euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paul Ygartua, Kanadatik Gorlizera: "Euskaldunen harrotasuna erakutsi nahi dut, irudi moderno batekin"

2010/10/22

Paul Ygartua Gorlizeko muralaren aurrean ETBko kazetariekin solasean (argazkia Ygartua) Paul Ygartua margolariak tamaina handiko mural bat margotu zuen joan den abuztuan Gorliz herri bizkaitarrean. Liverpool-en jaio eta Kanadako Vancouver hiriko bizilagun, Ygartua herriko familia baten ondokoa da eta urtero udan bertara bueltatzen da, lehen gurasoekin eta gaur egun seme-alaba eta bilobekin. "Nire aitak bere kultura guri transmititzeko ahal zuen guztia egin zuen eta bere euskaldun izatearen harrotasunak marka utzi zuen niregan. Orain energia hori datozen belaunaldiei pasatzea nire betebehartzat hartu dut", adierazi dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Santa Feko Gure Etxea euskal elkartea euskal kulturari buruzko hitzaldiak ematen ari da eskoletan

2010/10/22

Euskal Herria eta euskal kulturari buruzko hitzaldia Estanislao Lopez eskolan (argazkia SantaFeEE) Santa Fe hiriko Euskal Etxeak, izen bereko probintzia argentinarrean, euskara eta euskal kultura zabaltzeko eginahalean darrai, bertako eskoletan ematen ari den hitzaldi sortaren bidez. Hitzaldiak elkarteak Kolektibitateen Jaian egingo dituen ekimenen atarikoa dira.

Gehiago irakurri...


Sarrionaindia eta Leteren olerkiak dantzatuz egingo dute Berlineko Euskal Etxearen aurkezpena

2010/10/21

Berlineko Euskal Etxearen aurkezpen ofizialaren afitxa Berlineko Euskal Etxeak datorren urriaren 30ean egingo du aurkezpen ofiziala, Regengenfabrik-eko zinema aretoan egingo diren hainbat ekitaldiekin. Dokumentalak, bideo emanaldiak eta Sarrionaindia eta Leteren olerkietan oinarritatuko dantza erakustaldia izango dira ikusgai besteak beste. Elkartea 1998an sortu zen, Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrenean, eta aurtengo otsailean Eusko Jaurlaritzak ofizialki euskal etxeen erregistroan onartu zuen.

Gehiago irakurri...


Euskal aztarnak Habanan: lauburu anonimoak, Gernikako Juntetxea eta Oihuen Jauregia

2010/10/21

Centro Vasco jatetxeak baserri itxura du (argazkia Mikel Marotta) Kuban bizi izandako euskaldun asko eta asko kokatu ziren Habanan, uharteko hiriburuan bertan, eta haien presentziak aztarna utzi du hiriko hainbat tokitan. Berria egunkarian plazaratua izan den ondoko artikuluan Josemi Arrugaetak txoko horietatik osteratxoa egiteko gonbitea luzatzen digu. Ibilaldia Armen Plaza historikotik hasiko dugu, Espainiako errege Fernando VIIari eskaintza ironiko bat egin zioteneko lekuan.

Gehiago irakurri...


Elizondotarren Nazioarteko VI. Bilera datorren asteburuan egingo da Saltillon, Mexikoko Coahuila estatuan

2010/10/21

Elizondo deituradunen Nazioarteko VI. Bilkura 2010eko urriaren 22tik 24ra egingo da Mexikoko Saltillon. Elizondo deituradunen Nazioarteko VI. Bilera datorren asteburuan --urriaren 22tik 24ra-- egingo da Saltillon, Mexikoko Coahuila estatuko hiriburuan. Elizondo deituradun talde batek, 'Colegio de Demografía de Nueva Vizcaya' delakoarekin batera antolatuta topaketako egitarauak hitzaldi eta saioak biltzen ditu genealogiaz, Elizondotarren jatorriez, familiako pertsonaia historikoez eta baita irteeraren bat ere, saioen egoitza gisa bi leku hartuko dituela: Coahuilako Unibertsitate Autonomoa eta Saltilloko Udal Artxiboa.

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxea elkarte argentinarrak erakundeko amen omenezko afaria egin zuen

2010/10/21

Giro ederrean egin zuten amen omenezko afaria Lapridako lagunek (argazkia LapridaEE) Argentinako Buenos Aires probintzian dagoen Lapridako Euskal Etxeko amek omenaldi beroa jaso zuten joan den larunbatean, urriaren 16ean, elkarteko egoitzan. Euskal etxeko Pilota Azpi-Batzordeak antolatu zuen afaria eta bazkide askok bat egin zuten deialdiarekin, amei merezitako aintzat-hartzea egin eta giroaz gozatzeko.

Gehiago irakurri...


Azaroaren 25a arte zabalik da epea Diasporan euskararen alde diharduten taldeak ENE sarira proposatzeko

2010/10/20

NABOko Euskara arduradun den Martin Goikoetxea 2009ko ENE saria eskuetan duela, ezkerrean zutik Valerie Arrechea NABOko lehendakaria, eta eskuinean, eserita, Mary Gaztambide lehendakariordea dituela Eusko Ikaskuntzak ENE saria banatuko du aurten ere Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an. Bostgarren edizioa izango da jada eta Euskal Herritik kanpo euskararen alde egiten duten erakundeak saritzea du helburu ekimenak. Hautagairen bat aurkeztu nahi duenak azaroaren 25a arte du epea. Iaz, NABOk, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Elkarteak jaso zuen. Saria merezi duen talderik ezagutzen al duzu? Bidali bada proposamena!

Gehiago irakurri...


Euskaldunak Kuban, Kuba Euskal Herrian: Eraikitzen ari den historia baten parte

2010/10/20

Habanako Malekoian (argazkia B.Miñaur) Euskaldunek Kuban duten presentziaren jatorria, europarrak Karibera heldu ziren garaikoa da. Ordutik, euskaldun ugarik zapaldu dituzte Kubako lurrak: abenturazaleek eta soldaduek, ondokoek eta marinelek, kortsarioek eta piratek, emigranteek eta erbesteratuek, militarrek eta koroaren funtzionarioek, eta, noski, Elizako pertsona ugarik. Josemi Arrugaetak euskaldunek Kuban izan zuten eragina eta Kubak Euskal Herriarekin duen harreman estua jasotzen du Berria egunkariak argitaratutako artikulu honetan.

Gehiago irakurri...


'Lan Onari' goraipua jasoko dute Maria Luisa Laka euskal venezuelarrak eta beste lau pertsonek

2010/10/20

Boiseko Euskal Museoko zuzendari den Patty Miller euskal amerikarra bere 'Lan Onari' jasotzen joan den uztailean Boiseko Jaialdi elkarretaratze handiaren baitan (argazkia EuskalKultura.com) Markinan jaioa, bost urte zituela Maria Luisa Laka euskaltzalea Venezuelara mugitu zen bere familiarekin, eta bertan bizi izan zen 16 urterekin batxillergo ikasketak burutzera jaioterrira itzuli zen arte. Geroztik hizkuntza irakasle gisa gailendu da --euskaraz eta gaztelaniaz ezezik ingelesez, alemanez eta frantsesez egiten du-- eta Bilboko Juan Mateo Zabala eusketgiko fundatzaileetakoa izan zen. Euskara irakasleen irakasle izan da eta ikasle izan dituenen artean aipa daitezke Juan Jose Zearreta, Mikel Zarate, Alfonso Irigoien, Rikardo Badiola eta Bernardo Atxaga. Maria Luisa Lakarekin batera, Jaurlaritzaren 'Lan Onari' saria jasoko dute Manu Leguineche kazetariak, Imanol Arias aktoreak, Javier Ormazabal enpresariak, eta Xabi Alonso futbolariak.

Gehiago irakurri...


Ehunka puxika zuri, berde eta gorri askatu ziren larunbatean FEVAk antolatutako 13. Umeen Topaketan

2010/10/20

Mota askotako ekintzak egin zituzten txikiek FEVAk antolatutako 13. Umeen Topaketan “Topaketaren helburua umeek Euskal Herriko kultura --dantzak, jokoak, musika, antzerkia, eskulanak eta euskara-- ezagutzea da. Aldi berean mutiko eta neskatoen arteko harremanak sortu eta sendotzearen aldeko jaia ere bada”, azaldu diote FEVAko euskara arloko arduradunek EuskalKultura.com-i. Federazio argentinarra bera da topaketaren antolatzailea, HABEtik jasotzen duen diru-laguntzarekin. Aurten 200 bat neska-mutilek hartu dute parte Topaketaren 13. edizioan eta, urtero bezala, egun aparta pasatu dute Llavallolgo Euskal Echea Institutuko zelaietan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia