euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lopez lehendakariak Txinara eta Shanghaiko Expora bidaia egingo du hilaren 26ean

2010/09/20

Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkaria, eta Irune Agirrezabal, Kanpo Harremanen Koordinaziorako zuzendaria bidaiaren aurkezpenean (argazkia Irekia) Lehendakari batek Txinara egiten duen lehen bidaia izango da, Shanghaiko Expora egingo den bisitaldiaren aitzakian. Bidaiak merkatal helburua du eta euskal ordezkaritzan Industria sailburua, Bernabé Unda, eta Euskal Herriko 70 enpresen ordezkariak izango baitira. Eurekin hiru merkataritza-ganberen buruak eta Confebask, MCC eta Bilboko Portuko presidenteak ere joango dira. Bidaia urriaren 1ean bukatuko da eta lehendakariak Shanghaiko Euskal Etxera bisitaldia ere egingo du.

Gehiago irakurri...


Sei federaziok jokatuko dute GRAVNI 2010 'Udalbide Trofeoa' pilota txapelketa, hilaren 22tik 26ra

2010/09/20

Udalbide Trofeoaren aurkezpena Gasteizen (argazkia MPB) Munduko Pilota Batzarrak antolatu duen Lurralde Arteko Igo Pilota Txapelketa etzi abiatuko da Arabako Mendizorroza, Lakua eta Zaramaga frontoietan. Udalbide Trofeoa jokoan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako federazioak lehiatuko dira txapelketa honetan.

Gehiago irakurri...


Euskal elkarte berria sortu dute Argentinako Cordoban: 'Gerora, Cordobako Euskal Kultur Elkartea'

2010/09/20

Cordoban, bertan Euskal Aste Nazionala egin zenean ipinitako euskara standa (argazkia EuskalKultura.com) Cordobako jende talde batek --guztiak edo ia guztiak hiriko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeko bazkideak-- euskal elkarte berri bat sortu dute hiri argentinar honetan "euskara eta euskal kulturarentzat gune berriak eraikitzearren", "Euskal Herriaren eskubide historikoak aitortuz" eta "Eskubide Estatuari engaiaturik, indarkeria mota guztiak gaitzetsiz", eta sustatuz aldi berean "erabakimena testuinguru etiko eta demokratiko batean". Taldeak oso begi kritikoz ikusten du Alejo Martin buru duen Batzordearen jarduera gaur egun.

Gehiago irakurri...


San Juango Eusko Etxea EEko 'Pio Baroja Liburutegia', hiriko III. Kultur Kongresuko partaide

2010/09/20

Jose Cuadra, Carina Oyola eta Ofelia Larrea San Juan hiriko Nazioko III. Kultur Kongresuan Irailaren 15etik 19ra gauzatu da San Juan hirian Nazioko III. Kultur Kongresua. Kultur ekitaldi honen markoan foro, hitzaldiak, mahai-inguruak eta Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenari buruzko hainbat ekintza antolatu dituzte hiriko agintariek. Testuinguru honetan egin da San Juanen Liburu eta Eskulan II. Azoka, eta bertako euskaldunak partaide izan dira bisita ugari jaso dituen stand batekin.

Gehiago irakurri...


Javier Ibaldo tenorearen eskutik, Gala Lirikoa egin zen Lapridan Immigrantearen eguna ospatzeko

2010/09/17

Javier Ibaldo tenor euskaldun argentinarra, Natalia María Petrelli sopranoa eta Mariana Ficher pianojolea 250 bat lagun bildu ziren joan den irailaren 4an Lapridako 'Hispano Argentino' Antzokian Gau Liriko batez gozatzeko. Ikuskizuna iluntzeko 8ak aldera hasi zen, eta oso errepertorio zabala eskaini zuten tauletan batu ziren musikariek, tartean, Javier Ibaldo, --Lagunen Etxea Euskal Etxeko sortzaileetako bat eta dantzari ohia--, Mariana Ficher eta Natalia María Petrelli. Kalitate handiko kontzertu honekin ospatu zuten etorkinen eguna Buenos Aires probintziako Lapridakoek.

Gehiago irakurri...


Udako Euskal Unibertsitate (UVV) argentinarrak Euskal Herriaren berri eramango du Tres Lomas herrira

2010/09/17

Udako Euskal Unibertsitateak Tres Lomas herrian gaur eta bihar emango duen ikastaroaren afixa Duela bi urte eta Buenos Airesko Euskal Echea Elkartearen eskutik Argentinan jaio zen bertako Udako Euskal Unibertsitatea (Universidad Vasca de Verano, UVV) bere mugak gainditzen ari da. Gaur eta bihar Euskal Herriko hainbat gai aurkeztuko dituen ikastaro bat emango dute proiektuaren arduradunek Tres Lomas herrian bertako Mario Luis Espada alkateak gonbidaturik. Kurtsoa hasteko bezperan 30 lagunek izena emana dutela adierazi diote Tres Lomasko Udaletxetik EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Guztia prest da Sunbillan harrera egiteko heldu den igandean Artzain ohi Amerikanoen 2010eko bilkurari

2010/09/17

Sunbillako artzain ohi elkarretaratzeko antolatzaileak aurkezpen prentsaurrekoan: ezker-eskuin, Jose Mari Arretxea, Fermin Zelaieta, Francisco Errandonea (Sunbillako alkatea) eta Jesus Mari Jorajuria (argazkia DiariodeNoticias) Guztia prest da eta Sunbilla, Nafarroan, 'Amerikano'en biltoki bilakatuko da datorren igandean. Goizeko hamarretatik hasita, Estatu Batuetan artzain ibili eta ondoren itzultzea erabaki eta geroztik Euskal Herrian bizi diren artzain ohiek euren urteroko festa egingo dute Bortzirietako herri honetan. Lekukoa hartuko die honela Sunbillak azkeneko urteetan Lesaka, Aldude-Gernika, Elizondo eta Auritzen eguniko elkarretaratzeei. 700 txartel saldu dira bazkarirako.

Gehiago irakurri...


Argentinako Idiazabal herriak 100 urte bete ditu eta Goierriko Idiazabalgo ordezkariak izan ziren ospakizunetan

2010/09/17

Ioritz Imaz Baztarrika Goierriko Idiazabaleko alkateak eta Eliberto Favalli Argentinako Idiazabaleko alkateak Mendeurreneko monumentua inauguratu zuten Garrantzi handiko bi data berezi ospatu dituzte Cordoba probintziako Idiazabaleko biztanleek. Alde batetik, herriak 100 urte bete ditu; beste alde batetik, izen bera duten Argentina eta Euskal Herriko bi herri hauen arteko senidetzea hamarkada osoa daramatza lorpen onenak lortzen. Hori dela eta, Ioritz Imaz Baztarrika Goierriko Idiazabaleko alkatea eta Kepa Oiarbide zinegotzia Argentinaratu ziren urtemugaren jaietan parte hartzera. Herriarekiko harremanak sendotzeaz gain, agintari euskaldunek herrien arteko senidetza berritu dute.

Gehiago irakurri...


Parte hartze handiarekin bukatu da Kolonbiako 7. Euskal Astea; balioespena baikorra da

2010/09/16

Julian Celayari ongi etorria Euskal Etxean (argazkia Irekia) Joan den larunbatean bukatu zen Kolonbiako 7. Euskal Astea eta Bogotatik Euskal Etxeko antolatzaileek egiten duten balioespen baikorra eskuratu dugu. Asteak izan duen parte hartze handia eta bertaratu direnen erantzuna azpimarratu dute arduradunek. Jose Urdiain bilbotar tenoreak Arte Ederretako Antzokian eman zituen bi kontzertuetan adibidez, mila entzuletik gora bildu ziren.

Gehiago irakurri...


Carlos Noain eta Naia Mandaluniz: New York hiria musikarekin bonbardatzen Naica proiektuarekin

2010/09/16

Naia Mandaluniz eta Carlos Noain (argazkia Naica) Carlos Noain Hondarribikoa da, eta Naia Mandaluniz, berriz, Gernikakoa. Musikariak biak, euren ikasketen ibilbide luzean elkar ezagutu eta gaur egun senar-emazte dira. New Yorken bizi da bikotea eta bertan sortu dute Naica izeneko proiektua. Indie, pop eta elektronika jorratzen ditu taldeak -'Orfidal musika deitzea gustatzen zaigu', dio Naiak- eta jo eta su dabiltza emanaldiak eskaintzen 'hiri honetako eskaintza aktibo bat izan nahi dugulako'. Garikoitz Udabe kazetariak jarraian jasotzen dugun elkarrizketa egin die Berria egunkarian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia