2010/04/26

Bogotako Euskal Etxeak azken asteotan garatu dituen ekimenei buruzko albiste sorta bat hasiko dugu gaurko artikulu honekin. Gaurkoa bezalako data batean, Apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuten 73. urteurren egunean, izan ere Gernikako alkate Jose Maria Gorroñok joan den martxoaren 26an Kolonbiara egin zuen bidaia ekarriko dugu hona. Gorroñok, besteak beste, bertako Gernika Parkea bisitatu zuen, Tesauquilloko tokiko alkateak dekorazio bat ipini zion, eta plaka bat ezarri zuen Quinta de Bolivar deitua den lekuan hazten ari den Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan.
Gehiago irakurri...
2010/04/26

Miriam Isasi (Gasteiz, 1981) eta Unai Requejo (Santzurtzi, 1982), 'Goazen Txinara' izeneko ekimeneko bigarren edizioko partaide diren bi euskal artista gazteek erakusketa zabaldu zuten atzo Pekinen. Zabaldu eta itxi, egun bakarreko erakusketa eta elkarretaratzea izan baitzen Judas Arrieta komikilari eta artista hondarribitarrak Pekinen sortu zuen eta kudeatzen duen aipatu ekimeneko egoitzan gauzatu zena. EHUko Arte Ederretako Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzak urtero ematen duten bekako aurtengo bi irabazleak dira Isasi eta Requejo, helburu zehatza duen beka: euskal artista gazteak bi hilabetez Pekinen bizitzen jarri eta hango eta hemengo kultura eta moldeak elkarrekin harremanetan ipintzea, hortik gauza interesgarriak atera daitezkeelakoan.
Gehiago irakurri...
2010/04/23

Elkarteko Araudiak dioenari jarraiki, San Juango Eusko Etxeak, Argentinako izen bereko Andeen magaleko probintzian, bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den asteburuan, iazko Txostena eta Balantzea onartuz eta Zuzendari Batzordea berritzeko hauteskundeak eginez, azken hauetan berrautatu zelarik lehendakari Esteban Marticorena. Honekin batera arituko dira Paulo Landa, lehendakariorde; Cristina Ripoll, idazkari; eta Teresita Dubon, diruzain, beste zenbait bazordekide hautatuen artean.
Gehiago irakurri...
2010/04/23

15 urte bete ditu aurten Ibai Ondoko Etxea Euskal Etxeak eta data berezi hau ospatzeko Buenos Airesko Euskaltzaleak eta Eusko Kultur Etxea erakundeen kultur ordezkari den Ekin Dantza Taldea gonbidatu zuen bere jaian parte hartzeko. Joan den asteburuan, ostiralez, apirilaren 17an, urteurrenaren bezperan, Uama Antzokian aurkeztu ziren dantzariak, Carmeloko dantzariekin batera. Aitor Alavaren gidaritzapean bi taldeak ibilkbide bat egin zuten euren koreografiekin Euskal Herriko dantzetatik. Dantzaldian, euskal etxe anfitrioiko kideek bideo instituzionala proiektatu eta erakundeko bi lehendakari ohiri, Julio Ariztia eta Mirta Isocori, omenaldia egin zieten. 200 bat lagun bertaratu ziren antzokira urtebetetzearen karietara antolatutako ez ohiko ikuskizunaz gozatzeko.
Gehiago irakurri...
2010/04/23

Aberri Eguneko ospakizunen testuinguruan, Rio Cuartoko Gure Ametza-ko (sic) kideek omenaldia egin zioten etxeko sortzaileetako eta erakundeko lehenengo lehendakaria zen Imanol Bilbaori. Ekintza hau azkena izan zen aktibitate handiko hilabete batean Cordoba probintziako euskal etxe honetan. Izan ere martxoan zehar eta Gazteria Arloak antolatuta, politikari buruzko zine zikloa gauzatu zen Gure Ametza-ko egoitzan. Euskal baserrien eta musika tresnen argazki-erakusketa ibiltaria ere egon zen ikusgai euskal etxean, eta 150 lagun hurbildu ziren bai dokumentalak bai argazkiak ikustera.
Gehiago irakurri...
2010/04/22

Joan den larunbatean, apirilaren 17an, FEVAko Zuzendaritza Batzordeak egin zuen bileran hartutako akordioen artean, Misiones probintziako bi euskal etxeak, Posadasko 'Euskal Jatorri' eta 'Eusko Etxea', bazkide galdegile edo 'postulante' izatetik 'bazkide oso' izatera pasatzea aipa daiteke, Federazioaren barne araudiak horretarako markatzen dituen epeak eta baldintzak beteta. Ondorioz, beraz, bi elkarteok FEVAko eskubide osoko kide bilakatzen dira, esan nahi baita mintzatzeko eskubideari, bozkatzekoa emendatzen diote. Erabaki hau FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak eta diruzain Hugo Andiazabalek bi euskal etxeotara egindako bidairen ondotik gertatu da, Corpusen zein Posadasen bertako buruzagi eta kideekin bildu zirelarik, euren egoitzak eta planak in situ ezaguturik.
Gehiago irakurri...
2010/04/22

Ezaguna da oso Buenos Aires probintziako Toki Eder Euskal Etxeak bere komunitatean egiten duen gizarte-laguntza. Hori da, diote eurak, euren euskaltasuna islatzeko duten erarik onena. Horrekin batera Euskal Herriko data kuttunenak ere ohoratzen dituzte. Hala egin zuten joan den apirilaren 11an, bazkari herrikoi bat prestatuz Aberri Eguna ospatzeko. Jende askok erantzun zion gonbiteari, eta etxeko areto nagusia bete zen. Gauza bera gertatu zen Rosarioko Zazpirak Bat-en. Aberri Eguneko ospakizuna urteko lehenengo jaia izan da erakunde honentzat eta oso balantze ona egiten dute antolatzaileek. Euskal dantzak nagusitu ziren eta hunkitu zituzten bertaratutakoak, tartean Entre Rios-eko Victoriatik etorritako Haritz Euskal Etxeko kideak, Rosariora bertaratu zirenak data hau lagun artean ospatzeko.
Gehiago irakurri...
2010/04/22

Elkarteko araudiak dioenari jarraiki eta joan den apirilaren 16an Ohiko Biltzar Nagusia egin ondoren, Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Buenos Aires probintzian Bahia Blanca kostalde herriko 'Union Vasca Sociedad de Socorros Mutuos' Euskal Etxeak, Mikel Irazusta bigarren aldiz hautatu dutelarik lehendakari izateko. Harekin batera arituko dira Zuzendaritza Batzordean Miren Lore Markiegi, lehendakariorde; María Amelia Irastorza, idazkari; María Inés Oyagüe, idazkariorde; Juan Manuel Lopetegui, diruzain; eta Alicia Iriarte, diruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2010/04/21

Eusko Jaurlaritzak 2010ean Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen Federazio eta Konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzak onetsi zituen atzoko bere Gobernu Bileran. Deialdiak agertu beharra dauka orain Euskal Herriko Agintaritza Agerkarian ofiziala izateko eta eskabideak aurkezteko zabalduko den 30 eguneko epea has dadin. Jaurlaritzatik adierazi denez, Maiatzaren 4ean emango da argitara EHAAn. Komeni da, beraz, euskal etxeak erne egon daitezen aipatu datekin. Diasporarekiko duen engaiamenduari jarraiki, EuskalKultura.com-ek, argitaratu orduko emango du honen guztiaren berri. Bestetik, Jaurlaritzak Alemaniako Goethe Unibertsitatearekin sinatu beharreko Hitzarmenari argi berdea eman zion atzo, Frankfurt-eko goi ikastetxe horretan Euskara eta Euskal Kultura ikastaroak ematen segi dezaten.
Gehiago irakurri...
2010/04/21

Graciela Iriondo Echaide Buenos Airesen jaio zen, giro eta ohitura euskaldunak ongi finkatuak zeuden etxe batean. Gurasoek, María Josefa Echaide Iriberri eta Remigio Iriondo, asmatu zuten Euskal Herriarekiko maitasuna trasmititzen jakiten; horregatik eta Graciela Necocheara ezkondu zenean, berehala hasi zen bertako Euzko Etxean parte hartzen. Bertako 'Emakume Azpibatzorde'ko kide, Iriondok kultur ekitaldi frango antolatzen lagundu zuen: kontzertuak, hitzaldiak eta orohar euskal komunitatearen bizitasuna islatzen zuten ekimenak. Egindako lanak fruituak ekarri zituen. Azpibatzordeko lehendakariak kargua utzi nahi izan zuenean Gracielari eskatu zion bere ordea har zezan. Iriondok onartu eta ideia berriak ekartzeari ekin zion, tartean Necochean San Sebastian eguna ospatzea. Duela 30 urte Iriondok egindako proposamena Euzko Etxea-ko jairik kuttunetako bat da gaur. Graciela Irionok berak, bere berri, eta egungo festa ospetsu hau nola sortu zuen azaldu dio EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...