euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Boiseko Txuri Urdinak' peña sortu dute Idahoko hiriburuan, Estatu Batuetako lehenengo elkarte realzalea

2010/08/04

Lagun talde realzale berriak atera duen lehenengo argazki ofiziala. Oihalari eusten, ezkerraldean, hiru anai-arreba bietertarrak; eskuinekoari eusten, Jesus Alcelay.

Badirudi joan den abenduan Argentinako La Platan 'Argentinako Realzaleak' peña sortzearekin hasitako bideak jarraipenik topatu duela Diasporan, kasu honetan Estatu Batuetan, bertan, Idaho estatuko hiriburuan, sortzen hasi berria baita futbol talde gipuzkoarraren aldeko lagun talde bat, 'Boiseko Txuri Urdinak' izenpean, oraindik ere Boisen 'Jaialdi' euskal festa erraldoiaren oihartzuna --edo bestondoa ote-- airean dabilenean.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak euskara bi kurtso berri irekiko ditu abuztuaren 10etik aurrera

2010/08/04

Euskaltzaleak-eko lehendakaria den Teresa Zavaleta klaseetako batean umorez bisitari 2010eko lehenengo sei hilabeteetan hamaika ekintza antolatu ditu Euskaltzaleak euskaltegiak Eusketxe - Eusko Kultur Etxea eta Ekin Argitaletxearekin batera Buenos Airesko Mexiko kalean duen egoitzan. Hitzaldi eta topaketek, txalaparta tailerrak eta neguko oporrak hasi aurretik abian jarri zen euskarazko zine zikloak jendea era batean edo bestean euskarara hurbiltzeko asmoa izan dute; eta ondo asko bete dute xedea. Izan ere, azken hilabeteotan, euskara ikasteko eskaera nabarmen handitu da Buenos Airesko euskaltegian eta eskakizun horri erantzuteko, Euskaltzaleak-ek bi kurtso berri irekiko ditu abuztuko bigarren astean. Nobedade bat ere badakar berri honek: goizean ikasi nahi duenak aukera hori ere izango du. Klaseetako ordutegia hauxe izango da: astearte eta ostegunetan goizeko 10etatik 12etara; arratsaldekoa, berriz, astearte eta ostiraletan izango da, 7:30etatik 9:30etara. Biak zerotik hasita.

Gehiago irakurri...


Bartzelona eta Madrilgo Euskal Etxeak pozik Nafarroako Arantzan egin berria duten euskara barnetegiarekin

2010/08/04

Euskara ikasleak Urdazubiko kobatan (argazkia EE) Astebeteko barnetegia antolatu ohi du Bartzelonako Euskal Etxeak urtero uda partean, eta deialdia Kataluniako eta Espainiako estatuko beste euskal etxeetara zabaldu. Aurten Madrilgoak bakarrik gehitu zaizkie. Aurtengo saioan, hamalau ikasle eta bi irakasle bildu dira Nafarroako Arantza herrira, egunero euskaraz hogeita lau orduz bizi eta euskal munduan murgiltzeaz gain, Nafarroako Bortziriak eta inguru zabal bat bertatik bertara ezagutzeko.

Gehiago irakurri...


Aurreko edizio jendetsuetan baino jende gehiagoz, Diasporaren munduko hiriburu izan da Boise Jaialdi garaian

2010/08/03

Jaialdiko festa esparrurako sarrera nagusia, joan den larunbat goizean (argazkia EuskalKultura.com) Aste honetan banatuko dira xifra eta datu zehatzagoak, baina Jaialdiko arduradunengandik jaso ditugun lehenengo informazio eta iruzkinak irribarrea ezpainetan eta poz aurpegi nabariz eman dizkigute, balantze ezinhobea eginez amaitu berria den Jaialdiz, aurreko edizioetan lortutako xifrak arrunt gora joan eta biderkatu egin direla esanez. Ez da ofiziala, baina 40.000 eta 45.000 bisitari arteko estimazioa da ahoz aho dabilena. Egia esan, Boise hiriak bere onena eman du euskal kultura ardatz hartzen duen ekitaldi erraldoi honetan eta egun hauetan Boise eta Idahoko komunikabideetan ezezik, Oeste osoko eta nazio zein nazioarteko zenbait hedabidetan ere sartu dira Jaialdi eta euskaldunak berri pozgarri gisa. Boise bertakoetan, hasteko, gehigarri bereziak eta arreta berezia eskainiz nazioarteko euskal elkarretaratze honi.

Gehiago irakurri...


Senidetzearen X. urtemugan, Jose C. Paz-eko Euskal Etxeko lehendakariak Oñati bisitatu zuen

2010/08/03

'Hermansoloña' Gobernuz Kanpoko Erakundeko arduradunak diren María Isabel Elorza eta José Antonio Urteaga, Maria Angeles Oñederra eta Joaquin Fernandes, bere senarra, Senidetzearen monumentuan Argentinako azken krisialdi ekonomikoan, 2001ean, heldu zen Jose C. Paz-era Oñatitik bidalitako lehenengo kontainerra. Berrogeita hamar kutxa zetozen, miseria gorrian bizi zen jendearen artean behar-beharrezko gauzak banatzeko. Geroztik, urtero heltzen da Buenos Aires probintzian dagoen hirira herri gipuzkoarretik bidalitako laguntza; laguntza horri esker, Jose C. Pazeko hainbat tailerretan lan egiteko tresnak daude, eta hainbat aterpetxetako neska-mutilek badute janzteko moduko arropa, eta otorduak egiteko leku bat. “Senidetzea, arrazoi historikoengatik egin zen, hiriko sortzailea Oñatikoa baitzen. Gero jakin genuen zein zen Jose C. Pazeko egora ekonomikoa eta oñatiarrok berehala antolatu ginen laguntza emateko”, azaldu zion EuskalKultura.com-i senidetzearen taldeko koordinatzaile eta 'Hermansoloña' Gobernuz Kanpoko Erakundeko arduradunetako bat den José Antonio Urteagak. Hamar urte pasatu dira jadanik bi herri hauen arteko harremana sortu zenetik eta urtemuga ospatzeko, Maria Angeles Oñederra, Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko lehendakaria, Oñatira bidaiatu zen hango kideekin elkartzeko.

Gehiago irakurri...


Geroago, baina Buenos Airesko Mexiko kalean ere ospatu dute San Fermin, Ekin Dantzari Taldea antolatzaile

2010/08/03

Ekin Dantzari Taldeko kideek bildutako jendeari dantzarazi zioten Uztaila bukatu aurretik, Buenos Airesko Ekin, Eusketxe eta Euskaltzaleak-en egoitzan ere ospatu zen San Fermin Jaia. Aurten etxeko dantzariek hartu dute festa antolatzeko ardura, esan nahi baita Ekin Dantzari Taldeak. Aitor Alavaren gidaritzapean, hamazazpi kidek osatzen dute gaur egun dantza talde hori; eta euren etxean gauzatzen diren jaiak alaitzeaz gain, beste euskal etxeen gonbiteak ere jasotzen dituzte sarritan dantzariek, beste hainbat herritan dantza egiteko. Joan den 24an, ordea, Buenos Airesen bertan geratu ziren Nafarroako jairik garrantzitsuaren giroa Argentinako hiriburuan pizteko. Eurak prestatutako bideo batez eta dantza tipikoak lagun gozatu ahal izan zuten festaratutako lagun guztiek.

Gehiago irakurri...


Festa giro ezinhobeaz eta egindako aurreikuspenak beteaz bukatu zen atzo Idahoko Boisen Jaialdi 2010 (I)

2010/08/02

'Euskadiko herriko festetan legez' esaten zuten askok sentitu direla Jaialdin. Argazkian, Boiseko 'Basque Block'-eko ikuspegia ostiral gauez (argazkia EuskalKultura.com) Igande gauez bukatu da Boisen Jaialdi 2010. Ohiko beroa lagun --edo ez gehiegizko etsai-- egunez egun elkarretaratze honetaz jasotako iritzi eta iruzkinak positiboak izan dira oso. Aurten inoiz baino jende gehiago bildu da Euskal Herritik, eta hori nabaritu izan da joan den astean zehar hiriko 'Basque Block' delakoan present egon den giro eta bizitasunean. Bertakoak ere ez dira atzean gelditu ordea. Ostegunean, programak ekitaldi bereziak baitaratzen zituen, musika eta animazioa bildurik, eta asteko azken hiru egunetan euskal giroak Boiseko hiria harrapatu zuen. Hainbati entzun izan dizkio lerro hauek idazten ari denak, 'Euskal Herriko herri bateko jaietan banengo bezala sentitzen naiz' eta antzeko esaldiak, esataria Euskal Herritik etorritako zein Ameriketako beste edozein bazterretatik etorritako euskalduna izanik.

Gehiago irakurri...


Idazle oiartzuarra gogoan eginiko 'Juan Mari Lekuonari Omenaldia' liburua sareratu du Euskaltzaindiak

2010/08/02

'Juan Mari Lekuonari Omenaldia' liburuaren azala. Euskaltzaindiaren Herri Literatura Batzordeko buru izan zenaren omenezko liburua argitaratu eta ipini du Euskaltzaindiak sarean, interesa izan dezaketen guztien eskura. Juan Mari Lekuonak ahozko euskal literaturaren inguruko lan ugari argitaratu zituen; oraingoan, ikertzaile adiskide eta ikasle izan zituen hainbat egilek, apaiz oiartzuarra gogoan harturik, harek hain gogoko izan zuen gaiari buruzko artikuluak idatziz osatu dute liburu hau, paperean zein pantailan irakur daitekeena.

Gehiago irakurri...


Quebec-eko 'Ameriketako Euskal Abenturaren Parkea' bere euskal festaren 12. edizioa ari da ospatzen

2010/08/02

Trois Pistoleseko euskal abenturaren parkea. (Argazkia Euskalmunduak.com) Joan den ostiralean hasi eta datorren igandera arte luzatuko da, uztailaren 30etik abuztuaren 8ra arte, Quebec-eko Trois-Pistoles herrian dagoen 'Parc de l'Aventure basque en Amérique' (Ameriketako Euskal Abenturaren Parkea) delako museo biziak urtero antolatzen duen euskal jaialdi eta astearen 12. edizioa. Pilota ikastaro bat eta txapelketa, arte erakusketa, euskal sukaldaritza dastatzea, kirolen eta indar erakusketa, pintura tailerra, haurrentzako ekintaldiak eta gehiago dauzka osagai, euskal dantzak eta Ezpeletako txaranga ere protagonista izango dituen jaialdiak.

Gehiago irakurri...


Afari batekin amaitu zuten La Platako Euskara eta Euskal Kultura ikasleek 2010eko ikastaroaren lehen zatia

2010/07/30

Ikasleak euskal kulturari buruzko lanak aurkezten (argazkia EuskalKultura.com) Hirugarren urtez, La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNLP) Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa antolatu du eta garatzen ari da aurten. Bertan parte hartu dutenek giro bikainean egindako afari batekin agurtu zuten ikastaroaren lehenengo zatia. Neguko etenaldia egingo duten arren, abuztu bukaeran berriro ekingo diete eskolei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia