2010/07/06

Madrilgo Euskal Etxeko ikasleek ikasturte bukaerako festa egin berri dute ekainaren 26an. Kurtso amaierako hitzordua, ekitaldi hunkigarri bilakatu zen, ordea, euskal etxe madrildarreko orain arteko euskara eskolen koordinatzaile eta irakasle izan den Ane Bastidari agur esateko festa bihurtu baitzen, eskolemaile lan hauetatik atseden labur bat hartzea erabaki baitu. Ikasleek euren estimua adierazi eta euskal etxeko gainerako lagunekin batera errekonozimendu txiki bat eskaini zioten, opari bat emanez eta berehala itzul dadin galdeginez.
Gehiago irakurri...
2010/07/05
Gehiago irakurri...
2010/07/05

Bartzelonako Euskal Etxetik adierazten zaigunez, joan den ostageunean egin zen bazkideen ez ohiko batzarraren ondoren Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten Kataluniako hiriburuko euskal etxeko bazkideek. Aitor Arruti eta Jon Elordik Euskal Etxearen zuzendaritzaren buru egondako 6 urteen balantzea egin zuten, "hasieran ezarritako helburuak bete" eta "kultur eskaintza oparo bat lortu" izana azpimarratuz. Betetako helburuen artean ondokoak azpimarratu zituzten: "Euskal Etxearen irekitzea eta eredu anitzago batera hurbiltzea" eta "hiriko eta herrialdeko euskal kulturaren erreferente bihurtzea", dio euskal elkarteak kaleratutako oharrak.
Gehiago irakurri...
2010/07/05
Gehiago irakurri...
2010/07/02
Gehiago irakurri...
2010/07/02

Orain arte zabaldutako datak urriaren 25etik 31era bitarteko astekoak izan badira ere, 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko antolatzaile den Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak oharra zabaldu berri du, data aldaketa bat adieraziz. Aste horretan Mar del Platan nazio mailako kirol elkarretaratze handi bat egin behar dela-eta, arrazoi ugari medio, Euskal Astea astebete atzeratze erabaki dute, data berria, beraz, azaroaren 1etik 7ra izango delarik. Bestalde, eta Euskal Asteari begira baita ere, Argentina osoko euskal dantza talde zuzendarien bilera egin zen Mar del Platan ekainaren 5 eta 6an.
Gehiago irakurri...
2010/07/02

Argentinako euskal etxeak sortu zirenean, Euskal Herritik etorritako euskaldunek ahalegin handia egin zuten euskara ez galtzeko. Asko, euskal etxeen magalean biltzen ziren euskaraz mintzatzeko eta batek baino gehiagok ikusi zuen euskal jatorrizko jendearen artean euskara irakasteko beharra. Taldeak txikiak ziren hasieran, eta irakasleek ez zioten programa finko bati jarraitzen: zekitena irakasten zuten. Denboraren poderioz, eskaria handituz joan zen eta baita ekintzaren formalizazioaren beharra ere eta Argentinan Euskaraz proiektua jaio zen. Hogei urte joan dira geroztik eta arrakasta bistan dago: ehunka lagunek ikasi dute euskara Aregentinan HABEk eta FEVAk kudeatzen duten programa honi esker. Ehunka ikasle izan dira, eta dudarik gabe milaka pasadizo ere. Orain, idaztea gustukoa dutenentzat proposamen bat luzatzen du FEVAK. Programa honen bidez euskara ikasi dutenek euren esperientziak konta ditzakete, euskaraz edo gaztelaniaz, "Argentinan Euskarazen 20.urteurrena"ren idazlan-lehiaketan.
Gehiago irakurri...
2010/07/02

Gaur hasiko da Heletan 'Euskal Herria Zuzenean' festibalaren hamasbosgarren edizioa. Urtero legez, musikaz gozatzeko asteburu biribil bat antolatu da asteburu osoan, gaurtik igandea bitartean eta ehundaka pertsona espero dira, bertakoak zein kanpotik etorritakoak. Orain arteko edizioetan bezala, musika estilo ugaritako talde eta jendeak bilduko dira festibalera, tartean Napoka Hiria, Berri Txarrak eta Bizardunak bezalako euskal taldeak edota Broken Social Scene, 2 Many DJ'S eta Jim Jones Revue kanpotarrak, esaterako.
Gehiago irakurri...
2010/07/01

Bihar, uztailaren 2an, iritsiko dira Loiuko aireportura --eta ondoren Gasteizera-- munduko hainbat euskal etxetatik abiatuta 2010eko Gaztemundu programan parte hartzera etorriko diren hogeita hamar gazteak, 18 eta 30 urte bitartekoak. Euskal Herriko hamaika txoko ezagutzeko aukera izango dute eta hainbat kultur-ekintza, irteera turistiko eta ekitaldi instituzionaletan parte hartuko dute hamabost egunetan zehar. Lehenengo astean Gasteizen hartuko dute ostatu hiriburuaz eta inguruaz gozatzeko eta ondoren Bilbon egingo dute bigarren astea, bertatik Donostiara, Irunera, Donibane Lohizunera, Elantxobe, Gallartara... irteerak eginez.
Gehiago irakurri...
2010/07/01

Bogotako Euskal Etxean pozik daude, Euskal Herritik propio bidaiatutako Kepa Pinedo musikari eta euskal instrumentu eta folklorean aditu denak Kolonbian egin dituen egunetan emandako tailer eta hitzaldiek lortutako arrakastarekin, Bogota Nazioarteko Ikuskizuna ekimenaren baitan. Musikari euskalduna Bogotako Euskal Etxeko 'Munduko Umeak' haur abesbatzarekin aritu izan da bertan. Gaur, berriz, despedida kontzertua izango dute Bogotako Euskal Etxean.
Gehiago irakurri...