2010/06/02

Hamabi bat urte dira Mikel Alonso sukaldari irundarra Mexikon bizi dela eta bertatik garatzen du sukaldaritza arloko bere jarduna. Irundarra, Bruno Oteizarekin batera, hiriburu mexikarreko 'Biko' jatetxeko nagusia da, esan nahi baita Pellegrinok urtero egiten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendan dagoen jatetxeko nagusia, eta horrek erreferentzia bilakatzen du bere lekua eta jarduna, Mexikon ezezik, Latinoamerika eta oro har nazioarteko testuinguru osoan. Duela egun batzuk osteratxo bat egin zuen sukaldarirza kontuetan gero eta izen handiagoa hartzen ari den Perura, zenbait tailer eta eskola emanez. Limako Peru21 egunkariak bertan elkarrizketatu zuen, guk euskaratu eta laburbildurik hona ekarri dugun solasaldian.
Gehiago irakurri...
2010/06/02

Bere Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin du joan den ostegunean, maiatzaren 27an, Paraguaiko Asuncion hiriburuan, bertako 'Jasone' Euskal Etxeak, elkarteko araudiak esaten duenari jarraiki. Ekitaldiko zeregin behinenetako bat Euskal Etxeak 2010-2011 epean izango duen Zuzendaritza Batzordea hautatzea izanik, aipatu hauteskundea burutu zen, Galo Eguez berrautatua izan zelarik erakundeko lehendakari kargurako. Berarekin batera arituko dira euskal etxea gobernatzen Hector Izaguirre, lehendakariorde; Alberto Urrutia, idazkari; eta Ramon Cueto, diruzain, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2010/06/02

Paraná-ko Urrundik euskal elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu dute eta Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurreneko ekitaldietako parte ere aldarrikatu dute, baina finean, horrekin batera, Uruguaiko hiriburuko euskal dantzarien eta Paraná hiri entrerriostarreko euren parekoen elkarretaratze eta lagun arteko biltze eta festa izango da datorren larunbatekoa, Uruguai eta Argentinako bi talde hauen bozkarioa adierazteko aitzekia euskal dantzari direla eta euskal kulturaren enbaxadari sentitzen direla adierazteko eta hori eurentzat garrantzitsua dela jakinarazteko euren ingurukoei. Hogeita hamar pertsonatik gorako ordezkaritza montevideotarra espero da Paranán datorren larunbatean, bertako 'Juan L Ortiz' Kultura Etxean egingo den nazioarteko euskal dantza ikuskizunean bertakoekin batera parte hartzeko.
Gehiago irakurri...
2010/06/01

Maiatzako Iraultzaren Bigarren Mendeurreneko ospakizunen ohiartzunak heltzen ari dira oraindik ere geurera. Bistan da Argentina osoan ospatu zen urtemuga honek euskal etxeetan ere leku berezia izan zuela. Mota askotako ekintzak prestatu zituzten euskal argentinarrek euren arbasoak jaso zituen herrialdeari omenaldia egiteko. Kabalkadak, dantzak, musikak, hitzaldiak eta janari tipikoak, argentinarrak nahiz euskaldunak, gailendu ziren euskal erakundeetan bizitzan behin bakarrik ospatzen den honelako festa batean. Artikulu honetan, Azul, Villa Mercedes eta Lapridako jaiak.
Gehiago irakurri...
2010/06/01

Jaurlaritzako Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celayak eta Elvira Kortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eya Uruguairako Euskadiko Ordezkariak Argentina eta Uruguaiko bederatzi euskal etxe bisitatu berri dituzte. Bidaia Celayak Ameriketako Hego Konoko herrialdeetara bere bulegoko Andoni Martin teknikaria lagun eginiko osteraren baitan kokatzen da, aurretik Txile eta Brasil ere bira bereko parte gisa bisitatu dituela, jakin arazi du euskal gobernuak ohar baten bidez.
Gehiago irakurri...
2010/05/31

Euskal sukaldaritzaren enbaxadari da, zentzu askotan munduaren hiriburua kontsideratua den New Yorken. New York Times egunkarian patata tortilla on bat egiteko sekretua erakutsi zuen. Eta pintxoak eskaintzen dizkie Txikito jatetxera azaltzen zaizkion bezeroei, amerikarrak gehienbat, tartean baita bertako edo bisitan den euskaldun bat edo beste ere. Zalantzarik gabe euskal jatetxea da berea, eta Euskal Herrian arrain, jaki, pintxo eta platerak dastatu dituztenak ez dira batere kexu ateratzen bertako menua dastatu ondoren. Hamaika urte daramatza Etxeorratzen Hirian Eder Montero bilbotarrak, eta gustura bizi da, lankide emazte Alexandra Raij argentinar jatorriko estatubatuarra duela.
Gehiago irakurri...
2010/05/31

Egun ahaztezinak bizi izan dituzte hil honetan Argentina osoko lagunek. Espainiako kolonia zen herri honek menpekotasun harreman hori haustea erabaki zuen duela berrehun urte, eta duela bi mendeko maiatzaren 25ean independentziaren hazia loratzen hasi zen. Iraultzaren oinarriak ezarrita, hasia zen askatasunerako bide geldiezina. Egunotan, argentinarrek, desadostasunak baztertuz, jai abertzale erraldoian hartu dute parte. Euskal etxeetako kideak ez dira festa honetatik kanpo geratu eta ikurrin eta Argentinako banderekin kaleetara irten dira aberriarekiko engaiamenduari eusteko. Hona ospakizunen kronika laburtuaren lehenengo zatia, Santa Fe, Jose C. Paz, Pehuajo eta Saladilloko euskal komunitateen ekitaldiak aipatuz.
Gehiago irakurri...
2010/05/31

Kepa Junkera Estatu Batuetan ari da bizitzen zenbait hilabetez, familia eta guzti, grabatzen, emanaldi batzuk eskaintzen eta datorren diskorako materiala prestatzen. Aurretik ere euskal diasporarekin aritu izan bada ere, oraingo egonaldia, Estatu Batuetan, bertako euskal komunitatea askoz hobeto eta sakonago ezagutzeko parada ari zaio ematen. Duela oso gutxi astebetez aritu zen lanean Boisen, hor ere materiala biltzen, grabatzen eta euskaldunekin harreman estuan. Karia horretara honako lerroak idatzi eta eman zituen argitara maiatzaren 20ean Deia egunkarian.
Gehiago irakurri...
2010/05/28

Atletic-en Kubako Peñak joan den larunbatean, maiatzaren 22an, ospatu zuen sortu zeneko lehen urteurrena, izan ere bere bazkideen Biltzar Nagusia eginez eta ondoren oso giro atsegineko lagunarteko bazkaria gauzatuz. Txurigorrien sostengu talde kubatarrak 32 bazkide arrunt dauzka, kubatarrak edota euskal egoiliarrak eurak, eta beste 48 ohorezko bazkideren laguntza biltzen du Euskal Herritik. Peñaren lehenengo urtebetzearekin bat antolatutako Biltzarrean, aurreneko urte honetan egindako ibilbidea gainbegiratu eta hamabi hilabeteok eman dutena aztertu zuen txostena irakurri zuen lanean nekaezin ibili den Astigarraga elkarteko idazkariak.
Gehiago irakurri...
2010/05/27

Tristezia eta dolua heldu dira Buenos Aires argentinar probintziako General Villegas herrian zabaldu denean joan den igandean, maiatzaren 23an, Elsa Alzuri hil zela. Izatez eta sentimenduz euskal-argentinarra eta euskaltzale saiatua, Elsa Alzuri 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxea fundatu zutenetakoa izan zen, eta egunero segitzen zuen eta laguntzen zuen euskal etxearen ibilbide eta lanetan. Bere galera arras sentitu dute ugari zeuzkan lagunek. Oso jende aktibo, engaiatu, eskuzabal eta langilea zen, bere euskal erroak ezagutzen eta lantzen ahalegindutakoa. Duela mende bat baino gehiago Arantza herri nafarretik argentinaratu zen Matias Alzuriren alaba zen. Besarkada tinki bat Elsaren seme-alabei, modu berezian alaba Nieves Castillori, ama bezala euskal etxearen aldeko langile porrokatua. Harro esan dezake Nievesek bere familian 'katea ez dela eten', amaren engaiamendu eta segidak beste bi belaunaldi ukitzen baititu dagoeneko. Goian Bego, Elsa Alzuri, eta euskal kultura eta erroek jarrai dezatela Argentinan eta Villegasen berak ezarritako sendotasunaren bidetik. Mila esker, izeba Elsa (hala deitzen diote euskal etxean eta Villegasen hamaikanaka dauzkan lagun eta diskideek].
Gehiago irakurri...