2010/09/27

Olavarriako eta Lapridako euskal etxeak, biak Buenos Aires probintzia hegoaldean kokatuak, euskal kultura zabaltzeko zenbait ekimen gauzatu dituzte azken egunetan. Alde batetik, irailaren 19an, Olavarrian mintzaldia eman zuen Laura Nobile de Abarrategui genealogia adituak. Aurretik, irailaren 16ean, Lapridako Lagunen Etxea elkarteak partidoaren 121. urteurreneko ospakizunetan hartu zuen parte.
Gehiago irakurri...
2010/09/27

Datorren urriaren 10ean Tandil hiri argentinarra XIX. mendearen amaieran Nafarroa utzi eta Argentinara emigratu zuten Juan Mateo eta Juan Cruz Arrechea Amorena anaia baztandarren ondorengoak bilduko dira familiaren lehenengo elkarretaratzean. Argentinan zehar sakabanatuta dauden hainbat ahaidek hartuko dute parte jaian. Izan ere, dagoeneko 220 lagunek baiezko erantzuna eman diete antolatzaileei eta hauek 300 bat partaide espero dituztela adierazi diote EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2010/09/24

Mende erdi bete du aurten San Frantziskoko Basque Club elkarteak, mende erdi bat Kaliforniako hiri honetan euskal kultura zabaltzen eta bertako euskaldunen topaleku izaten. Bihar ere inguruko euskaldunak biltzeko aitzakia izango da, 50. urteurreneko jaialdi berezia antolatu baitu elkarteak Basque Cultural Center-en. Jai honekin burutu nahi dituzte San Frantziskoko euskaldunek urteurreneko ospakizunak.
Gehiago irakurri...
2010/09/24

"Gure Txokoak azken 19 urteetan zehar egin dituen koru elkarretaratzeetako bakoitzak esan daiteke ekarpen bereizia izan duela, eta euretako guztietan lortu dugu beti helburu genuena: bateratzea entzule izan dugun publiko anitza hain adierazpide ederra den koru kantuaren bidez. Hori baita, finean, musikaren esangura". Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxekoek bukatu berria duten koru elkarretaratzeari buruzko balantzea egiten dute ondoko lerroetan. Heldu zaigun bezala ematen dugu argitara.
Gehiago irakurri...
2010/09/24

Migrazioen Elkarte Europarrak (AEMI) lehen aldiz Euskal Herrian egingo du bere Urteroko Bilkura. Bilboko Euskalduna Jauregia izango da 2010eko bilkuraren egoitza eta honen inguruan hilaren 30etik urriaren 2ra topaketak egingo dira. Eusko Jaurlaritzak antolatu du bilkura, AEMIko kide den Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren bitartez. AEMIren laguntzari esker, Eusko Jaurlaritzak eta Boiseko Euskal Museoak AEBetako euskal emigrazioari buruzko erakusketa arrakastatsua egin zuten New Yorken (400.000 lagunek bisitatu zuten).
Gehiago irakurri...
2010/09/24

Itapeviko Eusko Brasildar Etxea 2009ko abuztuan jaio zen eta urtebete honetan herrikideentzat ezaguna bihurtzea lortu du bere ekintza eta jarduerei esker. Duela gutxi, hiriko Udal Batzordean Euskaldunen Egun bat sortzeko lege proposamena bultzatu zuen. Baiezkoa jasoz gero, uztailaren 14ean ospatuko litzateke Itapeviko 'Dia dos Bascos' delakoa. Bestalde, joan den irailaren 18an bide-hezkuntzari buruzko ekimen batean hartu zuen parte.
Gehiago irakurri...
2010/09/24

Hirugarren urtez jarraian Eusko Ikaskuntzak 'EI Gazte!' lehiaketa jarri du abian, datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna internet bidez bultzatzeko ideia onena aukeratzeko. Saria 3.000 eurokoa izango da eta horietatik 1.500 ekimena burutzeko erabili beharko dira. Ideiak aurkezteko epea berehala itxiko da, datorren asteko ostegunean, irailak 30.
Gehiago irakurri...
2010/09/23

Juan Mari Arzak, Martín Berasategui, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz eta Eneko Atxa Azurmendik beren platerik onenak prestatuko dituzte Alicia Rueda, Ion Fiz, Jota+G, Mercedes de Miguel eta Ian Mosh-en diseinuak soinean daramatzatela. Euskal moda eta gastronomia uztartuko dituen ekitaldia Shangain gauzatuko da Txinako hirian 2010eko Expoan Euskadiren Astea egingo dela-eta Gran Hotel Meliák antolatu dituen Jardunaldi Gastronomikoetan. Horren osagarri, Estat Batuetatik, Boiseko Oinkari taldeko dantzariak arituko dira.
Gehiago irakurri...
2010/09/23

Jarraian Javier Salvarredi euskal argentinarrak joan den uztailean Euskal Herrian zehar egin zuen bidaiaren kronikaren bigarren partea plazaratzen dugu. Gazteak Diasporako euskaldunei arbasoen lurra ohiko ibilbide turistikoetatik aldentzen den era alternatibo honetan ezagutzeko gonbitea egiten die.
Gehiago irakurri...
2010/09/23

Kubako euskal komunitateak indarberrituta ekin dio ikasturte berriari Karibeko udak ekarri zuen geldiunearen ostean. Aurki hasiko dira hiriburuan euskarazko klaseak --"Kuban bizi diren euskaldunen aspaldiko ametsa"--, eta AthletiKuba zale taldeak bere lehen ekitaldia egin du jada. Horrez gain, Ruper Ordorika kantari oñatiarrak bihar bertan Habanako Malekoian hasiko du kontzertu bira.
Gehiago irakurri...