2010/10/13

Joan den irailaren 30ean eta partaidetza handiko hauteskundeak testu-inguru gauzatu da Ohiko Batzar Orokorra Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean. Bi hautagai lehiatu dira aurtengo hauteskundeetan: Elvira Mariana Guruceaga, zerrenda ofizialista edo jarraikorraren izenean, eta azken hilean sortutako zerrenda alternatiboaren buru Jorge Zabaleta. Lau orduko bileraren ondoren, 53 boto lortu zituen Guruceagak euskal etxeko lehendakari berri bihurtuz.
Gehiago irakurri...
2010/10/13

Etxepare Institutuak eta goi eskola ingelesak sinatutako akordioak 2013. urtera arte bermatzen ditu euskara eta euskal kultura eskolak Birminghamgo Unibertsitatean. Sinadura irailaren 30ean gauzatu zuten Etxepareko zuzendari Aizpea Goenagak eta Birmingham Unibertsitateko zuzendari Michael Whitby-k, Xabi Paya irakurle. Birminghamen dago Larry Trask hizkuntzalari eta euskara kontuetan aditu handi izan zenaren euskal liburutegia, haren alargunak Unibertsitateari emana.
Gehiago irakurri...
2010/10/13

Aurkeztu berria da sarean 'Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira' dokumentalaren aurrerapen bat. Jon Maia bertsolariak zuzendu du Beothuk txaluparen bidaia jasotzen duen dokumental hau. Beothuk XVI. mendeko euskal baleazaleen txalupen erreplika bat da eta ontzi honekin euskal espedizio batek aspaldiko arrantzale haien bide bera jarraitu zuen Quebec eta Labradorreko kostaldean barrena. 2.000 kilometro eta 41 egun, sei euskaldun eta Mik'maq leinuko amerindiar bat, arkeologia eta historia abenturarekin batzen dituen eginahalean.
Gehiago irakurri...
2010/10/12

"Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik” liburu eta DVDa Orritz eta Adarmendi elkarteek sustatutako ekimenaren emaitza dira. Ekimen honen bidez irakurleek euskal mitologiaren mundu aberatsean sartu ahal izango dute, era erraz eta atseginean. Aritza Bergarak idatzi du liburua eta Daniel Castelloren marrazkiek irudikatzen dituzte euskal pertsonaia mitologikoak.
Gehiago irakurri...
2010/10/12

Mar del Platan egoitza duen Hegoko Nafar Etxeko dantzari talde batek parte hartu zuen joan den igandean, argentinar kostaldeko hiri horretan urriaren 10etik 18ra bitartean egingo den Munduko Haur eta Gazte Antzerki Topaketaren inaugurazio ekitaldian. Irekiera ekitaldia gaueko zortzietan abiatu zen Miramarren, 26. eta 23. hiribideetan ezarritako oholtzaren gainean. Nafar dantzariekin batera Boliviako Canchay taldekoak, Mar del Platako Arabiar Gizataldeen Etxekoak eta 'Pucara' Argentinar Dantza Taldeko kideak aritu ziren hastapen ikuskizunean.
Gehiago irakurri...
2010/10/12
Pedro Oiarzabal diaspora adituak Bilbon egin berria den Europar Migrazioen Elkartearen (AEMI) mintegian jorratutako gaiei buruzko hausnarketa egiten du artikulu honetan. Facebook-ek eta internetek Diasporako euskaldunen harremanetara ekarri duten gertutasunetik Diasporako Euskal Museo baten proiektura, antzinako Europa emigrantea gaur egungo Europa immigrantearekin batuko duen zubira.
Gehiago irakurri...
2010/10/11

Antioquiako 'Luis Miguel de Zulategi' Euskal Etxeak antolatuta, gaur arratsaldez hasiko da Medellinen, aurten bertan Jaurlaritzaren onespen ofiziala lortu duen euskal elkarte gazte honek eratzen duen lehenengo Euskal Astea. Zenbait hitzaldi, euskal musika kontzertu bat, antzerki eta dantza ekitaldiak, eta erakustaldi gastronomiko bat dira egitarauak baitaratzen dituen proposamenak, horretarako euskal etxeak lankide izan dituela Medellingo Arte Ederren Unibertsitate-Fundazioa, Antzoki Ttipia, El Taller Arte Galeria, Cordobako Bulebar Kulturala eta Corpocentro. Astea gaur hasi eta ostegunera arte luzatuko da, urriaren 11etik 14era bitartean.
Gehiago irakurri...
2010/10/11

Zortzigarren edizioa zabalduko du bihar Santiagon zein Valparaison Txileko VIII. Euskal Zine Erakustaldiak. Txileko Unibertsitate Katolikoak antolaturik, emanaldia igandera arte luzatuko da, Aizpea Goenagaren 'Sukalde Kontuak' (2009) izango delarik estreineko izenburua eta besteak beste emango direla Jabi Elortegiren 'Zorion Perfektua' (2009), Pedro Olearen 'Akelarre' (1983), Eva Lesmes-en 'La noche del escorpión' (2002), Omer Oké eta Charli Llorenteren 'Querida Bamako' (2007), Pedro Costaren 'Mi hijo Arturo' (2001) eta Kimuak sortako zenbait izenburu. Aldi berean eskainiko da Santiagon zein Valparaison.
Gehiago irakurri...
2010/10/11
Gehiago irakurri...
2010/10/10

Orrialdeotara ekarria dugu Bogotán, bertako Euskal Etxeko lehendakariorde eta aldi berean Oveja Negra argitaletxeko arduradun den Jose Vicente Katarainek zenbait amerikar nazioen Bigarren Mendeurrena dela-eta argitara emaniko 'Los vascos en las independencias americanas' liburuaren berri. Bi erakunde horiek plazaraturik eta Katarain bera koordinatzaile, liburuak zenbait irakasle eta adituren artikuluak biltzen ditu euskaldunak independentziara abiatu ziren herrialde bakoitzean kokatzen dituen argazkia eginez. Liburua salgai jarri da orain Euskal Herrian.
Gehiago irakurri...