euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Mate eta patxaran artean': payada eta bertso bira antolatzen ari da Argentina Uruguay eta Brasilen

2010/10/01

Wilson Saliwonczyk payadore argentinarra

Zeure euskal etxean nahi dituzula? Idatz iezaiezu, bada... Wilson Saliwonzyck payadore argentinarra eta Egoitz Zelaia euskal bertsolariak urriaren 20ean hasiko dute Hegoamerikan zehar egingo duten 'bertso-payada' bira. Bapatekotasunaren tradizio desberdinen arteko hartueman honi 'Entre mate y patxaran' izena jarri diote. Argentinan, Uruguaien eta Brasilen egingo dituzte emanaldiak. Antolatzaileek 'payada-saio' hauek zuzenean gozatu nahi dituzten euskal etxeei eurekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten diete. Urtarrila arte 'errepidean' egoteko asmoa dute.

Gehiago irakurri...


Lucia Lacarra zumaiarra 'Hamarkadako dantzari' izendatu dute Moskuko Kremlin jauregian

2010/10/01

Lucía Lacarra dantzari zumaiarra sariarekin XX. Mendeko Izarren Gala deritzon ikuskizunean parte hartu eta gero saria jaso zuen Lucia Lacarrak joan den igandean Moskun: 'Hamarkadako dantzari' izendatu zuten. Berarekin batera beste hiru dantzarik ere jaso zuten izendapena: Errumaniako Alina Cojocaru eta Errusiako Svetlana Lunkina eta Diana Vishneva. Lacarra Munikeko Operako Balleteko dantzari nagusia da.

Gehiago irakurri...


Ikastaro, omenaldi eta 'Euskodromoa' Euskal Astean 'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemuga ospatzeko

2010/10/01

'Argentinan Euskaraz'en 20. urteurreneko logoa Jakina da HABEk eta FEVAk elkarrekin kudeatzen duten 'Argentinan Euskaraz' proiektua 20 urte betetzen ari dela aurten. Urteurren biribil hau ospatzeko, mota askotako ekintzak antolatu dituzte euskara munduan murgilduta dauden lagunek. Hala ere, ekitaldi nagusiak Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean egingo dira. Azaroaren 4tik 7ra trebakuntza ikastaroak iragarri dira, baita 'Euskodromoa' izeneko euskara hedatzeko gunea ere eta omenaldi bat 'Argentinan Euskaraz' proiektuko lehenengo irakasle eta ikasleei.

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagoko euskaldunek 'Mikel Deuna' ospatuko dute igandean San Cristobal Muinoko Euzko Enparantzan

2010/10/01

Iazko 'Mikel Deuna' ekitaldia, Itxaropen Gazteako dantzariak fandangoa dantzatzen (argazkia Berriketari) Munduko beste hainbat euskal etxeekin bat eginez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeak ere San Migel edo hemen 'Mikel Deuna' gisa ezagutua den Euskal Herriko zaindariaren festa ospatuko du aste honetan. Euskal egutegietan festa egun tradizionala den hau, bertan ohikoa den gisan ospatu ere: meza entzunez San Cristobal Muinoko Euzko Enparantza ondoko kaperan eta ondoren euskal kantu eta dantzaz jantzitako ekitaldi bat eginez bertan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eta ondoko zabalgunean.

Gehiago irakurri...


Lehen bidaia ofiziala ari da egiten Limara Ana Urchueguia Jaurlaritzaren Txile eta Perurako ordezkaria

2010/09/30

Ana Urchueguia, lehena eskuinetik, aurreko biltze batean, Txileko Huilco herrian Jaurlaritza laguntzaile lanean ari diren lekaime edo serora karmeldar batzuekin (argazkia Irekia) Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Perurako ordezkaria, Ana Urchueguia, Limara bidaiatu da aste honetan, joan den otsailean kargu horretarako izendatu zutenetik bertara egiten duen lehenengo ostera ofizialean. Jakina denez, Lopez lehendakariak Euskadiko Ordezkaritzetan eginiko birmoldaketan, Ordezkaritza bakarra partekatzen dute bi herrialdeek, egoitza Txileko Santiagon. Urchueguiaren agendak Limako Euskal Etxea, espainiar legazioa, administrazio perutarra eta enpresariekiko kontaktuak biltzen ditu.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Bilbon migrazio ikasketak eta teknologia berriei buruzko AEMI elkartearen topaketa

2010/09/30

AEMi elkartearen logoa Gaur abiatu eta datorren larunbata bitartean Bilboko Euskalduna jauregian nazioarteko aditu talde bat bilduko da, Migrazioen Elkarte Europarrak (AEMI) deituta, migrazioa eta teknologia berriak gaiaren inguruan gogoeta egiteko. Jaurlaritzako Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza, AEMIko kidea, izan da jardunaldien koordinatzailea. Helburuen artean AEMI Europa hegoaldeko elkarteengana irekitzea aipatzen dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


500 lagun, jaki onenak eta zuzeneko musika Euskal Sustraiak EEak ospatuko duen II. Urdaiazpiko Jaian

2010/09/30

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideak (argazkia EE) Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolaturik, datorren urriaren 16an gauzatuko da Trenque Lauquen hiri argentinarrean Urdaiazpiko Jaiaren II. edizioa. Antolatzaileek 500 gonbite txartel egin dituzte baina eskaria ikusita, beldur daude ez ote diren nahikoak izango. Hitzordua bertako Barrio Alegre klubean izango da eta janari onenaz gozatzeaz gain, bi bidaia zozkatuko dira gonbidatuen artean.

Gehiago irakurri...


Gerorak Cordobako eta Gipuzkoako Idiazabalen arteko senidetzearen X. urteurrena ospatu zuen

2010/09/30

Gerora, Baietz eta Txotx! taldeko kideak aurkezpenaren ostean (argazkia Gerora) Joan den irailaren 11 eta 12an Argentinako Cordoba hiriak bere sorreraren mendeurrena eta baita Gipuzkoako Idiazabal herriarekin senidetzearen X. urteurrena ospatu zituen. Cordobako Gerora euskal kultura elkarte gazteak bere aurkezpen ofiziala egiteko probestu zuen asteburua eta hainbat ekitaldi antolatu zituen, horien artean Baietz taldearen kontzertua eta Txotx! Cordobako Euskal Dantzarien ikuskizuna.

Gehiago irakurri...


Euskal enpresei bultzada, gastronomia eta moda lehendakaria Shanghaira egiten ari den bisita ofizialean

2010/09/29

Lehendakaria Kunshan eta Qiandeng-eko gobernuekin hitzarmenak sinatzen (argazkia Irekia) Aurrera darrai Patxi Lopez lehendakaria Txinara egiten ari den bisitak eta burututako ekitaldien artean euskal enpresen lekutzea bultzatuko duen Kunshan eta Qiandeng-eko gobernuekin akordioa aipatu daiteke. Era berean Lopezen ordezkaritzak Basque Culinary Center fakultatea eta euskal moda ezagutzera eman zituen. Gaur lehendakariak hitzaldia emango du CEIBS Negozio Eskolan eta Jiangsu-ko gobernadorearekin bilduko da. Bihar Expoa eta Shanghaiko Euskal Etxea bisitatuko ditu.

Gehiago irakurri...


Bertsolariak eta argentinar payadoreak gaur Irisarriko kultur arteko euskal argentinar jaialdian

2010/09/29

Xabi Paiak emanaldia eskainiko du bere anaia Fredi eta Wilson Saliwoncyzk payadore argentinarrarekin Nafarroa Behereako Irisarrin euskal bertsolariek eta argentinako payadore batek saioa egingo dute gaur, Lanku eta EKE elkarteek antolatu duten kultur arteko topaketetan. Horrez gain bisitariek 'Euskaldunen Argentina' erakusketa ikusteko aukera izango dute eta 'Kultur arteko bertsu bira' bideoaren emanaldia ere egingo da. Bideo honetan bertsolariek eta payadoreek 2008an Argentina, Uruguai eta Brasilen egin zuten bira jasotzen da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia