2010/09/23

Nevada-Renoko Unibertsitate (UNR) estatubatuarrak lanpostu baterako deia egin du, bere Euskal Ikasketa Zentrurako, hamabost hilabeteko iraupenaz eta humanitateetan edo gizarte zientzien alorrean doktoregoa daukan pertsona batentzat. Lana 2011etik aurrera egitekoa da eta hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 12an bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2010/09/22

Igande honetan, 2010eko irailaren 19an, Jose Iriarte hil da Caracasen, urte askotan hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeko txistulari izan dena. Caracasko euskal gertakarietan txistua eta danbolinaren doinua ekarri izan du urte askotan, hasieran bere anaia Albertorekin, hura ere txistularia, aspaldi hila.
Gehiago irakurri...
2010/09/22

'Euskal Herria badu dantzariak, pilotariak, jaiak eta janaria baino zerbait gehiago... natura ikusgarria dauka; nahiz eta lurralde txikia izan, badira ezagutzea merezi duten leku ia zanpatu gabeak', azaltzen du Mendoza hiriko Javier Salvarredi argentinarrak. Leku horiek ezagutzeko asmoz, joan den uztailean bidaia egin zuen Euskal Herrian barrena bizikletaz eta orain abentura haren kontaketa EuskalKultura.com-era dakar, Diasporako lagunei Euskal Herria era berri batean ezagutzeko gonbitea eginez. Gaur, bidaiaren lehen zatia.
Gehiago irakurri...
2010/09/22

Josu Hormaetxea idazleak bere azkeneko lana, "Pasajeros del Titanic: el último viaje de Ramón Arteagaveytía" (Titanic-eko bidaiariak: Ramon Arteagaveytiaren azken ostera) liburua aurkeztu zuen joan den ostiralean, irailaren 17an, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean. Leku berean eta joan den astean baita ere, baina astelehenean, montevideotarrek aukera izan zuten Raul Diaz de Arkaia kazetariaren 'Nafarroa 1512-2012' hitzaldia entzuteko.
Gehiago irakurri...
2010/09/22

Artisau teknikak praktikatu eta ikasi nahi dituzu, eta zeure bizimodua --nork daki-- zeramikagile gisa, brontzea lantzen, egurra edo harria zizelkatzen edo metalak grabatzen atera? Debako Arte Eskola aukera polita eta bakarra da zaletasun duzun horretan trebatzeko, teknikak modu erabat praktikoan ikasteko eta, nahi edo behar izanez gero, etorkizun profesionala ere hemendik bideratzeko. Sartzeko ez da titulurik eskatzen, 16 urtetik gorakoa izatea besterik ez. Diasporako lagunak ongietorriak dira. Ikasturtea irailaren 26an hasiko da.
Gehiago irakurri...
2010/09/22

1512. urtean Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuen, geroztik ezagunak diren ondorioak ekarriz. Kari horretara eta 2012ra begira, San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea' elkartea murgilduta dago efemeride hau ospatzeko antolakuntzan. Alde batetik, joan den larunbatean honekin lotuta dauden ekitaldi guztien logotipoa izango dena aurkeztu zuten elkarteko arduradunek. Beste alde batetik eta egun berean, zerrenda luze baten lehenengo ekimena izango den topaketa gauzatu zuten sanmigueldarrek hiriko 'Domingo Faustino Sarmiento' liburutegian.
Gehiago irakurri...
2010/09/21

Sergio Nicolás Gutiérrez historialari mexikarrak Esponda eta Olaechea sendiak Chiapasen izan zuen eragina jasotzen du 'Casa, crisol y altar. De la hidalguía vasconavarra a la hacienda chiapaneca: Los Esponda y Olaechea, 1731-1821' liburuan. Lan honetan sendiaren hiru belaunaldien historia ikertzen du eta ondorioen artean nafar gizarteko ohitura eta baloreak Chiapasera eraman eta bertan, eragin indigena eta afrikar handia zuen inguruan, ezarri zituztela azpimarratzen du egileak.
Gehiago irakurri...
2010/09/21

Madrilgo Euskal Etxeak lehen aldiz 40 urteko ibilbidean Euskal Aste bat egingo du aurten, irailaren 27tik urriaren 3a arte. Hainbat ekimenen artean, 'Euskaldunak Madrilen' izeneko mahainguruak egingo dituzte eta hirian bizi diren euskaldun ezagunek euren esperientzia pertsonal eta profesionalaren berri emango dute.
Gehiago irakurri...
2010/09/21

Ikasturte berri honetan ere Euskal Herriko Unibertsitateak AEBetako ikasle talde bat izango du Leioa eta Ibaetako kanpusetan, USAC (University Studies Abroad Consortium) programari esker. 1983an sortu zuten programa hau Renoko euskaldun batzuk, euren seme-alabek Euskal Herrian ikasi eta gure kultura ezagutzeko aukera izan zezaten. 27 urteotan 7.000 ikasle baino gehago igaro dira Euskal Herritik eta programa 25 herrialdetara zabaldu da.
Gehiago irakurri...
2010/09/21

Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeak, Argentinan, ohar batez jakinarazi du Euskal Etxeak ematen dituen euskara eskoletako irakasle eta arduradun izendatu duela Marina Urriza Larraioz irakaslea, Euskal Herrian sortua berau. Bestalde, eta musika arloari dagokionez, abesbatzen arloan garatu duen ekimen baten berri eman du, Javier Bustoren euskal kantuak Cordobako abesbatzetako errepertorio barnean sartzea emaitza izan duen ekimena.
Gehiago irakurri...