euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Horacio Vega txefak emango duen sukaldaritza tailerrera gonbidatzen du Comodoro Rivadaviako euskal etxeak

2010/10/10

Comodoro Rivadaviako 'Euskal Echea' erakundeko dantza taldea Bigarren Mendeurreneko Gizataldeen Azokan Argentinako Patagoniako euskal etxe handienetako bat da Comodoro Rivadaviakoa. Ekintza ugari garatzen dira hegoaldeko euskal erakunde honetan, tartean, dantzak, abesbatza, eta kirolak. Komunitateari begirako ekintzak bultzatze aldera, orain, Comodoroko euskaldunek sukaldaritza tailer batean parte hartzeko gonbitea luzatzen diote herriari. Tailerra emateko ardura Horacio Edgardo Vega sukaldariarena izango da eta lekua, euskal etxea.

Gehiago irakurri...


Cordobako 'Txiki Talde'ko neska-mutilek hiriko Rivadavia plaza hartu zuten euren dantza eta jolasekin

2010/10/08

Gaztetxoek marka utzi zuten Cordobako Rivadavia plazan (argazkia Gerora) Argentinako Cordobako Gerora Euskal Kultur Taldeak bere 'Txiki Taldea'ren jarduera berrabiarazi zuen joan den igandean, urriaren 3an, hiriko plaza nagusian egin zen joko eta kantu egun batekin. Euskara da talde honen ardatzetako bat eta txikiek euskal hizkuntza joko eta jolas bidez nola ikasten duten erakutsi zieten Cordobako biztanleei. Ekimenari buruzko liburu bat plazaratuko da aurki, adierazi dute Geroratik.

Gehiago irakurri...


Gure Txokoak kolektibitateak eta Bigarren Mendeurrenari buruzko erakusketan parte hartzen du

2010/10/08

Gizarte Ekonomiari buruzko Topaketek jende asko bildu zuten (argazkia Gure Txokoa EE) Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxea gogotsu ari da parte hartzen Argentinako Independentziaren Bigarren Mendeurreneko ospakizunetan. Besteak beste Cordoban egiten ari den 'Huellas' izeneko erakusketa osatzen lagundu du, argazkiak utziz eta dantza taldearekin inaugurazioan parte hartuz. Horrez gain mintzaldiak eta euskara klase irekiak ere antolatu ditu. Beste ekitaldi garrantzitsu bat 'Mondragon esperientzia' izenburupean Gure Txokoak antolatu zituen ekonomia topaketak izan ziren.

Gehiago irakurri...


Jose C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxeak bere egoitza inauguratuko du igandean

2010/10/08

'Toki Eder' Euskal Etxeko kideak erakundearen XIV. urtemugaren jaian Aspalditik sortutako amets bat errealitate bihurtuko da datorren igandean, urriaren 10ean, Jose C. Paz-en. Izan ere, egun hortan bertako euskaldunek euren euskal etxearen egoitza inauguratuko dute. Ia hamar urtetako lana eta ahaleginak islatzen dituen eraikinak bere baitan hiriko euskaldunak eta Euskal Herriaren lagunak bilduko ditu. Inaugurazio ekitaldia goizean hasiko da dantza ikuskizun batekin eta bedeinkapenaren ondoren, bazkaria banatuko dute kideek. Oñatirekiko senidetzearen taldeko koordinatzaile den Jose Antonio Urteaga, bere emazte Socorro Peña, eta Jose C. Pazen sortzailearen ahaidea den Maria Isabel Elorza argentinaratu dira garrantzi handiko momentu honetan presente esateko.

Gehiago irakurri...


'Guk', Argentina eta Uruguaiko euskaldunen erradiografia egiten saiatzen den dokumentala

2010/10/08

Nuria Vilalta Mitre Museoan, Liburutegiko arduraduna den Raúl Daniel Escandar-ekin (dokumentaleko fotograma) Bost urte daramatza 'Guk' dokumentalaren egilea den Nuria Vilaltak Euskal Herritik kanpo bizitzen. Hala ere, bere lanari buruz hitz egiten duenean bere asmoa euskal nortasunaren indarraren misterioa deskubritzea dela esaten du. “Buenos Airesera heltzerakoan eta euskalduna izanda berehala konektatu nintzen Argentinan dagoen euskal energiarekin”, aitortzen du. “Luzemetraia hau egiteko helburua ez da izan soilik Rio de la Platara etorri ziren euskaldunen historia kontatzea, baizik eta, batez ere, euskaldun horien ondorengoek gaur egun euskal nortasun hori zelan eta zergatik mantentzen duten deskubritzea”. Nuria laguntza bila dabil lanaren postprodukzioa amaitu ahal izateko; banaketan ere ongi etorriko zaio. Gazte bilbotarrak bere proiektuaren xehetasunak azaltzen ditu EuskalKultura.com-ekin izandako solasaldian.

Gehiago irakurri...


Zure euskal mundua zer den erakutsi nahi al duzu? Bidali zure argazkiak GureMunduak.com atarira!

2010/10/07

Juanjo Novella eskultorearen 'Nire aitaren etxea', Zugaztietan (argazkia Joseba Barrenetxea) Iparraldeko Euskal Kultur erakundea munduko euskaldunen argazkiak biltzen ari da, bakoitzak bere euskal mundua erakutsi eta elkarren artean gure munduaren irudi kolektibo bat sortzeko. GureMunduak.com du izena ekimenak eta Euskal Herriko zein atzerriko euskaldunak ari dira jada argazkiak bidaltzen, euskaldun bat dagoen edonon ere euskal mundu ttipi bat sortzen delako. Bidali zure argazkiak lotsarik gabe, denon artean munduko bola bete arte!

Gehiago irakurri...


Cristina Iglesias eskultore donostiarra izango da 'Folkestone 2011' arte hirurtekoaren izarretako bat

2010/10/07

Cristina Iglesias (argazkia tragaluzpanama) Ingalaterrako Folkestone herrian egiten den arte jaialdia, Erresuma Batuko garrantzitsuenetakoa, ekainaren 25etik irailaren 25a bitartean luzatuko da 2011an. Cristina Iglesias euskal zizelkaria izango da jaialdiko izarretako bat eta kostaldeko dorre historiko batean egingo du interbentzio arkitektonikoa, 'beste mundu baterako ate baten' ilusioa sortuz.

Gehiago irakurri...


Paraguaiko Euskal Etxeak euskal mozkinak salduko dituen stand-a zabalduko du igandean Asuncionen

2010/10/07

Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxearen aurrealdean dagoen identifikazio plaka Asunciongo Euskal Etxeak euskal moldeko sukaldaritza emaitzak eta euskal mozkinak salduko dituen stand-a zabalduko du datorren igandean, urriaren 10ean, Paraguaiko hiriburuan eta izan ere Plaza Katolikotik Espainiako Etxerako bidea egingo duen lasterketa baten ondotik egingo du, euskal etxetik EuskalKultura.com-i jakinarazi zaionez. Biharamunean, astelehenez, euskal elkarte berak hitzaldi bat iragarri du, Juan de Salazar Kultur Etxearekin batera antolatua, 'Valle Inclan eta Blas Ibanez-ek Paraguaira egin bisitaren Mendeurrena' izenburupean Pedro Jose Garmarra Doldan euskal etxeko lehendakari ohiak emanik.

Gehiago irakurri...


Cañuelas, Buenos Aires eta bertako dantzariak arituko Chascomuseko Euskal Etxeko XX. Euskal Jaian

2010/10/06

'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko 2008ko Euskal Jaia Egun osoko ekitaldi berezia gauzatuko dute datorren larunbatean Argentinako Chascomusen euren XX. Euskal Jaia ospatzeko. Kirolak, meza eta komunitate osoari irekitako erromeria izango dira egitarauko osagai nagusiak. Herritik kanpoko gonbidatuak ere inguratuko dira eta, besteak beste, Cañuelaseko dantzariek eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldekoek parte hartuko dute dantza ikuskizunean.

Gehiago irakurri...


Bilboko AEMI mintegiak migrazioari buruzko Europako museo birtual bat sortzeko proposamena sustatu du

2010/10/06

Mintegiko saioetako bat (argazkia Irekia) Migrazioen Elkarte Europarrak egunotan Bilbon egin duen mintegia bukatuta, antolatzaileek egiten duten balioespena ezinhobea da. Mintegiak "hemengo unibertsitateek AEMI deskubritzea" ekarri du, diote antolatzaileek, eta proiektu handi baten abiapuntua izan daiteke: migrazioari buruzko museo birtual europar bat sortzea, sarean AEMIko kide diren erakundeen datubaseak eta ikerketak atari bakarrean bilduz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia