euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko Euskal Etxeak Alphonse Acheritogaray eta Roger Minhondo omendu zituen

2010/02/19

Franxoa Bidaurreta, aldamenean alaba Olivia duela. NABOk 'Bizi Emankorra' saria emango dio datorren uztailean Boiseko NABO Biltzarrean, Jaialdi garaian (argazkia EuskalKultura.com) San Frantziskoko Euskal Etxeak, bertako euskal komunitatearen barnean euskal kulturaren edo euskaldunen lagungarri izan direnak saritzeko sortu zuen 'Bizi Emankorra' saria banatu zuen joan den asteburuan. Aurtengoan, bizitza osoko lan jarraitua aitortu eta agurtzen duen ohorezko aipamen hau Alphonse Acheritogaray eta Roger Minhondori egokitu zaie, bertako euskal komunitatean aurkezpenik behar ez duten bi baxenabartar. Bestetik, eta sarien arloan, NABOk joan den larunbatean San Frantziskon egin zuen bilkuran onartu zuen aurtengo bere 'Bizi Emankorra' sariak Josephine Arriet (Fresno, Kalifornia), Franxoa Bidaurreta (San Frantzisko) eta Emilia Doyagari (New York) ematea.

Gehiago irakurri...


Bigarren urtez, bi hautagaitza lehiatuko dira FEVAko lehendakaritza eskuratu nahian, martxoaren 20ean

2010/02/19

Ricardo Basterra (ezkerrean) eta Alejo Martin (eskuinean), La Pampako Santa Rosakoa eta Cordoba hirikoa, hurrenez hurren. Eurak dira lehiatuko dira FEVAko datorren lehendakaria izatearren (argazkia EuskalKultura.com) Nahiz eta hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 28ra arte ez den itxiko, eta beraz ordura arte gauzak alda badaitezke ere, badirudi azkenean bi hautagaitza lehiatuko direla aurten ere FEVAko lehendakaria eta beste zenbait kargu hautatzeko tenorean, federazioak datorren martxoaren 20an Buenos Airesen egingo duen Ohiko Bitzar Orokorraren baitan. Santa Rosako Euskal Etxeko lehendakari den Ricardo Basterra, zerrenda ofizialistaren izenean, eta Cordobako Euskal Etxeko lehendakari Alejo Martín dira egun Felipe Eiheragibel rosariotarrak betetzen duen kargua lortzeko lehiatuko direnak.

Gehiago irakurri...


Argentinako 16 euskal etxek bat egin dute Alejo Martinen FEVAko lehendakaritzarako hautagaitzarekin

2010/02/19

Alejo Martin erdian eserita eta korbataduna, Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxean, Chacoko Euskal Etxeko talde batek bertara egindako bisita batean Argentinako hamasei euskal etxek idazki bat sinatu eta helarazi dute geure erredakziora publikoki agertuz bere babesa Alejo Martin-ek datorren martxoaren 20ean FEVArako lehendakaritzarako izango diren hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaitzari. Oharrak inplizitoki aipatu bozketa horretarako hauteskunde kanpainaren hasiera ez-ofiziala adierazi nahi du. Dirudienez, bi talde lehiatuko dira egun Felipe Eiheragibelek betetzen duen FEVAko lehendakari kargua eskuratzearren: jarraikorra, egun Eiheragibelekin FEVAko diruzain den Ricardo Basterra buru duena eta Alejo Martinena, orain arteko kudeaketarekin kritikoa eta aldaketa proposatzen duena. Duen interesagatik, azken hauek plazaratutako oharra ekarri dugu hona, EuskalKultura.com-en orriak ahots guztiei zabalik daudela adierazten dugularik.

Gehiago irakurri...


'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemuga da aurten eta FEVAk ospakizunetan parte hartzeko gonbitea luzatu du

2010/02/18

Macachinen egindako lehenengo barnetegian parte hartu zuten ikasle eta irakasleen erretratua Gauza gutxirekin heltzen ziren XIX. mendeko etorkinak Argentinako portuetara. Baina bakoitzak, herri guztietako immigranteek, beren altxor preziatuena zekarten: ama hizkuntza. Euskaldunek euskara ekarri zuten Hegoameriketara eta familia barruan zein orduan sortzen hasi ziren euskal etxeetan ere mintzatzen zuten. Hasieran, belaunaldi berriei irakatsi zieten. Denborarekin, kate horri eustea ez zen erraza eta euskal etxeko kideak konturatu ziren gero eta euskara gutxiago entzuten zela euren artean. Hiztunek klaseak ematen hasi ziren orduan; euskal etxe batzuetan, ordea, ez zegoen irakatsi ahal zuenik. Testuinguru horretan Argentinan bertan euskara irakasleak trebatzeko ideia sortu zen. Duela hogei urte jaio zen 'Argentinan Euskaraz' proiektua, euskara Argentinan zehar zabaldu zuen programa.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberria gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz irakur daiteke jada

2010/02/18

Kirmen Uribe idazle euskalduna (Ondarroa, 1970) Aste honetan plazaratu dira Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriaren gaztelaniazko, katalanezko eta galizierazko itzulpenak, Seix Barral, Edicions 62 eta Xerais argitaletxeen eskutik, hurrenez hurren. Idazle ondarroarraren lehenengo eleberria den hau 2008ko neguan argitaratu zuen Elkar argitaletxeak, eta lan honekin Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen iaz Uribek. Liburuak 200 bat orrialde dauzka eta 19 bat eurotan eros daiteke liburutegietan ala, Diasporatik, internetez.

Gehiago irakurri...


Victoriako Haritz Euskal Etxeak hiriko berrehungarren urteurrenaren ospakizunak antolatzeko bidean

2010/02/17

Victoriako parrokian dagoen Arantzazuko Ama Birjinaren irudia (argazkia EuskalKultura.com) Aurten, Argentinako independentziaren bigarren mendeurrenarekin batera, Victoria hiriak ere 200 urte beteko ditu. Garrantzi handiko hitzordua izango da maiatza Victoriako euskaldunentzat, Salvador Joaquín de Ezpeleta euskalduna izan baitzen 1810. urtean hiria sortu zuena. Argi dago hori ez zela kointzidentzia izan. Izan ere, XVIII. mendean euskal jatorrizko etorkin askok aukeratu zuten Argentinako eskualde hau euren bizitza berria hasteko. Testuinguru honetan, duela bi urte jaio zen Victoriako Euskal Etxeak hiriaren berrehungarren urtemugaren antolakuntza bere gain hartu zuen. Horretarako, etxeko kide, arbaso euskaldunak dituzten eta Euskal Herriaren lagunei jardueretan parte hartzeko gonbitea luzatu diete. Prozesu horretako parte, iradokizunak eta ideiak emateko bilera bat egingo da datorren otsailaren 25ean, gaueko 9etan Consejo Profesional de Ciencias Económicas-eko aretoan.

Gehiago irakurri...


Ellis Island-eko erakusketaren inguruko ekitaldian NYen otsailaren 6-7an, argazki eta bideoak (eta VI)

2010/02/17

Opari trukea Julian Celaya Jaurlaritzako Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendariaren eta Itziar Albisu New Yorkeko Eusko Etxeko lehendakariaren artean (argazkia EuskalKultura.com) Hondarreko egunetan New Yorkeko Ellis Islandeko euskal erakusketaren inguruko ekitaldiez argitaratzen joan garen artikulu bideo eta argazkidunetako azkena. Otsailaren 6 eta 7an Ellis Island-en bertan, Manhattanen eta Greenpoint-en gauzatutako ekimenen aipu eta laburpen irudiduna. Gaurko bideoak, New Yorkeko Eusko Etxea eta AEBetako Euskadiko Ordezkaritza anfitrioi otsailaren 6ko gauean Manhattango Puck Eraikinean gertatutakoa aipatzen dute, baita biharamunean Greenpoint-en, Eusko Etxearen egoitzan egindako elkarretaratzea.

Gehiago irakurri...


Argazki gehiago New Yorkeko Ellis Islandeko euskal erakusketaren estreinatzealdian hartuak (V)

2010/02/17

Erakusketaren atarian, Patty Miller Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeko zuzendaria eta erakusketako arduraduna; eta Mivhael Vogt, erakusketako zuzendaria (argazki erreportajea EuskalKultura.com) Otsail honen 6-7an New Yorkeko Ellis Islandeko "Hidden in Plain Sight: The Basques" (Ezkutatuta begi bistan: Euskaldunak) erakusketa estreinatzeko egitarauari dagozkion ekitaldien azkenaurreko artikulu irudiduna da hau, bostgarrena hain zuzen. Erakusketa bereraren edukiekin, berau osatzen duten panel eta tresnak argazkituz eta islatuz osatu dugu. Otsailaren 6ko goizean gaude oraindik.

Gehiago irakurri...


Ellis Islandeko euskal erakusketa estreinatze ekitaldietako irudi kronika: erakusketa bera (IV)

2010/02/17

Boiseko euskal komunitateko hainbat pertsona eta familia partaide bildu ditu erakusketak. Inaugurazio egunean, askok pozik bilatu zituzten euren izeneak edo euren arbasoenak erakusketako paneletan (argazkia EuskalKultura.com) [III-tik dator] Zeremonia edergarria eginik, kantuak, dantzak, bertsoak, hitzaldiak eta zerrenda bera moztu ondoren "Hidden in Plain Sight: The Basques" erakusketa estreinatua geratu zen eta gonbidatuek eta publikoak oro har sartu ahal izan zuten eta euren begiz eta eskarmentuz berau ikusi eta dastatu. Erakusketa kokatuta zegoen lekutik beretik sartuak ziren lehenengoz Estatu Batuetan gonbidatu gisa heldutako euskal immigrante batzuk. Erakusketa hau heiena da, euskal erakusketa, eta baita amerikar erakusketa ere. Ekitaldi hauetan bildutako euskaldun gehienak Estatu Batuetan jaioak dira, baina eusten diote hemendik sartu ziren euren arbasoek transmititutako euskalduntasunari.

Gehiago irakurri...


Martxoaren 27 eta 28an gauzatuko da aurten Argentinan Cañuelasko Aberri Eguneko IV. Dantzari Topaketa

2010/02/16

Iazko Dantzari Topaketan parte hartu zuten dantzari batzuk (argazkia infocanuelas.com) Berrehun bat dantzari bildu ziren iaz Denak Bat Euskal Etxeak eratutako dantzari bilkura eta euskal jaian. Urteak pasatu ahala gero eta neska-mutil gehiago biltzen dira Aberri Eguneko ospakizuna testuinguru egiten den Dantzarien Topaketara, Cañuelasko euskaldunen proposamena benetako arrakasta bihurtuz. Izan ere, Denak Bat euskal etxeko kideak jadanik erabat murgilduta daude aurtengo edizioaren antolakuntzan. Hitzordua martxoaren 27 eta 28an izango da eta euskal dantza talde guztiak daude gonbidatuta. Asteburuko egitarau zehatzari dagokionez, laster plazaratuko dutela adierazi dio euskal etxe anfitrioiak EuskalKultura.com-i. 'Aurreko topaketetan bezala, geure gazteei elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko tartea ematea da', azaldu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia