2010/09/08

Finala joan den larunbatean egin zen Chino-Los Angelesen eta misterio handirik ez zuen ekarri, izan ere Mundu Txapelketan parte hartu duten muslari guztiek hamabi partida jokatu bazituzten, Euskadiko ordezkariak --Angel M. Rivero eta Juan Antonio Vicente--izan baitziren partida guztiak, hamabiak, irabazi zituen bikote bakarra. Bigarren lekuan, Frantziako ordezkariak gelditu dira, Roger eta Pierre Mendiondo anaia baxenabartarrak, 9 partida irabazi eta hiru galduta. Hirugarren, bikote argentinarra, Gustavo Perez eta Horacio Carrascal, hauek ere bederatzi irabazita eta hori galduta. Sariak larunbat gauean eman, eta igandean, Chinoko euskal piknik eta festan hartu zuten parte munduko muslariek.
Gehiago irakurri...
2010/09/08

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin hiru euskal antzerki talde --En la lona, Trapu Zaharra eta Gaitzerdi-- Tarregako Firan izango dira irailaren 10etik 13ra. Tarrega antzerki munduan azoka nagusienetako bat da eta euskal taldeek bira eta emanaldi berrietarako kontratuak eskuratu asmoz datoz. Aurreko urteetan nazioarteko bira horietan euskal komunitateek antolaturiko emanaldiak ere egiteko aukera izan dute --Jaurlaritzak laguntzak ematen ditu-- eta Euskalkultura.com-etik antzerki talde hauei eta beste batzuei jarraipena egiteko gonbitea egiten diegu gure irakurleei.
Gehiago irakurri...
2010/09/08

Euskal Herri osoa egon da ordezkatuta joan den irailaren 5ean Argentinako hiriburuan gauzatutako Immigrantearen Eguneko jaian. Ekitaldian parte hartu zuten beste hogeita bost bat gizatalderekin batera honako euskal elkarteak aritu ziren: Buenos Airesko Laurak Bat, Iparraldeko Euskal Etxea, Eusko Kultur Etxea–Eusketxe, Euskaltzaleak, Ekin Argitaletxea, Ekin Dantzari Taldea eta San Miguelgo Askatasunaren Bidea elkartea. Eta, izan ere, euskaldunen berri emateko aukera polita izan zuten Palermo auzoko basoetan. Milaka lagun pasatu ziren euskaldunek muntatutako standetatik eta musika eta euskara entzun eta abizenen jatorriaz galdetzeaz gain, pintxo ederrak dastatu ahal izan zituzten.
Gehiago irakurri...
2010/09/08

Euskaldunek eta beste immigrante komunitateek Argentinako eraikuntzan, eta zehatzago, Chacoko garapenean, izan zuten partaidetza eskertu zuen joan den astelehenean probintzia honetako Diputatuen Ganbarak. Horretarako omenaldi berezia egin zuten, gizatalde horien partaidetza bereganatu zuen ekitaldi batekin. Bertan izan zen Kotoiaren Lurra Euskal Etxea, Zuzendaritza Batzordeak ordezkatua. Oscar Bulacio, Xavier Canteros eta Mariana Echarri izan ziren euskal banderariak.
Gehiago irakurri...
2010/09/08

Trenquen Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, hiriburutik 445 kilometrotara, urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen joan den abuztuaren 21ean eta, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzeko araudiak dioenari jarraiki, buruzagitza berritu zuen, Hector Alberto Echaide hautatuz lehendakari. Berarekin batera arituko dira agintealdi berrian batzordekide: Maria Belen Santos Igartua, lehendakariorde; Alejandra Mariela Bengoechea, idazkari; Miriam Viviana Oyarzabal, idazkariorde; Alberto Oscar de Telleria, diruzain; eta Marta Tojo Setien, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2010/09/07

Joan den abuztuaren 27an aurkeztu da Iruñean 'Varia Palafoxiana' liburua, Nafarroako Gobernuak argitara emanik 1600ean Fiteron (Nafarroa) jaio zen Juan de Palafox y Mendoza-ren bizia eta ekarpenak 380 orrialde eta 12 artikulutan aztertzen dituena zenbait adituren eskutik. Palafox Pueblako (Mexiko) apezpiku eta Espainia Berriko erregeorde izan zen, erreformatzaile, idazle oparoa, olerkari eta editore, arte eta musika arloko mezenas, indioen babesle, legegile eta aszeta.
Gehiago irakurri...
2010/09/07

Argentinako euskal etxe asko, batez ere berrienak, gero eta murgilberagoak dira gizarte-laguntza arloan, duela aste pare bat Mar Chiquita herrian abian jarri den formakuntza-zerbitzua horren adibide. Zerbitzu honen bidez, hainbat lan arlo ezberdinetako trebakuntza emango zaie 70 laguni, tartean osasuna, legeak, turismoa, kirolak eta enpresa ikasketak, gai horietako batzuk aipatzearren. Garrantzi handiko apustu honen inaugurazio ekitaldian, FEVAko ordezkari den Adriana Hernandorenak bat egin zuen 'Izatez Harro' Euskal Etxeko euskaldunekin.
Gehiago irakurri...
2010/09/07

Elvira Kortajarena Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria emandako hitza bete eta bere lan-arlo den eremuko euskal etxe guztiak bisitatzeko egitasmoan darrai. Azken hilabeteotan Argentinako Concordia, Arrecifes, Santa Fe, Paraná, Concepción del Uruguay-en eta Uruguaiko Saltoko euskal elkarteetara ostera egin du, besteak beste. Iazko irailean kargua hartu zuenetik Argentinako 54 euskal etxetan izan da dagoeneko eta bere asmoa Argentinan ofizialki onetsita dauden 76 euskal etxeak bisitatzea da.
Gehiago irakurri...
2010/09/07

FEVAko presidenteak eta federazioko beste agintari batzuk Argentinako euskal etxeekin egiten ari diren topaketa bira zabaldu egin dute azken hilabeteotan, Olavarria, San Nicolas, Arrecifes, General Acha, Río Cuarto eta Lomas de Zamorako euskal komunitateekin bilerak eginez, besteak beste. Bisita hauek euskal etxeek FEVAko jarduna deszentralizatzeko egin izan duten eskariari erantzuna dira eta bilera hauen bidez harremanak estutu eta FEVAk euskal etxeei eskaintzen dien baliabideen berri ematea dira helburuetako batzuk.
Gehiago irakurri...
2010/09/06

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia den Guillermo Echeniquek adierazi du Euskal Autonomi Erkidegoak bere burua kanpoan herrialde gisa aurkezten segitzen duela dio, baina, ez Ibarretxeren gobernuak egin bezala "herrialde kexati" kokatua "dagoen lekuarekiko eta Espainiarekiko erlazioekiko". Radio Euskadiri eginiko adierazpenetan, Echenique, Lopez lehendakariak hilabete hondarrean Shanghaiko (Txina) Expo-ra egin behar duen bidaiaz mintzatu da, bertan Euskadiren Eguna ospatu behar dela-eta, eta aipatu du osteraren helburua euskal enpresek Txinan daukaten presentzia sendotzea dela.
Gehiago irakurri...