2010/09/14

Juan Legarreta mungiarrak munduko negozio gizon aberatsenen zerbitzuan eman ditu bere bizitzako urte gehienak. Egungo nagusia hain da aberatsa ezin duela bere izenik eman, bakarrik arrasto bat: enkantean inoiz saldu den margorik garestiena berak erosi du. Filmea egiteko emango lukeen bizitzari errepasoa eman dio Legarretak Joxean Agirre kazetariak Gaur8.info aldizkarian egin dion elkarrizketa honetan.
Gehiago irakurri...
2010/09/14

Liburuak izen osoa du "Organización, Identidad e Imagen de las Colectividades Vascas de la Emigración (Siglos XVI-XXI), Organization, Identity and Image of the Basque Communities Abroad (16 th-21th Centuries)" eta aurteneman du argitara Euskal Herriko Unibertsitateak. IZenbait herrialdetako ierkari eta ikaslari talde baten emaitza da, eta immigranteen identitate anitzari dagozkion gaiak jorratzen ditu zenbait ikusmolde eta eskarmendutatik. Argentinatik, Chaco probintziako Resistencia hiriburutik, euskal Diaspora gaiak aztertzen dituen Angeles de Dios Altunak liburuaren erreseina idatzi du, EHUko Ameriketako Historia departamenduko Oscar Alvarez Gila koordinatzaile izan duen liburu honetaz.
Gehiago irakurri...
2010/09/14

Argentinako Junin hiriko Arbola Bat Euskal Etxeak hainbat ekitaldi egin ditu azken hilabeteteotan, eta horien artean nagusienetakoa Expo-Junin azokan izan zuen parte hartzea izan da. Azoka hau Argentinako nezakal eta abeltzain azoka garrantzitsuenetakoa da eta elkarteak euskal stand batekin egin zien ongi-etorria bertako ehundaka bisitariei.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

Joan den abuztuaren 20an, eta Argentinako euskal komunitate osoari bidalitako gutun batez bidez, Cordobako 'Gure Txokoa'ko kide talde batek, euskara, dantza eta musika ikasle eta irakasleek osatutakoa, Alejo Martin buru duen duen Zuzendaritza Batzordeak hartutako zenbait neurri eta jarrera salatu ditu. Talde honen arabera, erakundeak ezarri dituen xedapenek “Euskal Etxeko estatutuen helburuak eta aginduak ukatzen dituzte”.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

Neguko oporrak bukatuta eta indarrak berrituta, abuztuan hainbat ekintza antolatu dituzte Cordobako 'Gure Txokoa' Euskal Etxeko kideek. Proposamen kulturalen artean, Ander Blasco gazte bizkaitarrari ireki dizkio ateak erakundeak, bertako kide eta lagunak euskal musikaz goza dezaten. Blasco, Sopelatik Argentinara bere artea erakustera propio etorritakoa, Saltako Emilio Gonzalez Turu musikariarekin batera aurkeztu zen euskal etxe cordobatarrean. Kontzertuan, etxeko 'Cordobatarrak' Dantza Taldeko dantzariak izan ziren, oraingoan trikitixaren erritmoaz dantzatzen.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

Hamar urte betetzen dira aurten René Favaloro sendagile argentinar ospetsua hil zenetik eta omenaldi gisa Cordobako Udaletxeak “René Gerónimo Favaloro Sendagilea" Sariaren Lehenengo Edizioan parte hartzera gonbidatu zuen bertako komunitate zientifikoa. 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak ere erantzun zion deialdi honi. Alde batetik, bi kidek beren bi ikerlan aurkeztu zituzten. Beste alde batetik, sari banaketaren ekitaldian Alberto Maiztegui irakaslearen presentzia bideratu zuen euskal etxeak. Cordoba hiriarekiko bere engaiamendua erakusteko, euskal etxea hitzaldi ziklo bat ere gauzatzen ari da. “Etortzen den jendearen interesak bultzatzen gaitu horrelako ekintzak egiten jarraitzera”, adierazi du euskal etxeko batzordeak.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

Gipuzkoar hiriburuko Principe zinema aretoek, datorren larunbatean, irailak 18, 'Amerikanuak' produkzio independentearen estreinaldia eskainiko dute Donostiako Zinemaldian (aurten irailaren 17tik 25era), 'Zinemira– Euskal Zinemaren Panorama' sailean. 'Amerikanuak'ek Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen istorioa kontatzen du. Euskaraz errodatua, funtsean nostalgiari buruzko filma bat da, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruzkoa.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

Amets Arzalluz eta Jokin Uranga bertsolariak Londresen izan ziren joan den abuztuaren 28an hiriburu britainiarreko Basque Society elkarteak gonbidatuta, Bethnal Green-eko euskal etxean bertso-bazkaria egiteko. Giro ederrean egin zuten saioa, eguneko anekdota broma iturri hartuta: elkartera heldu aurretik taberna batean karterak, diru eta pasaporteak lapurtu zizkieten.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

XXXI. edizioan izan da, baina ikurrinak aurtengoan Obera hiri argentinarreko Immigranteen Jaieko taulagainean bere tokia izan du, Euskal Jatorri elkarteko kideei esker. 2005ean sortu zen elkartea duela lau urte hasi zen Immigranteen eguneko desfilean parte hartzen, eta aurtengoan lehen aldiz Luis Norberto Polasek Vizcaychipi banderariak ikurrina jaiaren eskenatoki nagusian erakutsi zuen, herriko beste gizataldeen banderekin batera.
Gehiago irakurri...
2010/09/10

Mexikoko diputatuek Euskadiko kanpo politika eta politika Ekonomikoaren alderdi garrantzitsuenak ezagutuko dituzte. Zazpi dira diputatuak eta astebetko bidaian heldu dira. Atzo goizean Jaurlaritzako Kanpo Harremenetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquerekin eta Irune Agirrezabal Koordinazio zuzendariarekin bildu ziren, baita Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin ere. Bestalde, Lopez lehendakaria AEBetako Idahotik iritsitako ordezkaritza batekin bildu zen eguerdiz, Brad Little gobernadoreordea buru, hauek ere Euskadi eta euren estatuaren arteko harremanak estutzeko asmotan iritsiak.
Gehiago irakurri...