euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

70 korrikalarik hartu dute parte Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak antolatutako 'Kilometroak'-en

2010/09/29

Korrikalariei eskuratu zitzaizkien sariak. Ezkerrean, Cintia Alio irabazlea Joan den irailaren 19an gauzatu zen Buenos Aires probintziako Cañuelas herrian 'Kilometroak' lasterketaren IV. edizioa. Aurreko urteetan bezala, 10 kilometro ibili behar izan zituzten parte hartzaileek eta nahiz eta gizonezko eta emakumezko kategorietan irabazle bakarra izan, korrikalari guztiek jaso dute sari bat Denak Bat Euskal Etxearen eskutik.

Gehiago irakurri...


Hermógenes Rebolleda, 81 urte eta Guatemala Hirian bizi dena, bi gerla gainditutako euskal diasporakidea

2010/09/29

Hermógenes Rebolleda barakaldarra (argazkia Jose Elias-Deia) Barakaldarra da Hermogenes Rebolleda eta 1936ko gerlak, lehenik, eta II. mundu gerlak ondoren, markatu zuten bere bizitza. Gaur, 81 urte dituela, atzerabegirakoa ematen dio bere ibilbideari bizileku duen Guatemala Hiritik. 1959tik 1990. hamarkada erdira arte euskal etxe aktiboa izan zuen Guatemalak. Egun, euskaldun gutxi batzuk eta euren ondorengoak bizi dira bertan, horietako bat Hermogenes.

Gehiago irakurri...


Don Garate kaliforniarra zendu da, Juan Bautista de Anza pioneroa haragiztatu zuen historia zabaltzailea

2010/09/28

Don Garate (argazkia NationalParksService) Askok Don Garate euskal kaliforniarra Juan Bautista de Anza esploratzailearen papera egiten gogoratuko dute: 1775ean egun San Frantzisko den lekura heldu zen esploratzailea bezala zaldi gainean eta uniformea jantzita. Garatek Anzaren papera egiten zuen --euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko hitzak tartekatuz-- ikasle eta turistentzako 'Anza Days' historia jaialdian eta Arizonako historia guneetan. Joan den irailaren 21ean hil zen Kansasen.

Gehiago irakurri...


Poliziak operazio bat hasi du gaur goizaldean, Askapena, 'ETAren nazioarteko aparatua', helburu

2010/09/28

Askapenaren webgunea Izen-deiturarik ez da jakitera eman berri hau idazteko momentura arte bederen, baina Espainiako Polizia Nazionalak operazio bat hasi du bart gauez, astelehenetik asteartera arteko gauean Askapena mugimenduaren kontra, hainbat atxiloketa eta miaketa eginez Euskal Herrian, talde hori 'ETAren nazioarteko aparatua' delakoan, adierazi dute borroka antiterroristako iturriek.

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak elkarteko ateak irekiz ospatu du asteburuan Ondarearen Eguna

2010/09/28

Euskal Erria elkartearen eraikina Ondarearen Eguna ospatzeko atondua (argazkia Euskal Erria EE) Azken hamar urteotan egin duen bezalaxe, aurten ere Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak Uruguaiko Ondarearen Eguneko ospakizunetan parte hartu du, izan ere elkarteko 'ateak zabaltze' ekitaldi batekin, bere bortak bertara hurbildu zaizkion lagun guztiei irekiz. Elkarteak euskal kultura ezagutzera emateko hainbat ekimenez errezibitu ditu bisitariak, besteak beste gastronomia, heraldika eta euskal pilota erakustaldiekin.

Gehiago irakurri...


'Ipuin Akelarrea', Buenos Airesko Laurak Bat-ek hilabetero eskaintzen duen kultur proposamena

2010/09/28

"La vida es cuento" saioaren publizitatea Maiatzetik hona eta hilean behin Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko emakume talde batek literatur ekitaldia eskaintzen die bertara hurbiltzen direnei. Vivi Garcia zuzendari, idazle askok moldatutako ipuinak kontatzen dituzte andreek, eta kontakizunen bidez, 'irudimenezko bidaiak' egitera gonbidatzen dute publikoa. Beste alde batetik eta proposamen kulturalen artean baita ere, euskal zine zikloarekin jarraitzen dute Laurak Bat-en.

Gehiago irakurri...


Bilboko lorategiak ikusgai egon dira Kolonbiako Medellinen, Urban Garden erakusketaren barnean

2010/09/28

Bilboko lorategiak Atanasio Girardot Kirol Gunean ikusgai (argazkia AntioquiaEE) Bilbo eta Medellin hirien arteko sen¡detzeak sendo dirau eta bukatu berria den udan Bilboko hamabost lorategi ikusgai egon dira Medellingo 'Urban Garden' izeneko erakusketan. Medellindik New Yorkera doa erakusketa, hastear dagoen urri honetan inauguratzeko. Antioquiako Euskal Etxeko John Alejandro Ricaurte eta Leidy Catalina Fernández kideek dakarte erakusketaren berri.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako EH Sona! jaialdian jo nahi al duzu? Parte hartu Euskal Etxeak antolatu duen lehiaketan

2010/09/27

2010eko EH Sona! jaialdiaren karteleko irudia Bartzelonako Euskal Etxeak urriaren 30etik abenduaren 4a bitartean egingo du aurtengo EH Sona! euskal musika jaialdia. Datozen egunetan aurtengo talde eta kantariak nortzuk izango diren jakitera emango dute, baina bitartean badute euskaraz abesten duten musika talde gazteentzako berri onik: azaroaren 20ean jaialdian kontzertua emango duen talde bat lehiaketa bidez aukeratuko dute. Lehiaketan izena eman eta maketak aurkezteko epea urriaren 20ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Carmeloko uruguaitarrak lagun ospatu zuen Buenos Airesen II. Jauzi Eguna Ekin Dantzari Taldeak

2010/09/27

Ibai Ondoko Etxeko eta Ekin Dantzari Taldeko kideek elkarrekin dantzatzen Buenos Aireseko II. Jauzi Egunean (argazkia EuskalKultura.com) Joan den apirilean hiriburu argentinarreko Ekin Dantzari Taldeko kideek bisita berezi bat egin zieten Carmeloko euskal etxe uruguaitarreko dantzariei, hauen 15. urtemugaren jaian parte hartzeko. Aitor Alava irakaslearen eskutik, bi taldeek elkarrekin dantzatu zuten Ibai Ondoko Etxeak antolatutako urtebetetzeko festan. Orain, bisita hori bueltatzeko asmoarekin, uruguaitarrek La Plata ibaia zeharkatu dute II. Jauzi Egunean parte hartzeko joan den larunbatean.

Gehiago irakurri...


Picassoren 'Guernica' aztergai Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak antolatutako kultur ekimenean

2010/09/27

Elena Itcea Gorazurreta irakaslea hitzaldia ematen (argazkia EE) Hilabete barru Oñati eta Jose C. Paz herrien arteko senidetzearen plaza inauguratu duen euskal erakundeak, baina aurretik Elena Itcea Gorazurreta jaso zuen bere baitan Picassoren koadro ezagunenetako bati buruzko hitzaldia emateko. Arte Ederretako irakaslearen mintzaldiaz gain, San Miguelgo Jesusen Lagunaldiko 'Colegio Maxima' abesbatzak kontzertu bat eskaini zuen irailaren 4an Jose C. Paz-eko Euskal Etxean. Gizarte laguntza ekimenei ez ezik, kultur engaiamenduari ere eusten dio Toki Ederrek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia