euskal diaspora eta kultura

2010/12/06
Cordobako Gure Etxea Euskal Etxeak, Argentinako izen bereko hiriburu eta probintzian, neurri handiko kartela paratu du bere teilatuan, joan den abenduaren 3an ENE Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna iragartzeko. "Cordobako Euskal Etxeko teilatuan ezarritako kartel erraldoi batean, euskal gizataldeak egunero Cordobako Colon hiribidetik --bertako garrantzitsuena eta ibilitakoena da-- pasatzen diren oinezko eta gidariei mundu osoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari zela oharrarazi nahi zien", adierazi digute euskal elkarte euskalargentinarretik.
2010/12/03
2010/12/03
Heldu da Euskararen Nazioarteko Eguna, mundu osoko hainbat euskal etxeetan gogo biziz ospatzen den jaia. Urte osoan zehar Euskal Herritik kanpo euskara ikasten eta gordetzen aparteko ahalegina egiten dute hainbat euskal etxek eta eginahal honen inguruan sorturiko ikasle eta irakasle taldeek ilusio bereziarekin ospatzen dute egun hau. Horren seinale dira munduan zehar egunotan egingo diren ospakizunak: Reno, New York, Parise, Boise, Buenos Aires, Madril, Vancouver...
2010/12/03
Europako eskualdeen eta erakundeen ordezkariekin eta bertako diplomatikoekin batera, Bruselako euskal komunitateak urte bukaeran egin ohi duen bilera egin du Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzan. Ekitaldiaren buru Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Marta Marin Euskadiren Bruselako ordezkaria izan dira, lagun ugari bildurik bertara, adierazi dute Ordezkaritzatik ohar baten bidez.
2010/12/03
Larunbat honetan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak eta Abenduaren 8a bitartean, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako euskaltzaleek euskal argitaletxe eta disketxeen eskaintza zabala izango dute aukeran bertan. Azokako 285 standetan 505 nobedade jarriko dituzte salgai. Horregatik, hainbeste aukeren artean ez galtzeko, guk aldez aurretik nobedadeak interneten bidez ikusmiratu eta erosketa-zerrendatxoa egiteko aukera eman nahi diegu gure irakurleei. Gero, ordea, behin azokan egonik, seguruenik aukera bakarra giroan murgiltzea izango da, postu guztietan begiratzea, liburu berriak lokalizatzea eta altxor zaharren bat berriz deskubritzea. Urtero bezala.
2010/12/03
Joan den azaroaren 23an Cordoba probintzia argentinarreko Villa Maria hiriko Euskal Etxean 'Los Vascos en Villa María (historias de vida)' (Euskaldunak Villa Marian, Bizitza istorioak) liburua aurkeztu zen. Argitalpenak bertako berrogeita bi familiaren istorioak batzen ditu, testu eta argazkien bidez. Liburuaren aurkezpena euskal etxearen egoitzan gauzatu zen, erakundeak antolatutako 54. Kultur Astearen baitan.
2010/12/02
Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azoka ari da egiten aste honetan Mexikon eta karia horretara mexikoratua da Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria. Besteak beste azokako zuzendari Nubia Maciasekin bildu da, euskal idazleek azokan parte hartze handiagoa izateko akordio puntuetara helduz. Aztertutako gaien artean, euskal idazleek euskal literatura ezagutzera emateko mahainguruak bultzatzea eta baita ere Euskadik gonbidatu berezi gisa parte hartzeko aukera. Unai Elorriagak 'Londres kartoizkoa da' bere nobela aurkeztu zuen asteartean Azokan.
2010/12/02
Bihar jasoko du Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Lauaxeta saria, euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik. Saria Euskararen Nazioarteko Egunean jasotzeak bere gogoa asebetetzen duela aitortu dio EuskalKultura.com-i, euskara izan baita bere bizitzako motorra. "Euskaraz bizitzea eta euskara sustatzea hizkuntza handietako hiztunek apenas uler dezaketen irrika da". Ahalegin horretan hamaika proiektu berri ditu buruan jada, adibidez euskal pentsalarien lanak biltzea, ez bakarrik euskaraz eta Euskal Herrian egindakoak, munduan zehar egindakoak ere baizik.
2010/12/02
Gero eta gutxiago falta da Argentinan udako oporraldian sartzeko eta Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak iaz, lehenengo edizioan, arrakastatsu suertatu zen proposamena errepikatu du lagunen artean eta euskal kulturan murgilduta astebete pasatu nahi duten gaztetxoentzat. 2011ko Udalekua urtarrilaren 3tik 8ra luzatuko da Buenos Aires probintziako herri honetan eta 12 -15 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta.
2010/12/01
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus