euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero bisitari urtero legez Buenos Airesko Iparraldeko EEan, berari buruzko antzezpen batean aritzeko

2010/01/07

Olentzero, antzezpean lagun dituen bi lamiak eta Galtzagorri bera ondoan dauzkala (argazkiak EE) Egiten dioten harrera abegikorrarekin nola ez da bada Olentzero urtero inguratuko Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxera! Aurtengoan, harrera festaz aparte, gauerditik aurrera 'Olentzeroren legenda' izeneko antzezpena ere prestatu zuten euskal etxean, Olentzeroren etorrerari buruzko bertsio libreko kontaketa agertuz. Istorioak lamiak, Galtzagorri eta testuinguru magiko eta mitologikoa bildu zuen, antzezle bolondresek ongi taularatuta, Norma Rios EEko idazkaria narratzaile. Elkarteko Kultura Azpibatzordeak arrakastaz prestatutako ekimen berri bat izan da.

Gehiago irakurri...


12-16 urteko 40 gazte partaide hasi zen astelehenean Chascomusen 'Argentinako lehen euskal Udalekua'

2010/01/06

Udalekun parte hartzen ari diren nesketako batzuk bazkaltzeko eginiko atsedenean (argazkiak EE) Hamabi-hamasei urte arteko berrogei gaztetxo, Buenos Aires probintziako zazpi euskal etxetako partaideak, ari dira joan den astelehenetik Chascomusen, 'Argentinako lehenengo euskal Udalekua' omen den ekitaldi honetan buru-belarri. Hemen uda sasoin betea denean, aurreneko egunean, astelehenean, ezagutza jokoak egin ziren eta Euskal Herritik etorritako boist begiraleek euren buruak aurkeztu zituzten. Euskal Herriari buruz aurkezpen orokor bat egin zen eta hando udalekuak nolakoak diren azaldu zen. Geroago, mus klaseaekin eta joko gehiagorekin segitu zen. Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak antolaturik, Udalekuk Gipuzkoako Fori Aldundiaren babesa dauka eta hiriko bertako Pilota eta Kirol Elkarteen laguntza, baita Udalarena ere.

Gehiago irakurri...


Juan Bautista Avalle-Arce hil da Iruñean, hispanista handia, nafarra, euskaltzalea, bere erroen maitalea

2010/01/06

Juan Bautista Avalle-Arce, 2003an erretiratu aurretik ateratako artxiboko argazki batean Joan den Eguberri egunean hil da Iruñean 82 urte zituela eta luzaz eri egon ondoren Juan Bautista Avalle-Arce irakaslea, Cervantesen espezialdutako hispanista eta 2003an erretiratu aurretiko azken hamarkadan Santa Barbara-Kaliforniako Unibertsitateko (UCSB) Jose Migel Barandiaran Euskal Ikasketa Katedrako titularra izan zena. Buenos Airesen jaioa, nafarren seme zen eta nafar sentimendua zeukan, euskaltzalea eta euskal kulturaren aldekoa. Hispaniar literaturari emana bizi ostean, azkeneko urteetan bere euskal erroetara hurbilagotu eta Kaliforniako Unibertsitatetik erretreta hartu ondoren Nafarroara etorri zen bizitzera, EuskalKultura.com-i 2003ko apirilean UCSBko Espainol eta Portuges Departamentuak eta Barandiaran Katedra utzi zituenean esan ziona eginez.

Gehiago irakurri...


Hazten doa Txilen atxilotu duten Asel Luzarraga euskal idazlearen alkartasuna EHn zein Diasporan

2010/01/05

Atxiloketak oporretan eta urte aldaketa egun berezi horietan harrapatu zuen hainbat jende, baina pixkanaka gero eta informazio gehiago ari da iristen Txileko Temuco eskualdetik Asel Luzarragaren kasuaz eta gero eta ekimen gehiago ari dira sortzen Euskal Herrian zein bere Diasporan idazle euskalduna askatzea eskatuz, bere errugabetasunean oinarrituta eta, onenean, 'gaizki-ulertu bat' edo, bestela, 'muntaia' baten aurrean gaudela salatuz. Horrela esan du, esaterako, Gorka Luzarraga Aselen aitak, ezagutzen duten guztiek badutela "bere ideia bakezaleen eta giza eskubideen errespetuaren aldeko jarreren" berri. Idazlea, egun Txilen bizi bada ere, aurretik Argentinatik ibilia da eta euskal kultur proiektuan parte hartu zuen bertan, euskal diasporako kideekin. Buenos Airesen, gaur arratsaldeko sei t'erdietarako deitu da alkartasun elkarretaratzea Txileko Enbaxadaren aurrean.

Gehiago irakurri...


Asel Luzarraga idazle eta penkidearen atxiloketaren aurrean Euskal PEN Klubaren agiria askatzea eskatuz

2010/01/05

Txileko poliziak Asel Luzarraga atxilotu zuen momentua, inork bere inguruan sinesten ez duten salaketa eta karguak egotziz Joan den ostegunean, amaitu berria den urteko azken egunean atxilotu zuten Txilen, bizileku duen Padre de las Casas herrian, maputxeen lur historikoa den Temuco aldean, Asel Luzarraga idazle euskalduna. Poliziak eta fiskalak atentatu saiakera batekin lotu nahi dute, eta are gehiago, iaz bera oraindik Txilen ez zegoela gertatutako beste atentatu eta gertaera batzuekin. Bere etxean eginiko miaketan bolbora topatu dutela diote, eta ideia anarkistak dituela eta maputxeen alde dagoela esanez biribiltzen dute euren lehenengo esaldi hori. Luzarraga ezagutzen dutenek ez dute sinesten, horien artean bera kide duen Euskal PEN Klubak. Hona idazle elkarte horrek plazaratu duen agiria.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Euskal Etxeak Iporá auzoko Urte Amaieran parte hartuz itxi zituen 2009ko ekitaldiak

2010/01/05

Chascomuseko Euskal Etxeko dantzariak Iporá Auzoko Sustapen Elkarteak urtea amaitzeko antolatutako ekitaldian (argazkiak EE) Chascomus-ko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea, Buenos Aires probintzia argentinarrean, partaide izan zen herriko Iporá auzoan urteari amaiera emateko antolatutako festan, bertako Sustapen Elkarteak eginiko gonbidapenari jarraiki. Euskal Etxeko bazkide, zuzendariak eta dantzariak bertaratu ziren, euskaldunen presentzia egitaraura emendatuz, dantzariek euren dantza programako pieza selekzio bat eskainiz hartu baitzuten parte oholtza gainean.

Gehiago irakurri...


Abian da Bilboko Otxarkoagan Mugarik Gabeko Haur Ipuinen VIII Lehiaketa: aurkezteko prest?

2010/01/05

Gargantua euskal pertsonaia, Otxarkoagako haur festetan (argazkia Otxarkoaga.com) Haurra bazara, nagusia edo, egia esan, edozein adinekoa, eta munduko edozein lekuan bizi bazara, euskaraz ala gaztelaniaz idatz dezakezu ipuina, zeuk hauta. Testuak gutxienez orrialde bat eta gehienez lau izan beharko ditu eta originalak otsailaren 10era arte bidal daitezke emailez. Gaia, libre, baina epaimahaiak balio berezia emango dien haurrentzako ipuinei, eta bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubideak eta natura zaintzea sustatu edo baloretzat jotzen dutenei. Lan saridunak liburu batera bilduko dira, txuri-beltzezko irudiak onartuko direlarik. Iazko edizioan lehiaketak 392 obra jaso zituen, horietarik 54 euskaraz; 58 Argentinatik iritsi ziren, 23 Mexikotik, 14 Kolonbiatik, beste 14 Kubatik, 9 Txiletik... Idaztea gustukoa baduzu, zergatik ez zeu animatu?

Gehiago irakurri...


Lopez Lehendakaria Brasil eta Txinara bidaiatuko da aurten, eta seguruenik AEBetara, Boiseko Jaialdira

2010/01/04

Pixkanaka pixkanaka jakiten ari da, eta Lehendakaritza ari da adierazten zein izango den Lopez Lehendakariaren kanpoko agenda. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusitik bi leku, Sao Paulo-Brasil eta Shanghai-Txina, adierazi dira, eta bi data, martxoko bigarren hamabostaldia eta iraileko azken zatia. Biak, gako ekonomikoei erantzuten eta ez identitarioei, orain arteko kontsignak segituz: Lehendakaria, bidaiari ordezkaritza ekonomiko zabal bateko buru. Hirugarren bidaia bat ere aipatu da, baieztatzeke baina seriuski aztertzen ari dena: AEBetan uztail hondarrean, Boiseko Jaialdin parte hartu eta bertako euskal komunitatearekin ere biltzeko. Euskal Herritik kanpo egiten den euskal bilkurarik handiena da Jaialdi, bost urtero Boisen (Idaho) egiten dena.

Gehiago irakurri...


Necocheako euskaldunek 'Hondartza'n itxi zuten urtea, egun gutxi geratzen zaizkiela Danborrada ospatzeko

2010/01/04

Euzko Etxeako kide zahar eta gazteak erantzun egokia eman zioten Urte Amaierako 'hondartza' festari. Orain urtarrilaren 15 eta 16an egingo den San Sebastian festa eta Danborradaren igurika dira Necocheako Euzko Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean, gai beti lotutako jai batekin amaitu zuen urtea, abenduaren 26an. Gaia, 'Hondartza' izan zen eta, beraz, bertaratu zirenek jantziak edo apaindurak itsasoarekin eta bainu eta antzeko egoerekin lotuak eraman behar izan zituzten, esan nahi baita surflariekin, hondartzainekin, igerilariekin eta urpekariekin, bestek beste. Hitzordu hori ahitua, necocheatarrek bertan ohikoa den Danborradari eta San Sebastian jaiak behar bezala ospatzeari so ari dira, aurten urtarrilaren 15 eta 16an, uda giro eta bainu sasoin bete-betean.

Gehiago irakurri...


Giro bikaina La Platako Euzko Etxeko Urte Amaiera festan, bazkide, buruzagiak eta hiriko alkatea partaide

2010/01/04

'Zaharrak' dantzariak La Platako Euzko Etxeko Urte Amaierako festan. Jende andana bildu zen, gonbidatuen artean La Platako Bruera intendentea eta Buenos Aires Probintziako Ararteko berria, Bonicatto, EEko ohorezko bazkide dena (EE argazkiak) Elkarteko lehendakari Javier Clúaren hitzaldi batek eta Euskal Etxeko dantzari taldeek aurkeztutako dantza ikuskizunak kidetasun afari bati eman zioten bidea, 'erreki' edo 'asado' modukoa, txahala Mirentxu Torre eta familiaren dohaitza izanik, bazkideentzako bilgune izatera deitua den Lagun Artean izeneko txokorako laguntza ekonomikoa lortzearren. Urte Amaiera ekitaldi bereko osagai izan ziren: filme eta irudien proiekzioa, kirol sarien ematea eta Javier Clúa, Jorge Rifourcat eta Iñaki Aramayori euren lana aitortzea; elkarteko 'alkate' Beatriz Aramayo izendatu zuten, guztia giro bikainak lagunduta.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia