euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek euskara, euskal kultura eta laguntza klaseen 2010ko aukerak iragarri du

2010/02/05

Euskaltzaleak-eko ikasleek Xamar idazlearen bisita jaso zuten 2009. urtean (argazkia EuskalKultura.com) Inoiz baino goizago hasiko dira aurten klaseak Buenos Airesko Euskaltegian. Izan ere, otsailaren 4an bertan, proiektu berri bati ekingo zaio, esan nahi baita laguntza-klaseei. Alegia, Euskaltegiaren ikasgeletatik noizbait pasatu diren ikasleei gonbitea luzatuko zaie berriro ikastaroetan parte har dezaten. Gonbiteaz gain, Euskaltzaleak-ek laguntza eskolak emango dizkio beharra duenari martxoan hasiko diren ikasturteko urrats egokietan sar daitezen. Otsailean bertan, Boga programarekin lanean dihardutenei ere proposamen bat luzatu diete Euskaltzaleak-eko arduradunek: saioak, ostiraletan, ikas-prozesua errazteko. Oro har, ikasturte berriari martxoaren 8an eutsiko zaio.

Gehiago irakurri...


Espero zen arrakastarekin hasi da Buenos Airesko Euskal Echea-n Udako Euskal Unibertsitatearen II. edizioa

2010/02/04

Enrique Aranburu proiektuaren koordinatzailea ikastaroaren inaugurazioan Buenos Aires hiriburuko 'Euskal Echea' Institutua hitzaldi eta musikaren agertokia bihurtu zen Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen inaugurazioan. Sarandi kalean dagoen tradizio handiko etxe honek ateak zabaldu zizkien pasa den astelehenean euskal ikasleei euskara eta euskal kultura munduan murgildu ahal izateko. Ekitaldiari hasiera emateko, Instituzioko Zuzendari Orokorra den Santiago Bonfantik ongi etorri eman zion bildutako jendeari. Ondoren, bildutakoek Gernikako Arbola abestu zuten. Lehenengo ekintza hau bukatuta, ikasleek buru belarri barneratu ziren lehenengo saioan.

Gehiago irakurri...


Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez Bartzelonako Euskal Etxeko XV. Mus Txapelketako irabazle, 32 bikote artean

2010/02/04

Bartzelonako Euskal Etxeko 2010eko Mus Txapeldunak: Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez (argazkia EE)

Gehiago irakurri...


Euskal ikuskizun eta festa edergarri larunbatean New Yorken Ellis Island-eko euskal erakusketa inauguratzeko

2010/02/03

Datorren larunbatean, otsailaren 6an, New Yorkeko Ellis Island-en inauguratuko den erakusketaren paneletako batzuk Datorren larunbata New York Estatu Batuetako euskal diasporaren erdigune bilakatuko da, hainbat jende bilduz Ellis Island-en egingo den euskal erakusketaren inauguraziora. Hitzordua ez da edonolakoa izango, batetik lekuagatik, erakusketa leku oso berezi batean kokatu baita, hala nola 1892 eta 1954 artean Europatik estatubaturatutako 12 milioi emigranteren derrigorrezko pasagune, galbahe eta sofrikario ere izan zen lekuan, gaur egun turismo gune bihurtua, Askatasunaren Estatuaren ondoan (300.000 bisitari bil ditzakeela pentsatzen da); eta, bestetik, erakusketa beragatik, eskaintzen duen informazioagatik eta euskaldunak ez diren bisitari horien begietara ekarriko dituelako --seguruenik lehenengoz-- euskaldunak, zein diren eta euren kultura, euskal emigrazioaren fenomenoa eta lehengo eta egungo Euskal Herriaren eta euskal-amerikar egitatearen izaera eta errealitatea.

Gehiago irakurri...


Euskara partaide, gaur hasiko da Parisen 2010 Expolangues Azoka, hizkuntza eta kultura katalana ardatz

2010/02/03

Pariseko Expolangues Azokaren logo eta identifikagarriak Gaur zabalduko ditu ateak Parisen Hizkuntz eta Kultur arloko bilgune garrantzitsua den Expolangues Azokaren 2010eko edizioak, euskara ere partaide dela, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ezarriko duen ohiko stand-a medio, eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundeak izango duen ordezkaritza tarteko, baita Cervantes institutuaren bitartez ere. Aurtengo azokak hizkuntza eta kultura katalana hautatu ditu gonbidatutzat eta, beraz, kataluniera mintzo den herrialdeetako partaidetza zabala bilduko da, programa eta hitzaldi eta ekimenen alorrean, zein standen eta erakusleenean.

Gehiago irakurri...


FIVUk atzeratu egin du bere 2010 Udalekua, data berria jakin bezain pronto adieraziko delarik

2010/02/02

FIVUren Udalekuko iazko edizioari dagokion irudi bat

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxeak urratsak eman ditu epe laburrean NABO federazioko bazkide gisa onartua izateko

2010/02/02

Miamiko Euskal Etxearen barrualdea elkartearen ekitaldi batean (argazkia EuskalKultura.com) Floridan euskal etxeak fenomeno berria ez badira ere, historikoki bertan sortu diren euskal elkarteak pentsatu izan dute urrunegi zeudela Kalifornia eta Estatu Batu mendebaldetik (bertan dago Ipar Ameriketako euskal etxeen %90a) eta beraz konplikatua eta garestiegia izan zitekeela hara bileretara joatea ekimen amankomunetan parte hartzeko eta nahiago izan dute hari zuzena izan Euskal Herriarekin. Beraz, NABOko kide bilakatzeko erabaki logikoak bere bidea egin behar izan du, baina badirudi hau dela momentua. 'Txoko Alai' Miamiko Euskal Etxea zuzendu zaio dagoeneko NABOri eta litekeena da bazkide bezala onartzeko deliberoa Boisen hartzea NABOk datorren uztailean Jaialdirekin batera Idahoko hiriburuan egingo duen Biltzar Nagusian.

Gehiago irakurri...


Senpere aldeko euskal kantu xaharrak, "bertso eta kantak, ezagunak eta argitara gabeak...", 2 CDtara bilduak

2010/02/01

Lanaren azala Euskal kantu herrikoia maite duenak badu plazaratu berria den altxor berezia entzungai eta eskuragarri. Senpere inguruko kanta xaharrak, jendeak oroitzen, kantatzen eta biziarazten dituen maneran kantatuak ezarri dituzte CDtan. Senpereko Oxtikenekoak kultura elkarteak 1999 eta 2009 artean grabatu Senpere aldeko kantu zaharrak bilduak ditu bi diskotan. 1999an ekin bideari jarraikiz, Euskal Kultur Erakundearen laguntzaz, Sara-Senpere-Azkaine inguruko zonbait kantu ez hain ezagunak ekartzen ditu argira gaurko belaunaldien gozamenerako. "Bertso eta kantak, onak eta txarrak, ederrak eta kaxkarrak, ezagunak eta argitaratu gabeak. Denetik dituzu (...) denak dira gure Herrikoak, euskal nortasuna adierazten dutenak". Herria astekariak argitaratutako artikulua.

Gehiago irakurri...


2001tik hona Argentinako Villegas-en Sergio Rekartek kaleratzen duen Beti Aurrera buletinak 100 ale bete ditu

2010/02/01

100. alearen azala eta lehenengo orrialdea Bederatzi urte joan dira Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herritik Sergio Rekarte Beti Aurrera hilabetekaria idazten eta bidaltzen hasi zenetik. Rekarte, herriko Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeako kide fundatzaile da, euskaltzale eta abertzalea, eta bi joera horiek bultzatuta hasi zen buletin hau egiten duela 100 ale. Orain, ehungarren 'hilebetetze'aren karietara, buletineko irakurle eta lagun diren hamaika jendek bidalitako mezu eta zoriontzeak eman ditu argitara ale 'biribil' honek, bere ohiko sail, albiste eta artikuluekin batera.

Gehiago irakurri...


Nafar Gastronomia Astea egingo dute New York eta Washingtonen datorren larunbatetik otsailaren 14era arte

2010/02/01

Nafar Gastronomia ekitaldi hauetako aurreko edizio bateko argazkia, New Yorken

Datorren larunbatetik hasita eta otsailaren 14era arte nafar sukaldaritzaz eta edarigintzaz gozatu ahal izango dute New York eta Washingtongo zaletuek, 'Nafarroako Gastronomia Astea'ren 2010eko edizioaren baitan. Nafarroak gastronomikoki eta turismo arloan oro har dituen aberastasunak goraipatzeko ekimen hau Iruñeko exekutiboak antolatu izan du urtero azkeneko urteotan. Oraingoan "Colour New York with Navarra red" (Kolorezta New York Nafarroako gorriaz) eslogan gisa erabiliz (edo Washingtonen, Washington), kanpainak webgune propioa ere badu eta aurten New York eta Washingtongo hainbat jatetxe laguntzaile egingo da, beste hainbeste nafar janari eta edari enpresa lankide.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia