2010/03/31

Gure irakurleek jakingo duten bezala, Hego Euskal Herrian aste honetan, Aste Santuan, bost jai egun segidan markatzen ditu egutegiak, ostegunean hasi eta asteleheraino, biak barne. EuskalKultura.com hasi zenetik, ez ditugu hartu eta lan egin izan dugu. Bestalde, Bazko astelehenarekin Sarako (Lapurdi) Idazleen Biltzarra eta Liburu Azoka da urtero, eta bertan izan eta parte hartzeko ohitura hartu dugu, EuskalKultura.com gisa stand bat ipiniz, aurten ere egingo dugun moduan. Haatik, aurten aurreko lau egunak, hemen jai egun direnez, hala hartuko ditugu. Beraz, orain irakurtzen ari zaren buletina eta berria, irakurle, azkena duzu datorren astera arte. Orduan ikusiko dugu berriz ere elkar. Datorren astera arte.
Gehiago irakurri...
2010/03/31

Datorren igandean Aberri Eguna dela eta, FEVAk, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak, mezu bat bidali die bazkide dituen euskal etxe eta elkarteei, egun honen garrantzia gogoratuz eta "ezinbesteko egun"tzat joz "nor garen adierazi eta geure euskal izatearen lekukotasuna eman dezagun". Oharrak segitzen du esanez: "guztiei opa dizuegu elkarrekin topo egiteko Aberri Egun bat, geure sentipena suspertuko duena, ikurriñak geure nortasunaren adierazle". Oharrak beste testu bat ere atxikitzen du, data honen datu historiko batzuk ematen dituena, eskatuz euskal etxe bakoitzak bere inguruko komunikabideetan bana dezala igandea baino lehen. Datozen lerroetan testu horren berri ekarri dugu, esan nahi baita Cesar Arrondok FEVAren eskariz egin duen testu horren laburpena.
Gehiago irakurri...
2010/03/31

Harreman birtualen garaian bizi gara gizakiok. Argi denez, internet sareak zer ikusi handia du munduan zehar zabalduz joan den fenomeno honetan. Baina gertaera birtual horien atzean proiektu zehatzak dauzkaten gizon eta emakumeak daude, batzuetan ametsezko egitasmoak errealitate bihurtzeko asmoarekin. Eta hori da San Nicolas herriko euskal etxeko kideen helburua. Haiek Euskal Herria eta San Nicolas elkartzen duen zubi bat egin nahi dute eta egingo dute euskal etxeko patio batean Euskal Herriko hainbat herritatik bidalitako baldosekin. 'Horrela euskaldunen ondorengook gure arbasoek zapaldu zuten zoru bera zapaltzeko aukera izango dugu', adierazi du Damian Cebey euskal etxeko lehendakariak. Argentinako erakundeak jadanik jaso du Bilboko baldosa bat --alkateak berak bidalitakoa-- eta internet bidez gonbidatu du nahi duten guztiek beren ekarpena egin dezaten.
Gehiago irakurri...
2010/03/30

Kantu bikotea pozik eta publikoa are gehiago. Arrakasta handikoa izan da Pantxoa eta Peio kantari bikote ezagun eta eskarmentudunak AEBetan, Kalifornian barrena egin berri duen kontzertu bira. Los Angeles aldeko Chino herriko Euskal Etxean lehenik eta San Frantziskokoan ondoren, Kaliforniako publiko euskaldunak besoak zabalik hartu ditu, izan ere Euskal Herrian bertan gertatzen den bezala, bikotearen kantuak bertako pertsona eta familia askoren bizitzako soinu-banda eta aire lagungarri izan baitira. Bi kantariek Mixel Ducau izan dute gitarran laguntzaile eta Iñaki Dieguez akordeoian. Guztiak etxekotzat hartuak izan dira eta heien esanetan ere, "etxean bezala sentitu gara". Kantaldiak emateaz gain, turismo pixkat egiteko aukera ere izan dute eta Kaliforniako hiri eta paraje naturaletako batzuk dastatu ahal izan dituzte, bertako euskaldunak gidari.
Gehiago irakurri...
2010/03/30

Hamar urteko epean laugarren diskoa grabatzen hastekotan den talde euskaldunak egingo duen egiazko lehenengo nazioarteko bira izango da, orain artean Euskal Herrian eta hurbileko inguruan bakarrik ibili baita. Atzo abiatu ziren Euskal Herritik, bihar asteazkena lehenengo emanaldia egin eta apirilaren 6ra arte, zazpi eguneko epean, orotara sei kontzertu eskaintzeko. Kantu bat prestatu dute japonieraz: "Ahoskerarekin asmatzea espero dugu eta bertakoek gustukoa izatea". Itzulitakoan euren laugarren diskoa prestatzeari ekingo diote eta, nork daki, agian izaten ahal du keinu japoniarren bat.
Gehiago irakurri...
2010/03/29

'Hator hona' du izena Euskal Herriko gazteak Argentinako Necochea-ra udan hilabetez bizia bertako euskal etxeko gazteekin egitera gonbidatzen dituen programa. 18 eta 30 urte arteko gazteentzat dago pentsatua eta Necocheako Euzko Etxeak arrakastaz antolatzen du 2004az geroztik. Euskal Herritik parte hartzen duten gazteak, euskal musikaz, kirolez, kantuaz, dantzaz, gastronomiaz-eta dauzkaten ezagutzak partekatzen dituzte gazte argentinarrekin, eta hauek bertako bizimodua, ohiturak, lekuak eta abar erakusten dizkiete. EHko gazteek euren bidaia ordaintzen dute eta egonaldia Necochean --ostatua, janaria eta bertan egotea-- euskal etxearen kontu doa. Aurtengo egonaldia uztailaren 16tik abuztuaren 8aren bitartekoa izango da. Izena emateko epea apirilaren 23ra arte dago zabalik.
Gehiago irakurri...
2010/03/29

Berrehun bat dantzari bildu ziren asteburuan Cañuelasko Euskal Etxeak eratutako Aberri Eguneko IV. Dantzari Topaketan. Jai honekin hasi zen Euskal Etxea bere 50. urtemuga ospatzen. Ekitaldian, Cañuelasko alkate Gustavo Arrietak ikurriña jaso zuen opari, Daniel Sancholuz EEko lehendakariaren eskutik. 15 dantza talde aritu ziren orotara, tartean Euskal Herriko Aiara Taldea, Argentinako bere birako lehenengo emanaldia eskaintzen. Gau partean, partaideak Denak Bat-en egoitzan bildu ziren afaria partekatu eta erromeriaz gozatzeko. Guztia amaiturik, ordea, eta lo egiteko leku zuten Smata aterpetxera itzulita, dantzarietako gutxiengo batek basakeriaz jokatu eta instalazioetako elementuak hautsi eta kalte material larriak eragin zituen. Jarrera arbuiagarri honek asteburu alaia zena goibeldu eta igandeko giroa zinez baldintzatu zuen, ekintzaren larriaz gain, kalteak milaka peso izango direla pentsatzen baita.
Gehiago irakurri...
2010/03/29

Anitz aukera dago Euskal Herritik kanpo, euskara ikasteko. Nagusiak: aurrez-aurreko klaseak, edo Boga sistema, internetez ikastea balegia, online tutore batekin eta hilean behin aurrez-aurreko mintzapraktika barne. Argentinan biak erabiltzen dira, euskal etxearen arabera. 2010 ikasturtea martxoan hasia da euskal etxe batzuetan; beste hamaikatan apirilean abiatuko da. Erronka izan daiteke lehenengoz euskarari ekitea. Ikasteko arrazoia edozein izanik --arbasoena zen zerbait zeureganatzearren, ezohiko hizkuntza bat jakitearren edo, esaterako, erroekiko edo norbaitenganako maitasun kontuak medio-- hainbat jende dabil Argentinan euskal etxeetan euskara ikasten, bakoitzak lortu duen mailan, oinarrizko taldeetan edo aurreratuagoetan. Halaxe gertatzen da Chivilcoy, Rosario, Tandil, Viedma eta Rio Coloradon.
Gehiago irakurri...
2010/03/26

Federico Borrás Alcain zuzendari eta esatari, astero aireratzen da Presencia Vasca irratsaioa Argentinako Paraná herritik, Entre Rios probintzian, izan ere duela 20 urtedanik. Horixe, bere lehenengo 20 urteak ari da ospatzen egunotan, eta karia horretara ordu biko saio berezi bat egingo du datorren igandean, martxoak 28, bi hamarkada hauek eman dutena gogora ekarriz. Ohi bezala, saioa internet bidez ere segitu ahal izango da zuzenean, Argentinan 11:00etatik 13:00ak arte, eta Euskal Herrian bost ordu gehiago direnean, aurreko gauan aldatua izango baita ordutegi ofiziala. Saioa bukatuta, Paranán bildutakoek senidearteko bazkari bati ekingo diote. Lerro hauetatik, zorionak Federico, Mikel, Sandro eta 20 urte hauetan saioa posible egin duten eta astero astero posible egiten segitzen dutenei.
Gehiago irakurri...
2010/03/26

Argentinako leku eta probintzia diferenteetako 15 dantza talde bilduko dira asteburu honetan Buenos Aiures probintziako Cañuelas herrian, aurten laugarren edizioz bertako Danak Bat Euskal Eteak antolatu duen Aberri Eguneko Dantzari Elkarretaratzean. Hitzordua gero eta data finkoagoa bilakatzen ari da gero eta dantza talde argentinar gehiagoren egutegian, urteko hitzordu nagusia den Euskal Aste Nazionalaren sei bat hilabetera ospatzeko jai edo dei biltzaile gisa. Aurten, gonbidatu bereziak datoz Europatik, Aiara Dantza Talde arabarrak Argentinako leku batzuetan zehar egingo duen bira bihar beran hasiko baitu Cañuelasen. Programak, kalejirak, emanaldiak eta, gau partez, erromeria baitaratzen ditu biharko egunari dagokionez.
Gehiago irakurri...