euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Baietz' Musika Taldearen eskutik Euskal Herriko soinu tradizionalak entzun ziren San Nicolas hirian

2010/10/29

'Baietz' Musika Taldeko kideek euskal tresnei buruzko tailerrak eskaini zituzten San Nicolasen. Irudian, txistua lantzen. San Nicolaseko Euskal Etxea antolatzaile eta bertako 501 zenbakidun Arte Eskolaren babesarekin, 'Baietz' Musika Taldeak euskal tresna tradizionalei buruzko tailer eta kontzertuak eman zituen joan den urriaren 22 eta 23an Buenos Aires probintziako hiri honetan. Euskal etxeko kide eta eskolako ikasleen artean harrera paregabekoa izan zuten bi jarduera hauek esperientzia ahaztezina izango dira musikari cordobatarrentzat. "San Nicolaseko Euskal Etxeko lagunek gure proiektuan sinesten dute eta aukera ederra eman ziguten egiten dugun lana erakusteko. Pozik eta eskertuta gaude”, adierazi diote EuskalKultura.com-i 'Baietz'-eko mutilek.

Gehiago irakurri...


Sei gasteiztar NYko maratoian debuta egiteko prest, Martin Fiz, Eneko Llanos eta Anne Igartibururekin

2010/10/29

Taldeko kide batzuk aurreko lasterketa batean (argazkia AngelLz.Luzuruaga) Urtero bezala Euskal Herriko eta Diasporako ausart batzuk datorren azaroaren 7an New Yorkeko maratoiaren edizio berrian parte hartuko dute. Aurtengoan debuta egingo dutenen artean Gasteizko sei emakume --'senior', diote eurek-- ariko dira. Entrenatzaile talde bikaina izango dute alboan: Martín Fiz maratoilaria, Eneko Llanos triatleta, Joseba Beloki txirrindularia eta baita Anne Igartiburu aurkezlea ere.

Gehiago irakurri...


Bolibar (Bizkaia) jaioterrira bueltatzea, Pedro Uberuaga cowboy euskal amerikarraren ametsa

2010/10/28

Pedro Uberuaga, Bolibarko bere etxean (argazkia Deia) Pedro Uberuaga, 71 urteko bolibartarra --berak 65 urte dituela dio, baina--, jaioterrira bueltatu da egunotan. 40 urtetan familiari bisita egiten dion bigarren aldia da hau, 1964ean Boisera (AEB) joan baitzen artzain. Oraingoan biloba batekin bueltatu da, Boisen beste 14 biloba, eta 8 birbiloba utzita. Nahiz eta hasieran gorriak eta bi ikusi zituen mendian bakar-bakarrik, atzera bueltatuta zalantzarik gabe berriz ere AEBetarako bidea hartuko lukeela dio. Jose Basurtok Deia egunkarirako elkarrizketa egin dio gazteleraz. Jarraian guk elkarrizketaren nondik-norakoak laburbildu ditugu.

Gehiago irakurri...


Peruko kazetaritzaren erreferente izan den Paco Igartua euskaldunari buruzko liburua argitaratu dute Liman

2010/10/28

Liburuaren azala (argazkia CMS) Alfredo Bryce Echenique idazlea bezalako perutar idazle eta intelektualek Paco Igartua (1923-2004) kazetariaren profila osatzen dute 'Francisco Igartua, Oiga y una pasión quijotesca' liburuan. Jhon Bazar Aguilar-ek bildu ditu testuak, horien bidez kazetari kritiko eta borrokalariari omenaldia eginez. Igartua Oiga aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen eta Peruko gobernuekin jarrera oso kritikoa izan zuen, eta horrek gartzela eta erbesteratzea ekarri zizkion.

Gehiago irakurri...


'Liburutegien baliabideen kudeaketa' izango da gai nagusia Euskal Asteko Liburutegien XII. Bileran

2010/10/28

Bahia Blancako Euskal Astean Euskal Liburutegien XI. Bilera gauzatu zen iaz (argazkia EuskalKultura.com) 1998. urtean, Mar del Plata hirian egindako azken Euskal Astean ekin zioten euskal etxeetako liburutegiek elkarren arteko lanari. Hamabi urte hauetako zereginek emaitza oparoak izan dituzte eta aurten, berriro ere Mar del Plata hiria egoitza izango duen Euskal Asteak hainbat liburutegitako ordezkariak bilduko ditu euren esperientziak eta proiektuak talderatzeko. Hitzordua azaroaren 6an, larunbatean, goizeko 9etan izango da, Udal Liburutegiko Osvaldo Soriano Kulturguneko B aretoan, 25 de Mayo eta Catamarca kaleetan.

