euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilera baterako deia egin dute ostiral honetarako Uruguaiko Floresen, bertan Euskal Etxea birsortzeko

2010/07/15

Euskal Herriko argazki erakusketa Floresko Gizataldeen Lehenengo Elkarretaratzearen baitan (argazkia Ecos Regionales) Uruguain, Flores departamentuan, bertako euskal jatorridun talde batek bilera baterako deia egin du ostiral honetarako, uztailaren 16rako, garai batean eskualdean indarra izan zuen eta aktibotasun handiz jardun zuen Floresko Euskal Etxea birsortu eta berrabiatzeko. Uruguai osoan bertako biztanleen artean euskal jatorridun portzentaia altuenetakoa duen departamentua da Flores, bizilagunen %30a euskaldunen ondorengoa baita. Zabaldutako mezuak dei egiten die interesatuei ostiraleko arratsaldeko seietan Maiteren Kintxoan biltzeko, euskal iragan aberatsari geroa ere gisa horretakoa ematearren.

Gehiago irakurri...


Koldo Zabalondo haritzak euskal kultura tradizionalean ikur gisa duen esanguraz mintzatu zen Chascomusen

2010/07/15

Koldo Zabalondo, Chascomuseko Euskal Etxean joan den larunbatean, uztailaren 10ean, haritzak euskal kultura tradizionalean duen garrantziaz hitzaldia ematen. Hitzaldia eman du Chascomuseko Euskal Etxean, Maite Oiangurenekin Euskal Herritik iritsita Argentinako zenbait bazter eta euskal etxetan barrena ibilbidea egiten ari den Koldo Zabalondo elgetarrak. Burdinolak, zurgintza eta harotzen lana, baserria eta horiekin loturik euskal etxebizitza eta bizimodu tradizionala eta eguneroko bizitza euskal eremu erruralean dira lantzen ari den gaietako batzuk. Zabalondok joan den larunbatean, uztailaren 10ean, bisitatu zuen Chascomuseko Euskal Etxea, eta haritzak ikur gisa euskal kultura radizionalean duen esanguraz mintzatu zen.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2010 programan parte hartzen ari diren gazteak egonaldiko azken eguna dute gaur

2010/07/14

Gaztemundu 2010 ekimenean parte hartzen ari diren gazteak Irungo udaletxean. (Argazkia EuskalKultura.com) José Antonio Santano alkateak korporazio irundarreko beste kide batzuekin batera harrera egin zien atzo Gaztemundu programan parte hartzen ari den gazteei. Hilabete hasieran Argentina, Estatu Batuak, Kolonbia eta Txileko 30 gaztek hasitako bidaia bere azken txanpara iritsi da, gaur gauean agur afari ofiziala izango baitute Bilboko sagardotegi jatetxe batean. Eusko Jaurlaritza 1996tik hona gauzatzen ari den ekimen honen bidez mundu osoko Euskal Etxeetako 18-30 urte arteko gazteei, 15 egun inguruz, formakuntza egonaldia eskaintzen zaie. Bihar eta etzi egun libreak izango dituzte eta larunbatean, hilaren 17an, ekingo diote euren herrialdeetara itzultzeari.

Gehiago irakurri...


Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxe berrituak Susana Mendizabal hautatu du lehendakari

2010/07/14

Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria, uztailaren 5ean hautatua, Maria Susana Mendizabal buru Bersortu ondoren sendotze bidean hasia den Olavarria herri argentinarreko 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxeak Biltzar Nagusirako deia egin zuen eta erantzun polita eskuratu zuen bazkide eta adiskide ugari inguratu baitziren uztailaren 5ean egindako elkarretaratzera, tartean FEVAko ordezkari legez federazio horretako lehendakariorde eta Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxeko lehendakari den Juan Jose Olasagastia; eta Lapridako 'Lagunen Etxea'ko diruzain den Maria Ester Arrondo. Zuzendaritza Batzordea erabakitzeko hauteskundeak ere egin ziren, Maria Susana Mendizabal atera zelarik elkartea kudeatuko duen gobernu taldeko buru eta lehendakari.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxetik kanpoko kontzertu batekin bueltatu da 'Baietz' Taldea Cordobako tauletara

2010/07/14

'Baietz' Taldeko kideak Lautaro Tabernan emandako kontzertuan Hirurogeita hamar bat lagun bertaratu ziren joan den uztailaren 3an Cordoba hiriko Lautaro Tabernara 'Baietz' Taldearen kontzertua entzutera. Errezitalean, euskal musika tradizionala ez ezik, taldeko kideek berek konposatutako pieza batzuk ere jo zituen duela hiru urte bost lagunek osatuta jaio zen boskoteak. Bildutakoen artean Cordobako 'Txotx' Dantza Taldeko dantzariak zeuden eta hauek ere igo ziren agertokira euskal tresna tradizionalek zabaldutako musiken airean. “Euskara, musika eta dantzak uztartzen ditugula Euskal Herriarekiko gure engaiamendua berritzen dugu. Momentu txarrak gorabehera, gure kultura zabaltzen jarraitzea baitugu apustu”, azaldu dio Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakari ohia den Elba Mocoroak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Euskal folklore tradizionala ikusgai gaur Shanghaiko Expon Bakioko Itxas-Alde dantza taldearen eskutik

2010/07/13

Bilboko alkate Iñaki Azkuna Shanghaiko Expon Bilbok daukan standean, hiria islatzen duen eskulturaren aurrean, zizelkaria ere bertan (argazkia Zigor Alkorta-Deia) Bakioko Itxas-Alde taldeko dantzari eta musikariek emanaldia eskainiko dute gaur asteartea Txinan, Shanghaiko Expon Bilbo Hiriak duen stand-ari lotua, nazioarteko hitzordu txinatarrak euskal errealitate tradizional zein garaikidearen aberastasuna erakustearren bertan egiten ari den ahaleginaren baitan. Bilboko stand-a bisitatzen dutenek aukera izango dute goizeko hamar t'erdietatik aurrera euskal dantzariak ikusi eta euskal aire eta erritmoek gidatuta gauzatuko duten kalejira lagun UBPA Plazaraino helduta, ordu t'erdiko emanaldia segitzeko, euskal herriko bazter guztietako erakusgarri.

Gehiago irakurri...


Txileko euskal komunitateak Pintué-ko eliza berreraikitzeko ekitaldi dirubiltzaile batean parte hartu du

2010/07/13

Txikienek esku dantza eskaini zieten bertaratutakoei (Argazkia EE) Pasa den maiatzaren 21ean Txileko euskal komunitatea Pintué-n eginiko ekitaldi batean hartu zuen, komunitate gisa eta helburua elkartasuna eta komunitatearekiko laguntasuna izanik. Santiagoko Euzko Etxeak duen hoberena ekarri zuen: Euzko Abesbatza eta "Itxaropen Gaztea" euskal dantza taldea. Bertako komunitatearen aldetik harrera bikaina izan zuten, bertako bizitza sozialaren erdigune den eliza berreraiko baliabideak lortzea zuzendutako ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Viñako Eusko Etxeak jasoko ditu 'Euskara Munduan' barnetegiko partaideak uztailaren 16tik 24ra

2010/07/12

Iazko neguko barnetegian parte hartu zuten irakasle eta ikasleak (argazkia EuskalKultura.com) Oraingoan Txilen. Duela hogei urte Argentinako eta Euskal Herriko lagun ekimentsu batzuk 'Argentinan Euskaraz' programaren oinarriak ezarri zituzten. Ziur aski, hasiera hartan inork ez zuen pentsatu proiektu horren bidez makina bat ikaslek ikasiko zutenik euskara Argentinan, ezta sortzen ari ziren esperientzia hura beste herrialde batzuetan euskara irakasteko eredu bihurtuko zenik ere. Baina hogei urte joan dira eta ez soilik Argentinan, Diaspora osoan ere euskara ikasteko irrika zabalduz joan da doaike. Eta HABEk (helduak euskalduntzeko institutua) egoerak eskatzen zuen ahaleginari eusten asmatu du, giza baliabideak eta diru-laguntzak ipiniz urtero proiektuarekin segitu ahal izateko. Aste honetan Hego Ameriketako euskara irakasleei zuzenduta dagoen 'Euskara Munduan' barnetegia hasiko da Viña del Mar-en. Aurrenekoz gauzatuko da Txilen ikastaro trinko hau eta antolatzaileak prest daude Argentina, Brasil, Kolonbia, Peru, Uruguai eta Txileko ikasleak jasotzeko.

Gehiago irakurri...


Oñatiko Udalak Mondragon Unibertsitateak Txilen emandako ikastaroko ikasleek harrera egin die

2010/07/12

Mondragon Unibertsitateko Txileko ikasleak Oñatiko udaletxean (Argazkia EuskalKultura.com) Oñatiko Udalak harrera egin zien atzo Mondragon Unibertsitateko ikasle txiletarrei. Mondragon Unibertsitateak Txilen abian jarritako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Elkartetza Ikastaro Aurreratuaren bukaera gisa, Txileko Salamanca herrian ikasten aritu diren ikasleak, proiektu nabarmenenetan aritutako 19ko taldea, Euskal Herrian bi astez egon dira eta Oñati bisitatu zuten joan den astean, bertako alkate Lourdes Idoiagak harrera egin zielarik.

Gehiago irakurri...


San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea'k urte bat bete du eta hirian euskal kultura zabaltzen segituz ospatu du

2010/07/09

Hitzaldia bukatuta, Mariana Fernandez Castelli 'Askatasunaren Bidea' elkartearen sortzaileetako batek opari bat eman zien Koldo Zabalondo eta Maite Oiangurenen bere emazteari “Ibilbide aske eta hierarkiarik gabeko elkarte” gisa jaio zen San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea'. Horrela aurkeztu zuten beren burua sortzaileek euskal komunitatearen baitan duela urtebete eta horren arabera aritu dira ekintzei eta proposamen berriei ekin dieten bakoitzean. Pixkanaka, elkarte berria Euskal Herria ari zaie hurbitzen San Miguelgo euskaldunei, batez ere hitzaldi eta ikuskizunen bidez. Urtebetetzearen inguruan, pasa den larunbatean, uztailaren 3an hain zuzen, Koldo Zabalondok "Euskal Herriko armagintzaren historia"ri buruzko hitzaldia eman zuen Askatasunaren Bideak gonbidaturik. FEVAko idazkari Marta Abarrateguik lagundu zuen elkarte berria hiriko Angel D´Elia Institutuko Areto Arrosan gauzatutako mintzaldian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia