euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Echea-ko ikasleen gurasoek ikastaro bat bururatu dute Udako Euskal Unibertsitatearekin

2010/06/15

Pedro Beramendi ikastaroko klase bat ematen Proiektua abiatu zenetik, duela bi urte, otsailean ematen dira Buenos Airesen bertako 'Udako Euskal Unibertsitate'aren kurtsoak. Hala ere, programa honen arduradunen zereginak urte osokoak dira. Datorren urteko ekimenaren zabalkundea joan den apirilean hasi zen, esaterako, Buenos Airesko Liburu Azokaren testuinguruan. Ekain honetan, berriz, 2011ri begira, Udako Euskal Unibertsitateko antolatzaileek Euskal Echea Institutu euskalargentinarreko Gurasoen Elkartearekin batera, Euskal Herriko Kulturari buruzko oinarrizko ikastaro bat egin berri dute. Klasea bukatuta, irakasle eta ikasleek elkarrekin bazkaldu zuten bertako 'Guretzat' jantokian. Irailean, beste ikastaro bat egingo da, baina jende guztiari zabalik.

Gehiago irakurri...


Diasporako realzaleek bat egin dute gipuzkoar jaiarekin: baita Bartzelonako Euskal Etxean ere

2010/06/15

Realzaleak Lehen Mailarako igoera ospatzen, Bartzelonako Euskal Etxean. Bertan bizi denak ez du erraza 'egitate futbolzaleari' ihes egitea: Gipuzkoak txuri-urdinez bizi ditu egunok, igandean, hiru urtez bigarrenean aritu ondoren, Realak Lehen Mailara igotzea lortu zuenetik. Jokalariek "maila gainditzeko %99,96ko aukera zuten", eta egoera eta kinka berezi horrek mundu osoko realzaleak telebista aurrean edo internetera konektatuta jarri zituen, "Realak berea duen kategoria" nola lortzen zuen entzun edo ikusteko. Arbitroak partidaren bukaera adierazi bezain pronto kalera atera ziren oraindik kalean ez zeuden realzaleak. Bartzelonako Euskal Etxean partida ikusi zutenek ere Kataluniako hiriburuko kaleetara zabaldu zituzten ospakizunak.

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagones-ko 'Beti Aurrera Aberri Etxea' egoitza propioa izateko ametsetik gero eta hurbilago

2010/06/14

'Beti Aurrera Aberri Etxea'ko lehendakaria den Isabel del Carmen Labiano eta Bautista Mendioroz, Rio Negro probintziako gobernadoreordea hitzarmena sinatzen Joan den ekainaren 2an Viedma eta Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxea'ko lehendakaria den Isabel del Carmen Labianok eta Rio Negro probintziako gobernadoreordea den Bautista Mendioroz-ek hitzarmen bat sinatu zuten Argentinako Patagonian kokatuta dagoen euskal etxe honek egoitza propioa lor dezan. Hitzarmenaren bidez, Probintziako Parlamentuak eta euskal etxeak jabegoak trukatu zituzten, hau da, Parlamentuak etxe bat eman zion euskal etxeari eta horren truke, euskal etxeak bere jabegoko lursail handi bat zion Parlamentuari. “Jaso dugun etxeari gutxi egin behar zaio martxan jartzeko moduan egoteko”, azaldu diote euskal etxekoek EuskalKultura.com-i. “Laster prest egongo da egoitza euskara eta dantza klaseak, eta abesbatzaren entseguak ere bertan egiteko. Hamahiru urte itxaron behar izan dugu baina badirudi aurki ametsa egia bihurtuko dela”, adierazi dute euskal etxetik, pozik.

Gehiago irakurri...


Udalbiltzako kideen aldeko elkartasun kanpaina Argentina eta Uruguain, uztailean epaituko dituztela-eta

2010/06/14

Udalbiltzak bultzatzen duen EHNA euskal agiriaren aurkezpen ekitaldia Argentinako Mar del Platan, artxiboko irudi batean. Bere EHNA sinatzen ari da Cesar Arrondo, Mariana Fernandez Castelli eta Veronica Domingo begira dituela. Datorren uztailaren 15ean Udalbiltza kasuaren ahozko epaiketak hasi behar duela-eta, Argentina eta Uruguaitik Cesar Arrondo, Mariana Fernandez Castelli, Gloria Zuazola eta Santiago Bereciartuak kanpaina hasi dute Euskal Diasporaren Eztabaida Gunearen baitan 22 auzipetutakoen alde, horietako zenbait zuzenean ezagutzen baitituzte "ekimen kulturzale eta abertzaletan elkarrekin aritu izan garelako" eta hortik abiatuz, ukatzeko, beraz, "Udalbiltza erakunde terrorista denik", sumarioak hala badio ere.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriaren Lagunak (Argentina) elkartearen aurkezpen ekitaldi ofiziala egin dute Buenos Airesen

2010/06/14

Ezkerretik eskuinera, Guillermo Paniagua, Irene López de Vicuña, Carlos Aznárez, Vicente Zito Lema eta Atilio Borón elkarte berriaren aurkezpen ofizialaren ekitaldian

Gehiago irakurri...


Biltzar Nagusia egin du Mar del Platako Denak Bat-ek, Jose Martin Azarloza berretsiz lehendakari

2010/06/14

Jose Martin Azarloza berretsi du lehendakaritzat Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak. 2006an hautatu zuten lehen aldikoz eta berretsia izan da geroztik. Aurtengo urrian Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzen ari den Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere Urteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du, Jose Martin Azarloza buru duen zuzendaritza taldeari konfidantza berretsiz euskal elkartearen gidaritza agintealdi berri batez segi dezan. Estatutuek esandakoaren arabera Zuzendaritza Batzordea berritzeko hautes prozesua egin ondoren, berrautatua izan da erakundeko lehendakari Jose Martin Azarloza, eta berarekin, besteak beste, Ana Maria Irigoyen, lehendakariorde lehen; Horacio Ayesa, lehendakariorde bigarren; Gustavo Elichiribehety, idazkari; Adriana Hernandorena, idazkariorde; Francisco Javier Valencia, diruzain; eta Juan Gonzalez, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Kantari, bertsolari, antzerkilari eta musikariak 2010ean Diasporara bidaiatzeko laguntzadun: zerrenda

2010/06/11

Mikel Markezek Londresen eman zuen kontzertua iragartzeko bideotik ateratako irudia (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzak 2010eko 'Kultur Birak' deialdiari dagokion onuradunen zerrenda aurreratu du, tartean Hego eta Ipar Ameriketarako zein Europarako bidaiak egin behar dituzte artista eta onuradunak daudela. Datozen egunotan buletin ofizialean (EHAA delakoan) argitara emango den zerrendak mota ugaritako kantari, bertsolari, antzerkilari eta musikariak biltzen ditu. Uztail-abuztuan Idahoko Boisen (AEB) egingo den Jaialdin parte hartuko duten artista eta taldeak dira diru kopuru handiena jasoko dutenak, birek AEB, Ingalaterra, Argentina, Katalunia, Espainia, Uruguai eta Mexiko ikutuko badituzte ere. Hona onuradunen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Mexikoko baztandarrak urteroko ohiturari eutsi eta Euskal Etxean bildu ziren Baztango Eguna ospatzera

2010/06/11

2010eko Baztango Eguneko bazkariaren ikuspegia. Juantxo Viguriaren eta urtean zehar joandakoen falta nabaritu zuten bertaratutakoek. Eguna giro onean pasatu zen, erroak gogoan gogor hartuta (argazkiak Maricarmen Arrechea) Aurten oztoporik gabe, hitzorduari leial agertu ahal izan zuten Mexikoko baztandarrak Euskal Etxean urtero maiatzaren hasieran egin ohi duten Baztango Egunera. Euskal etxearen ondoko eraikineko obrak direla eta aurten leku murritzagoa izan zuten bildutakoek. Maiatzaren hasierako urteroko hitzorduan Mexikora etorri eta okindegietan lanean aritu zirenen ondorengoak bertan izan ziren beren sustraiak zeintzuk diren gogoan hartuta. Iaz A gripearen ondorioz festa atzeratu bazen ere, aurten zegokion egunean egin da, eta meza, bazkaria eta ondorengo musika eta jolasak giro bikainean burutuz, eguraldi ona lagun.

Gehiago irakurri...


Diasporako realtzale ugarik segituko dute talde txuriurdina 'lehen mailara igoko duen partida' (ikus bideoa)

2010/06/11

'Argentinako realzaleak' izeneko taldeko kideak. Buenos Aires probintziako La Plata hiriburuan joan den abenduan sortutako taldea dira. Giroa Gipuzkoan gori-gorian dabil. Bertako taldea, Reala, Espainiako lehenengo dibisiora itzuliko da datorren igandean, Celta ekipoaren aurka jokatu behar duen partida berdindu edo irabazten badu. Hamar edo ehun milaka dira partida noiz amaituko zain dauden realtzaleak, eta baita realtzaleak ez direnak ere, puntu hori lortzea oro har euskal futbolaren eta euskaldunen aurrerapentzat hartuko bailitzateke. Gipuzkoa eta Euskal Herritik ezezik, partida kanpoko hamaika lekutatik ere segituko da, tartean zenbait euskal etxetatik. Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Australia, Txile, Argentina eta Ingalaterra bezalako herrialdeetatik zaleak Anoetara begira egongo dira. Espainiako estatuko euskal etxeetan ere partida elkarrekin telebistaz edo irratiz segitzeko deiak egin dira, hala nola Bartzelonan eta Madrilen; eta antzeko biltzeak emango dira Murtzia, Valladolid, Salou eta realtzaleek dagoeneko txanpaina freskatzen ipini duten beste hainbat lekutan (ikus bideoa).

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da 2010 Futboleko Mundu Txapelketa: bertan arituko diren jokalarien euskal selekzioa egin dugu

2010/06/11

Gaur hasiko den Futboleko Mundu Txapelketako afixa Gaur hasiko da Hegoafrikan 2010eko Futbol Mundu Txapelketa. Hilabete batez jende askok munduan, parentesia zabalduko du bere bizitzan, eguneroko arazo askotan larriez ahaztu eta norgehiagoka honetan murgiltzeko. Denbora asko pasatuko dute pantailari begira, maiz samar loari ere orduak kenduz, maiteago duten selekzioaren ibilbidea eta txapelketa oro har segitzearren. Txapelketan ez du euskal selekzio batek jokatuko, baina Venezuelako geure lagun Pedro Arriagak, euskal selekzio berezi bat osatu du Caracasko Euko Etxetik, Hegoafrikan bateko eta besteko selekzioetako parte arituko diren euskal jokalariekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia