2010/09/10

Euskal kulturan sakondu eta zure sustraiak hobeto ezagutu nahi al dituzu? Diasporako euskalduna edo euskaldunen ondorengoa baldin bazara Eusko Ikaskuntzak Asmoz fundazioaren Eusko Ikasgaiak online graduondokoa egiteko 20 beka jarri ditu eskuragai. Ikastaroa doan eta internet bitartez egin ahalko duzu eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta UNED-eko titulazioa jasoko duzu. Graduondokoaren matrikularen prezioa -bekarik gabe- 1.372 eurokoa litzateke.
Gehiago irakurri...
2010/09/10

"Zapore gazia geratu zaio Asel Luzarragari bere aurka Txilen abiatutako auziaren epaia jakinda. Badaki okerragoa izan zitekeena. Baina ez dute errugabetzat jo. Eta errugabea dela berretsi du." Abenduaren 31ean Txilen atxilotu zuten Asel Luzarraga euskal idazlearen epaia joan den asteartean atera ondoren, Iñaki Petxarroman kazetariak Txilen bizi den bermeotarrarekin izandako solasaldia islatzen duen testua.
Gehiago irakurri...
2010/09/10

Iraila heldu da eta urtero bezala ikasgeletara bueltatzeko ordua da Europan. Asko dira jadanik izen-emate prozesua abian jarri duten euskal etxeak: Madril, Bartzelona, London, Paris, Frankfurt... Euskal etxe bat non, han da euskara ikasten eurekin bat egiteko gonbitea egiten digun ikasle talde bat. Aitzakiarik ez, aurten bai!
Gehiago irakurri...
2010/09/10

Euskara ere heldu da interneteko bideoen azken modara --'lipdub' delakoa-- Bartzelonako Euskal Etxeko euskara ikasleen eskutik. Arantzan (Nafarroa) egin zuten azken barnetegian animatu eta bideo hau grabatu zuten 'Maite zaitut' kanta ezagun-ezagunaren doinuarekin. Nork esaten du euskara ikastea aspergarria dela? Galdetu eurei!
Gehiago irakurri...
2010/09/09

Aurrera doa Kolonbiako Euskal Astea, ekitaldiz jantziriko egitaraua betez. Joan den igandean hasi zen jaia Bogotan, Gernika parkean egin zen inaugurazioarekin. Bertan izan zen Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria. Kolonbian izango den egunotan, Celaya Medellin-go Euskal Etxeko kideekin eta Gaztemundu programako kolonbiar gazteekin ere bilduko da. Medem-en zinea eta Urdiain tenorearen kontzertua iragarri ditu gaurko Kolonbiako Euskal Asteak.
Gehiago irakurri...
2010/09/09

Argentinako Maiatzaren Iraultzaren Bigarren Mendeurreneko urtean eta Immigrantearen Eguneko ospakizunen testuinguruan Buenos Aires Hiriak omenaldi berezi bat egin zien atzo, bertan bizi diren kolektibitateei. Ekitaldia hiriburuko Kultur Etxeko Urre Aretoan gauzatu zen, eta Antonio Pujia eskultoreak egindako dominak eman zitzaien gizatalde bakoitzeko ordezkariei. Euskaldunen izenean, eta Juan Bernardo Etchegoin instituzioko lehendakariak ordezkatuta, Euskal Echea erakundeak, 'Gizarte-laguntza arloan egiten duen lan eta zaharren egoitza izateagatik' jaso zuen bere saria.
Gehiago irakurri...
2010/09/09

Txertoa argitaletxeak 'Kaixo!' gaztelera-euskara mintza-liburuaren arrakasta ikusita --zortzigarren edizioa kalean da jada-- liburuxka honen bertsio ingeles eta frantsesa ere plazaratu ditu. Frantses edo ingeles hiztunak direnentzat izan daitezke bereziki baliagarriak. Edota frantsesera edo ingelesera hurreratu nahi duten euskaldunentzat. Oro har, eskuliburuok euskara ikasle, Euskal Herrira datozen turista zein euskararen munduan sakontzeko interesa duen edonorri gure hizkuntzara hurbiltzeko eta zergatik ez, erabiltzen ausartzeko gonbitea ere egiten diote.
Gehiago irakurri...
2010/09/09

Chivilcoyko 'Beti Aurrera' euskal etxe argentinarrak bat egingo du gaur, katolikoentzat Arantzazuko Ama Birjinaren Eguna, munduan zehar euskal izeneko Andra Mari honen ohoretan egingo diren ospakizunekin. Arantzazuko Amak zale eta deboziodun asko eta hainbat kapera eta irudi ere izan ditu Ameriketan zehar azkeneko bostehun urteetan. Horren segida, Chivilcoyko Beti Aurrera-koek Euskal Herritik Arantzazuko Basilikan dagoen Arantzazuko Ama Birjinaren irudiaren replika bat ekarrarazi zuten 2007an eta urte horretako ekainean jargiratu edo entronatu zuten Euskal Etxean. Bestalde, Chivilcoyn oraindik, bertako euskal dantzariek parte hartuko dute igandean Gorostiaga herriaren Mendeurreneko ekitaldietan.
Gehiago irakurri...
2010/09/09

Aurten ere Urrundik elkarteko gazteriak elkartasuna eta eskuzabaltasuna erakutsi du, Paranako Ospitale Geriatrikoan ingresatuta dauden nagusiei bisitaldi bat eginez. Alaitasuna eta umore ona zabaldu zituzten gazteek, aiton-amonek zinez eskertu eta gozatu zuten ekitaldian. Dantza taldeko kideek euskal dantza erakustaldia egin zuten eta Juan Carlos Borras zuzendaritzako kideak kantu folklorikoak eskaini zizkien nagusiei, gitarrakin lagundurik.
Gehiago irakurri...
2010/09/08

Joan den uztailaren hondarrean Patxi Lopez lehendakariak Idahora egindako bidaiaren ondotik, estatu estatubatuar hartako ordezkaritza bat, Brad Little gobernadoreordea buru, iritsiko da gaur Euskadira, harremanak sendotu eta areagitzeko asmotan. Little-rekin batera enpresari bi datoz eta baita ere euskaldunekin konexio handia duen Boiseko Bishop Kelly ikastetxe katolikoko arduraduna ere. Jaurlaritzatik bi bulego zabaltzeko asmoa lukete, bat Euskadirena Idahon eta bestea Idahorena Euskadin, bi lurraldeon arteko harremanak bultzatzeko. Bulegoa edo egitura handi bat baino gehiago pertsona bat litzateke harremanon dinamizatzaile aritzeko.
Gehiago irakurri...