2010/01/12

Bilbotarra da Pedro J. Oiarzabal, baina andana bat urte eman ditu Euskal Herritik kanpo, besteak beste Nevada-Renoko Unibertsitatean, euskal Diaspora aztertzen. Oraingoan, Unibertsitate horretako Euskal Ikasketa Zentroa medio argitaratu duen "Gardeners of Identity, Basques in San Francisco Bay Area" (Identitatearen lorazain, San Frantziskoko Badialdeko euskaldunak) liburuarekin datorkigu. AEBetako komunitaterik zaharrenetakoa eta garrantzitsuenetakoa da San Frantziskokoa. Ezagutu nahi duenak, testua eta hainbat argazki, hemen dauka aukera. Argitalpenak bat egin du ia, aurten 50. urtebetetzea ospatzen ari den San Frantziskoko 'Basque Club' Euskal Etxearen urteurren biribilarekin.
Gehiago irakurri...
2010/01/12
Chubut probintzia argentinarreko Diario de Chubut egunkariak artikulua eman zuen argitara joan den igandean, bertako Trelew herriko Chubut Ipar-Ekialdeko Euskal Etxeko obrei buruz. "Egoitza izango duen areto eder bat ari da eraikitzen Chubut Ipar-Ekialdeko Euskal Etxea Langileen Hiribidean -ia 25. errepidean- Trelew-en; berau bukatzeko babesa eskatu zion Probintziako Gobernuari eta horren zain dago", hasten da ondoko lerroetara ekarri dugun artikulua.
Gehiago irakurri...
2010/01/12

Atzo hartutako erabakiaren arabera Nafarroako Gobernuak bere doluminak adierazi nahi dizkio joan den abenduaren 31ean hil zen Teofilo Espadas Remirez jaunaren familiari, bereziki Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari ohi zenaren Maria Eugenia eta Maria Fernanda alabei, eta baita Rosarioko eta, oro har, Argentinako gainerako Nafarroako Etxeei.
Gehiago irakurri...
2010/01/11

Atzo amaitu zen Buenos Aires probintziako Chascomus herrian, Argentinako Udaleku edo lehenengo euskal udalekua, astebetez eta joan den astelehenetik, urtarrilak 4, urtarrilaren 10era arte bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolaturik gauzatu dena. Maipú, Laprida, Gral. Villegas, Paraná, La Plata, Mar del Plata eta Chascomús bertako 12-16 urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte euskal testuinguruan kirol, aisialdi eta kultur arloak landu dituen ekitaldi honetan. Antolatzaileek emaitzek pentsatutakoa gainditu dutela esan dute, esperientzia ahaztezin gisa aipatuz, eta hasiak dira dagoeneko 2011ean bigarren edizioa prestatzen.
Gehiago irakurri...
2010/01/11

Euskara eskolei berrekin nahi zieten eta halaxe egin dute. Joan den urriaren 5etik hasita ikasle talde bat osatu dute hiriburu paraguaitarreko Jasone Euskal Etxeko zenbait bazkide, lagun eta buruzagik eta errepublikan duela 39 baino gehiago daramatzan Jesus Nazabal berastegiarra irakasle Aitorren hizkuntzarekin ari dira astero, aldi berean Euskal Herriko kultur jakingarriak eskuratzen eta euskal lurralde, eskualde eta herri zein hirietara hurbiltzen.
Gehiago irakurri...
2010/01/11

Bernardo Atxagaren bi kontaketa klasiko, euskal publikoarentzat aspaldidanik ezagunak direnak, ingeleseratu eta elkarrekin eman ditu argitara Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) 'Two Basque Stories' izenburupean. 'Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian' eta 'Sugeak txoriari begiratzen dionean' dira testuok, Nere Leteren itzulpena medio oraingoan hurrenez hurren 'Two Letters All at Once' eta 'When a Snake Stares at a Bird' gisa kaleratuak. Liburua, gomendagarria lagun ingelesdunei oparitzeko, ingelesa praktikatzeko edo gustua berritzeko oraingoan ingelesez irakurriz, aise eros daiteke CBSren webgunean edota liburutegirik garrantzitsuenenetan.
Gehiago irakurri...
2010/01/11

Bilboko apezpiku laguntzaile Mario Izetak eta Gasteizko apezpiku Migel Asurmendik atzorako iragarri zuten Ekuador-era egingo duten bidaiaren hasiera, herrialde amerikar horretan lanean ari diren euskal misiolariei bisita egin eta --apezpiku laguntzaileak esan duenez-- euren egoera in situ ezagutuz Euskal Elizbarrutien Misioen geroa hobekiago argitu ahal izateko, azaldu dute Bilboko Gotzaindegitik ohar baten bidez. Guayaquil-era heldu eta Arenillas, Huaquillas eta Santa Rosa bisitatuko dituzte Machala-ko Elizbarrutian eta Baba, Palenque, Vinces eta El Cafetal, Babahoyo-koan.
Gehiago irakurri...
2010/01/08

Harrera ona egin zieten eta oroitzapen ona daukate etxetik hain urrutik egonda Euskal Herriko zatiño bat Sydneyn topatu ahal izanaz. Jose Christian Echavarria eta bere emazte Amanda Chacoko (Argentina) Euskal Etxeko kide eta ekile dira, eta gustukoa dute beste lekuetako euskaldunak bisitazea, euskal diasporako eta Euskal Herriko parte kontsideratzen baitute euren burua nonahi daudela. Sydneyra joan direlarik ere, bertako euskal etxea bisitatu zuten eta pozik itzuli dira, argazki hauetan ikus daitekeenez.
Gehiago irakurri...
2010/01/08

Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi-ko Eusko Etxeak antolatu dituen azkeneko ekimenen artean 'Kontaketa Harrigarriak' izeneko literatur lehiaketaren sari-emate ekitaldia aipa daiteke. Lehenengo hiru saridun, orden honetan, izan ziren: Carlos Ariel Kusiak, lehenengo saria, Olga Rosa Leiciaga, bigarrena, eta Carolina Belén Gall, hirugarrena; eta aipamen eta diploma berezia eskuratu zuten Gloria Vanessa Toth, Luis Mario Oliveira eta Adrián Isabelino Moreirak. Lortutako partaidetza arrakastaren karietara, EEko 'Atahualpa Yupanqui' Liburutegiak lehiaketa berri baterako deia egin du, epea martxoaren 30ean izango duena (ikus oinarriak).
Gehiago irakurri...
2010/01/08

Euskal Herriko bazter batzuetan San Tomas edo Santo Tomas festa egun handia bada ere, baserritarrak hiriratu eta euren produktu eta mozkinak erakutsi eta saltzeko elkarretaratze eta azoka handia, urteko garrantzitsuena seguruenik, Diasporan ez da eskuarki gauza bera pasatzen. Aurtengoan, Kolonbian, Bogotá-ko Euskal Etxekoak, San Tomas egunean, abenduaren 21ean bildu eta ospatu egin zuten, hitz batzuk esanez eta, gehien bat, senidetasun bazkari etga festatxo bat eginez, 'euskal erara' bertakoek esan zutenez.
Gehiago irakurri...