euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal giroa eraginez ospatu zuen bere 115. urtemuga Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak

2010/05/27

Iparraldeko Euskal Etxeko kide eta lagunek etxeko 115. urtemuga ospatu zuten afari batekin Iparraldeko euskaltzale talde batek sortu zuen 1895eko apirilaren lehenean Buenos Airesen 'Centro Vasco Francés' izeneko euskal etxea, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal tradizioak Buenos Aires hirian mantendu eta zabaltzeko asmoz. Urtero bezala, aurten ere etxeko arduradunek eta lagunek gogora ekarri dute garrantzi handiko data hori meza eta afari batekin. Hitzordua joan den maiatzaren 20an izan zen, eta euskal komunitateko anitz ordezkari bertaratu ziren Moreno kalean dagoen egoitzara jaian parte hartzeko. “Aurreko jaietan ez bezala, aurten kideentzako aretoan egitea erabaki dugu”, komentatu dio Norma Ríos Kultur Azpibatzordeko kideak EuskalKultura.com-i. “Lagunen eta euskaldunen arteko elkartzea nahi genuen, euskal giroa lagun ospatu nahi genuelako”, azaldu du.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak sortu zeneko 66. urteurrena eta Aberri Eguna ospatu zituen hitzordu jendetsu batez

2010/05/26

La Platako dantzari txikienen taldeak 'Ipurdi dantza', fandango eta arin-arin dantzatu zituen, Elena Bilbao zuzendari eta Xabier Aramayo akordeoijole, bildutako berrehundik gora pertsonen makina bat txalo eraginez La Platako Euzko Etxea erakundeak euskal etxea sortu zeneko 66. urteurrena ospatu zuen joan den maiatzaren 8an, ekitaldi berean --urtero bezala-- Aberri Eguneko ospakizuna ere egin zuelarik. Eguneko ekitaldiak 'Oroimena astinduz: geure iraganeko oroitzapen eta pasadizoak' ekimenaren saio berri batekin abiatu ziren, segidan eta Bixente Ibarguren Aretoan Euskal Etxeko Abesbatza aritu zelarik, Maite Unzurrunzaga pianojole. Javier Clua EEko lehendakariak hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei, ondoren ohorezko aurreskuari txanda emanez eta ondotik berrehun jendetik gora bildu zituen afariari. Edergarri gisa Etxeko dantza talde guztiak aritu ziren, esan nahi baita txikiak, zaharrak, ertainak eta helduak, gauari solas lasaian, musikak eta erromeriak lagundurik behar bezalako amaiera ipintzeko.

Gehiago irakurri...


Atzerriko Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenentzako 2010eko laguntza deialdia zabalik da

2010/05/26

Atzoko EHAAren alea,  Euskal Gizataldeetan egoera larrian dauden pertsonentzako 2010eko laguntzak deitu eta zehazten dituena (argazkia EuskalKultura.com) Atzo eman zuen argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Atzerriko Euskal Gizataldeetako kide izanik egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko 2010eko deialdia. Zenbatekoari dagokionez, 207.854 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak zeregin honetara, iaz bideratu zuen kopuru berdina. Laguntzak pertsona behartsua bizi den herri edo eremu geografikoari dagokion euskal etxea bitarteko bideratzen dira, eskabideak aurkezteko epea [euskal etxeak egin behar duen bitartekaritza lanarentzat, eskatzaile den pertsonak epe horren aurretik gauzatu behar baitu guztia] 2010eko ekainaren 28a izango delarik. Jakingarriak, xehetasunak eta informazio gehiago datozen lerroetan.

Gehiago irakurri...


Viña del Mar: aurrenekoz antolatuko da Txilen, uztailaren 17-24era, 'Euskara Munduan'eko barnetegi bat

2010/05/25

Viña-Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriarte, FEVAko lehendakari Ricarso Basterra, eta Francisco Pinedo, Euskara Munduan programako Valparaisoko partaidea, Basterrak bertara eginiko bisitaren karietara Lehenik urte askotan Argentinan; iaz Uruguain, eta aurten Txilen. Emeki zabaltzen ari da euskararen irakaskuntza Hego Ameriketan, gehienbat 'Euskara Munduan' programa medio. Izan ere, programa ikasle/irakasleak Argentina, Peru, Kolonbia, Brasil, Uruguai, Txile eta herrialde gehiagotakoak lortzen doazen neurrian hedapena alde guztietatik datorkio. Datorren uztailaren 17tik 24era bitartean Viña del Mar-en egingo duen Neguko Barnetegiarekin, lehenengo aldiz ari da gisa honetako ikastaro bat egiten Txilen. Bertan aurreratuak daude dagoeneko gauzak partaideak errezibitzeko. Lehenago, FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak bisita luzatu du Viñara, Viñako Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriarterekin biltzeko. Azkeneko barnetegia, Udakoa, joan den urtarrilean, Uruguaiko Montevideon egin zen, FIVUren eskutik.

Gehiago irakurri...


Euskal Echea Institutua bisitatu du Buenos Airesen Euskara Munduan-go arduradun den Jose F. Zinkunegik

2010/05/25

Jose Francisco Zinkunegik klasea ematen Euskal Echea Institutuan HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak Euskal Herritik at garatzen diren hainbat proiektu kudeatu eta babesten ditu, horien artean aurten hogei urte betetzen ari den 'Argentinan Euskaraz' programa arrakastatsua. Esan dezagun, ordea, nahiz eta oro har helduei zuzenduta egon, umeentzako ekimenak ere sostengatzen dituela HABEk. Handiena, ikasleen kopuruagatik, Buenos Airesko Euskal Echea Institutua bere bi egoitzetan gauzatzen ari dena da. HABEren babesari esker, Institutu honetako lehen mailako mila bat ikaslek jasotzen dituzte astero euskara eta euskal kultura klaseak. Maiatzaren 6an HABEko teknikari eta 'Euskara Munduan' proiektuko arduraduna den Jose Francisco Zinkunegik bi eskolok bisitatu zituen, bertako agintariekin elkartuz eta klase bat emanez. "Benetan, esperientzia zoragarria izan zen", aitortu dio Zinkunegik EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Fresnokoak eman die hasiera AEBetako udako euskal festei; aita Lastirik 25 urte bete ditu apez

2010/05/24

Dantzariak heien txandaren beha Fresnoko 2010eko piknikan Urte guziz Fresnokoa, Kalifornian, izan ohi da Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) urteko edo 'udako sasoineko' lehenengo piknika, maiatzean beti. Aurten ere hala izan da, Maiatzaren lehenean, Fresno ondoan den Caruthers herriko Campos familia nafartar-baxenabartarraren arrantxuan: Euskal Etxeak antolatu 33. piknika izan da, 1978an antolatu baitzen lehena. Bertan zegoen eta bertan bizi den Pettan Ossinalde lasarraren lekukotasunak ekarri du honako artikulua, Herria astekariaren azkeneko zenbakian argitara eman dena.

Gehiago irakurri...


Kalejira batekin hartu zuten parte euskaldunek Argentinako Bigarren Mendeurreneko Kabalkadan (bideoak)

2010/05/24

Bigarren Mendeurrenaren Jaian euskaldunek hartu zuten parte desfilean (argazkiak EuskalKultura.com) Hiriaren identifikagarria da Obeliskoa Buenos Aires hirian. Berau dagoen 9 de Julio etorbide amatua agertoki bihurtu zen atzo Argentinaren Bigarren Mendeurreneko kolektibitateen kabalkada edoi desfilea gauzatzeko. Arratsalde euritsuari aurre eginez, Argentinan bizikide diren berrogeita bi kolektibitatek euren nortasuna eta kultura aldarrikatu zuten Obeliskoaren aurretik pasatuz. Milaka lagun bertaratu ziren hiriburuko tokirik sinbolikoenera, azken berrehun urte hauetan immigranteen presentziak Argentinari egin dioten ekarria ospatzeko, euskaldunak tartean.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikasle latinoamerikarrentzako 2010-2011 laguntza deia zabaldu du

2010/05/24

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) logoa, Eduardo Chillida artista donostiarrak diseinatua Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) zenbait herrialde latinoamerikarrentzako herritarrentzako dirulaguntza deialdia zabaldu du, euskal goi eskolan ikasketak zabaldu nahi dituzten honako herrialdeetakoentzat hain zuzen: Brasil, Txile, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Argentina, Kolonbia eta Mexiko. Gai eta karrera aldetik, ugari dira diziplinak, tartean Fisika, Ingurumena, Biomedikuntza, Inaformazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, Ekonomia, Filosofía, Literatura, Nazioarteko Ikasketak edo Ingeniaritza, besteak beste. Deialdiak bat baino gehiago dira, eta horren arabera eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4ean edo 18an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Lapridako 'Lagunen Etxea'k zenbait ekimen gauzatuko ditu asteburuan Bigarren Mendeurrenaren karietara

2010/05/21

Lapridako Euskal Etxearen eta bere baitan sortu zen Arturo Campion Ikasketa Zentroko ikur eta adierazgarriak (irudia EuskalKultura.com) Argentinako beste hainbat herritan bezala, Lapridan ere Euskal Etxea Bigarren Mendeurreneko Batzordeko kide da, bertako beste hainbat erakunderekin batera. Datorren igandean, astelehenean eta asteartean egitarau osatua prestatu dute Lapridan,25eko data berezi honen oroigarri. Igandean Pilota Paleta Azpibatzordeak eraturik, paella razioak salduko dira, sukaldaritza eta salmenta arduradun Eduardo Martín eta Alejandro Eyherabide . Astelehenean, maiatzaren 24ean euskaldunen historia argentinarrari buruzko erakusketa zabalduko da eta maiatzaren 25ean zenbait ekitaldi egingo dira, Tedeum batek hasiera emango dielarik ekitaldiei, adierazi du Lapridatik Maria Ester Arrondok.

Gehiago irakurri...


Euskal zineman murgildu ziren La Plata eta Buenos Airesko zinemazaleak Juan Miguel Gutierrezen eskutik

2010/05/21

Juan Miguel Gutierrez ikastaroan parte hartu zuten lagun batzuekin Ondo asko dugu Argentinan euskal abertzaletasuna berri. Euskal Herritik etortzen diren irakasle, idazle, musikari, dantzari eta hango lagunek oro har, ekintzen zein hitzen bidez irakasten eta erakusten digute euren aberriarekiko maitasuna. Baina sentimendu hori pantaila batean nola irudikatu aipatzen bada, ezer gutxi dakigu. Eta hori izan da La Plata eta Buenos Aires hirietan Juan Miguel Gutierrez zinemagile euskaldunak emandako ikastaro eta hitzaldien ardatza. 'Euskal Zinema, tradizioa eta modernitatea' izeneko mintzaldian, Gutierrezek ez zuen euskal zinemaz soilik hitz egin; Euskal Herriko nortasuna, baloreak eta errealitatea film batean nola garatu ere azaldu zuen adituak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia