2010/06/22

Ez da aise azaltzea bertsolaritza ezagutzen ez duenari, are gehiago euskara mintzatzen ez duenari, zertan datzan eta zer daukaten bertsolaritzak eta bertsoek Euskal Herrian astero-astero hainbeste jenderen arreta erakartzeko, izan telebistaz, izan Euskal Herriko geografian barrena antolatzen diren emanaldi eta hitzorduetan. Seguruenik lagungarri izango da langintza horretan Asier Altuna bergararra errodatzen eta egiten ari den 'Bertsolari' filma. Besteak beste San Frantziskoko Euskal Etxean ere filmatu du. Orain arte lortu dituzten irudiak eta egin duten muntaia ikusgarriak dira. Emaitza horrek bultzatuta 'Bertsolari' filma finantziazio bila dabil orain eta proiektua zertan den ikusteko hamabi minutuko muntaia jarri dute interneten. Minutu batzuk badituzu, merezi du begiratua ematea.
Gehiago irakurri...
2010/06/21

Jesus Guridiren (Gasteiz 1886, Madril 1961) obrarik garrantzitsuenetakoa da 'Mirentxu', eta Emilio Sagi zuzendariaren birmoldaketa honek Maria Bayo sopranoa, Andeka Gorrotxategi tenorea --joan den urrian Bahia Blancako Euskal Argentinar Euskal Astean aritu izan zena-- eta Marifé Nogales mezzosopranoa hautatu ditu protagonista. Bere jatorrizko estreinutik 100 urte betetzen ari den urtean plazaratutako bertsio honetan, obrak duela mendebeteko ikutu bukoliko eta "kursia" saihestu nahi izan du. Jantziak Miriam Ocariz diseinatzaileak atondu ditu eta musika Euskadiko Orkestra Sinfonikoari zor zaio, David Gimenez zuzendari. Bilboko Arriaga antzokian ikusi ahal izango da datorren larunbatera arte.
Gehiago irakurri...
2010/06/18
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren ondorioz, datorren urrian abiatuko da Gazteria Ikerketarako Masterraren 2. edizioa. Masterra bereziki interesgarria izan daiteke gazteen egoeran interesa duten lizentziatu berrientzat, bai eta gizarte zientzietako ikertzaileentzat, psikopedagogoentzat, pedagogoentzat, psikologoentzat, soziologoentzat, hezkuntzaren eta gizarte-lanaren arloko profesionalentzat eta abarrentzat.
Gehiago irakurri...
2010/06/18

Duela hilabete burutu ziren Euskal Herrian, Zizurkil bere sorterrian, Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurreneko ospakizunak. Euskal Herrian jaio eta Santa Feko Rosarion hil zen itzal handiko bertsolari honi bere seme-alaba eta ondorengoen herrialdeak egingo dio oraingoan omenaldia. Hitzordua gaur --ekainaren 18an--, eta lekua La Plata hiria. Ekitaldia bi zatitan gauzatuko da. Lehenengo, arratsaldeko 4etan, La Platako kanposantuan, Otañoren hilobian; bigarrena, iluntzeko 6etan, La Platako Unibertsitate Nazionalean. Bi zeremonietan, eta Zizurkil herriaren izenean, Julian Arrastoa eta Joxin Azkue Gabilondo izango dira. Susana Ardanaz Otaño “Txuri” olerkariaren biloba, Europako ekitaldietan egon ondoren, La Platara gerturatuko da ospakizunetan parte hartzeko.
Gehiago irakurri...
2010/06/18

Kantari jarri zituen Oskorrik zale eta adiskideak, eta orain dantzari jarri nahi ditu ikusleak. Hitzordua bihar izango da, ekainaren 19an, Zugarramurdin, udako solstizioa ospatzeko antolatutako ekitaldi magiko, esoteriko eta festa girokoan. Dantzak ikastea erreaztearren, ekimena Youtuben sartu da eta bideoak jarri dira sarean Oskorri Dantzak izenarekin; gauzak animatu eta dinamizatzeko ekimen beraren baitan, Oskorri Dantza Kluba izenekoa ere sortu du musikari talde bizkaitarrak, honi buruzko informazioa egokiro eta garaiz banatzearren.
Gehiago irakurri...
2010/06/17

Musikaren Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dira han-hemenka munduan eta horiekin bat egingo du helduden astelehenean Bordeleko Eskual Etxeak 'Musikaren Besta' izenaz antolatu duen egitarauarekin. Hor arituko dira arratsaldeko sei t'erdietatik aurrera Kantuz taldea, Xitoak eta Biltzarra dantzariak eta Bestalariak korala, eguna dantzaldi batekin bururatzeko. Lehenago, eta zintzurra bustitzeko aurrekari gisa, emanaldi bat iragarri da bihar ostiralerako, Euskal Etxeari lotutako Lurra otxoteak kantu euskaldun emanaldi bat eskainiko baitu, Bordeleko Operak eraturik.
Gehiago irakurri...
2010/06/17
Gehiago irakurri...
2010/06/17

Bahia Blancako Beti Aurrera Dantza taldeko txikiek oso proposamen polita daukate Buenos Aires probintziako hegoaldean dauden euskal etxeetako txikientzat. Ekitaldia 5 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta dago, eta dantzariek ez ezik, dantzariak ez direnek ere har dezakete parte, baita euren familiek ere. Hitzordua datorren ekainaren 26an izango da, goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara, eta mota askotako ekintzak egingo dira, tartean, jolasak, kirolak, kantak eta dantzak. Horretaz gain, eta umeen bilkura aprobetxatuz, San Juan gaua ospatuko da, dagokion euskal estiloko sua eta guzti.
Gehiago irakurri...
2010/06/16

Errenteriako gipuzkoar herriko Orereta eta Landarbaso abesbatzak, uztailaren 15etik 25era Txinako Shaoxing herrian izango den Munduko Abesbatza Txapelketan lehiatuko dira. Landarbaso abesbatza eta Orereta abesbatza, Alemania, Australia, Belgika, Kolonbia, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, AEB, Gales, Grezia, hungaria, Indonesia, Italia, Malasia, Mexiko, Filipinas, Polonia, Txekiar Errepublika, errusia, Hegoafrika, Suezia eta Turkiako beste abesbatza batzuekin arituko dira kantuan.
Gehiago irakurri...
2010/06/16

Azken asteotan Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrena dela-eta egindako bilkura eta ospakizunak izan dira nagusi Argentinako euskal etxe gehienetan, eta pixkanaka-pixkanaka ekitaldi hauen berri heltzen ari da gure erredakziora. Era askotako ekimenak gauzatu dira euskal etxeetan; kasu batzuetan, euskaldunak kaleetara atera dira herriko ospakizunetan parte hartzeko; beste kasu batzuetan ekitaldiak euskal etxeetako egoitzetan antolatu dira. Era batera edo bestera beti sentimendu bera aldarrikatuz: askatasunarekiko engaiamendua. Hona hemen, 'Zingirako Euskaldunak', 'Villegas’ko Euskaldunak' eta Euskaltzaleak euskal etxeen ospakizunen zehaztasunak.
Gehiago irakurri...