2010/01/25

Iñake Perugorria soziologo argentinarra tesia ari da prestatzen Bilboko Aste Nagusiaz, AEBetako Rutgers New Jerseyko Estatu Unibertsitatean aurkezteko. Nafarroako Beratik Sarara pasa eta handik Uruguai eta Argentinarra emigratu zuten euskaldunen ondorengo den 33 urteko emakume hau UBAn (Universidad de Buenos Aires) lizentziatu zen Soziologian eta 15 urte zituela bisitatu zuen lehenengoz 'in situ' bere familian --bere izen tipiari besterik ez zaio erreparatu behar-- hain presente egon den Euskal Herria eta euskal kultura. 2008an, Rutgers Unibertsitatean doktorego ikasketak egiten ari zela, Algortako lagun bat bisitatu eta Bilboko Aste Nagusia ezagutu zuen. Festaren 'izaera irekiak' harritu zuen eta orain gai horixe hautatu du bere tesirako, 2012an AEBetan aurkezteko.
Gehiago irakurri...
2010/01/25

Bizkaiko Foru Aldundia lanean legoke New Yorken Bizkaiko sukaldaritzaren eta oro har Bizkaiko aberastasun turistiko, gastronomiko eta naturalen erakusgarri izan daitekeen euskal jatetxe edo zentro bat zabaltzeko asmoaren inguruan. Halaxe zioen atzokoan Deia egunkariak, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo departamentuko iturriak aipatuz, AEBetako tour-operadore, sukaldari eta gastronomi kritikari talde batekin hil honen 16tik eta gaur arte Bizkaian zehar egiten aritu diren bidaiaren amaieran. Kalitatezko euskal jatetxe bat, sinergiak baliatzearren nolabaiteko loturarekin Euskal Etxearekin, New Yorkeko euskal komunitatean aspalditik elikatu izan den ametsa da. Artikuluak ez du Eusko Etxea aipatzen, baina bai euskal jatetxe hori irekitzeko orain zabaltzen ari den posibilitatea.
Gehiago irakurri...
2010/01/22

Estatu Batuetako euskal etxeetan euskara ematen ari diren irakasleak, horretarako NABOk (euskal elkarteen federazio iparramerikarra), HABEk (helduei euskara irakasteko erakundea, Eusko Jaurlaritzaren baitangoa), euskal etxeek eta irakasleek berek egindako akordioa medio, urtero egiten duten tailerra burutu dute joan den asteburuan Boise Idahoko hiriburuan, irakasle gisa daramaten lanaren sostengu eta lagungarri. Eskerrak ematen dizkiegu Izaskun Kortazar eta Ibon Izurietari, artikulu hau osatu eta argitaratzeko eman diguten lankidetzagatik.
Gehiago irakurri...
2010/01/22

Urtero deitzen dituzte dirulaguntzok Institut d'Estudis Catalans erakunde katalanak eta Eusko Ikaskuntzak, bi kulturak uztartuz edo bi kulturei dagozkien gai edo alderdiak alderatuz edo ikertuz eginiko lanei sostengua emateko. 4.680 euroko diru kopuruz hornitua, hiru hilabeteko epea daukate lanok gauzatuak izan daitezen eta hautagaiek Eusko Ikaskuntzako kide beharko dute izan, edo kide izateko eskaera egina izan beharko dute. Hautagaitzak aurkezteko epea datorren martxoaren 15ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2010/01/21

Labayru Ikastegiko buletina irakurriz jakin dugu bisita egin berria duela euskal erakunde bizkaitar horrek Derion duen egoitzara Begoña Garcia Migura Labayruko langile ohiak, egun Viernamgo Cervantes Institutuko koordinatzaile denak Hanoi-n. Labayruk ere aditzera eman du Santiago Onaindia Beka Miren Ibarluzeari egokitu zaiola aurten. Quebec-eko Diasporarekin lotura handia izandako mungiarra da Miren, itzultzaile, interpretari eta bertsolari ezaguna, izan ere Montrealen egoitza duen 'Quebec-eko Euskaldunak' taldeko partaide aktiboa izan baitzen Itzultzailetza ikasketak bertan egin zituenean.
Gehiago irakurri...
2010/01/20

Urtarrilaren 20a da gaur, San Sebastian eguna eta Donostian 24 orduz modu trinkoan, danborradaz danborrada, eta Sarriegiren doinuak protagonista bizitzen den eguna. EuskalKultura.com-en bulegoa Donostian dagoenez, geu ere, buletin eta webgune hau egiten dugunok San Sebastian Martxaren hitzek dioten "penak zokora, festara! dantzara!" hitzei kasu egin eta danborjole bihurtuko gara. Baina zeu ere zauden lekuan zaudela partaide izan zaitezen, bideo selekzio bat egin dugu, danborrada Donostian eta Diasporan nola bizi den irudi bidez agertuz. On egin!
Gehiago irakurri...
2010/01/19

San Sebastian eta danborrada munduko euskal etxeetan oihartzuna duen festa da. Egunotan, Shanghai, New York, Mexiko, Necochea, Caracas, Madril, Bartzelona, Valladolid, Murtzia... eta beste hainbat herri, danborradak antolatu eta Sarriegiren doinuak plazara aterako dituzten lekuak izango dira, tokian tokiko euskal etxeak medio. Are gehiago izango dira etxe partikularretan, jatetxetan eta lagunarteko elkarretaratzetan Donostia eta San Sebastian jaia ohoratuko duten jendeak. Askok, zuzenean segituko dute gaur gauean Euskal Telebistaz (ETB-1, ETB-2, ETB-Sat eta Canal Vascoz) Donostiako Parte Zaharreko Konstituzio Plazatik eskainiko den ikurrinaren eta Donostiako banderaren igotzea.
Gehiago irakurri...
2010/01/19

Joan den larunbatean amaitu zen Bolivar-en, Buenos Aires probintzia barnealdean, 2010 Dakar Argentina Txile Rallya, txirrindak, quads, autoak eta kamioiak partaide. Hasi eta berehala, euskal etxe batzuetatik galdera heldu ziren autoen artean agertzen zen ikurriña baten inguruan. Gauza da lasterketak izan duela partaide euskaldunik, esan nahi baita Beñat Errandonea Sarako lapurtarra, eta duintasunez amaitu duela saratarrak norgehiagoka, 16. postuan hain zuzen, 134 autok hasi eta 57k bakarrik --%42a-- bukatu zuten erronkan.
Gehiago irakurri...
2010/01/19

Ez da aldez aurretik ezer jakin beharrik, baina bistan da zeozer badakizu edo zeure euskara hobetu nahi baduzu, lekua badago zeuretzat, ikasgaiak ikasleari egokitzen baitzaizkio internet bitarteko balios gisa erabiltzen duen Boga euskara ikasteko metodoarekin. Ezagupen maila, beraz, ez da garrantzitsuena, interesa baizik. Miamiko Euskal Etxeak euskara klaseak hasiko ditu asteazken honetan, urtarrilak 20, eta bertara interesa izan dezakeen guztiak gonbidatzen ditu, guztia erraztasunak baitira baldin eta euskara zerbait ikasi nahi badu. Miamin edo Floridan bizi bazara edo egoera honetan dagoen norbait ezagutzen baduzu, hitzordua Miamiko 'Txoko-Alai' Euskal Etxean da, bihar, arratsaldeko zazpietan.
Gehiago irakurri...
2010/01/18

Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Uruguaiko 23 ikasle/irakaslek hasiko dute gaur Montevideon 'Euskara Munduan' programaren baitan Hego Ameriketako euskara irakasleak trebatzeko laugarren barnetegia 2008-2011 epeari dagokionez, eta aldi berean Uruguain egiten den bigarrena. Urtean zehar internet bidez ikasten dutenak urtean bitan biltzen dira aurrez-aurre, sarearen bidez ikasitakoa sendotzeko. Bi astez luzatuko den ekitaldi honetako irakasle izango dira Kinku Zinkunegi (Donostia), Jon Urdangarin (Lazkao), Gabriela Mendia (Buenos Aires) eta Leonat Egiazabal (Montevideo).
Gehiago irakurri...