Sartzear dagoen 2010erako iragarri dute honez gero Nazioarteko Pilota Jardunaldi batzuk, kantxan, euskal, mexikar, venezuelar eta kolonbiar pilotariak partaide.
Gehiago irakurri...
2009/12/30

Teknologia berriek artisten lanak sustatzeko moduan zeresan handia izan dute, eta hari horri tiraka Test-Media ikertzaile talde euskaldunak, gaur egungo euskal musikariek internetekin eta web 2.0 orrialdeekin duten harremana ezagutzeko azterketa sakon bat burutu du. Last.fm, Myspace, Spotify eta Itunes dira aplikazio erabilienak eta sare sozialen artean Facebook da ospetsuena. Ondorengo lerroetan, internet komunikazio bide gisa gehien erabiltzen duten artisten zerrenda aurkitu dezakezue, Diasporako batzuk tartean.
Gehiago irakurri...