Gehiago irakurri...


'Euskadi, gure arbasoen lurra' erakusketak zabalik dauzka ateak igandea bitartean Txileko Santiagon

2010/10/28

Jende asko hurbildu zen erakusketaren inauguraziora (argazkia Irekia) Joan den ostiraletik, Euskadin barrena osteratxoa egiteko gonbitea egiten die txiletarrei 24 margo eta eskulturek osatzen duten 'Euskadi, gure arbasoen lurra' erakusketak. Bertan zortzi artista euskal-txiletarrek Euskal Herriaren interpretazio artistikoa egiten dute. Erakusketa Viña del Mar-eko Carrasco Jauregitik pasa ondoren, erantzun bikaina ari da jasotzen hiriburuan. Igandea bitartean dago irekita, Santiagoko Estadio Español kultur zentroan.

Gehiago irakurri...


Hamaika Bidek erbesteari buruzko XI. Nazioarteko Mintegia egingo du Bilbon eta Donostian azaroaren 10etik 12ra

2010/10/27

Aurreko edizioetako aurkezpen batzuk (argazkia HamaikaBide) Hamaika Bide Elkarteak Bilbon eta Donostian egingo du, azaroaren 10etik 12ra, erbesteari buruzko Nazioarteko Mintegiaren edizio berria. Aurtengoan mintegiaren gaia 'Integrazioa eta nortasuna gordetzearen bideak' da. Topaketan parte hartuko dute, besteak beste, Cesar Arrondo euskal argentinarrak (Mar del Platako Unibertsitatea) eta Xabier Irujo, Renoko Unibertsitatekoa (AEB). Horrez gain, Hamaika Bidek bere webgunean eduki berriak plazaratu dituela eman du jakitera.

Gehiago irakurri...


Espainia, Katalunia eta Galiziako ordezkariak lagun Argentinako Euskadi Egunaren ospakizunean

2010/10/27

Ospakizunean, Elvira Kortajarena Ordezkariak Euskadi Egunaren esanahiari buruz hitz egin zuen (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Legebiltzarrak hala erabakita, ofizialki onetsi zen joan den apirilean aurrerantzean urriaren 25a 'Euskadiko Egun' gisa ospatuko dela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Delibero horren oihartzuna itsasoaren alde honetara ere iritsi da eta Euskadiren Ordezkaritza argentinarraren eskutik ekitaldi berezi bat egin zen joan den astelehenean iluntzean egun hori aldarrikatzeko. Hitzordua, Buenos Airesko Sagardi jatetxean izan da, eta euskal kolektibitateko kide batzuez gain, Espainiako, Kataluniako eta Galiziako ordezkariak, enpresari argentinarrak eta hedabideak bertaratu ziren hiriburuko sagardotegira.

Gehiago irakurri...


Sukataldeko sukaldari gazteek beren burua aurkeztu dute, indarrak batzea eta elkarlana helburu

2010/10/27

Sukaldaritzaren izen handiak atzo Kursaalen egin zen ekitaldi batean bildurik: Eneko Atxa, Iñigo Cojo, Elena Arzak, Markel Olano gipuzkoar ahaldun nagusia, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategi eta Andoni Aduriz (Mikel Fraile-DV argazkia) Urtebetetik gora daramate elkarlanean, eta maiatzean eratu zuten elkartea, baina mundura jaio, urri honetan jaio da Sukatalde, Gipuzkoako Sukaldari Gazteen Elkartea, bere lehen aurkezpen publikoarekin. «Une historikoa» dela azaldu du Iñaki Galdos Gipuzkoako Kanpo ekintzako ahaldunak ekitaldian, «hutsegiterik egiteko beldurrik gabe» esan daitekeela hori. Izan ere, ahaldunak gogorarazi moduan, 1977an ere prentsak sukaldari belaunaldi berri batez hitz egiten zuen, gerora Euskal Sukaldaritza Berria deituko ziotenaren bultzatzaileek osatutakoa. Berriak argitara emaniko artikulua da, Irune Lasak sinatua.

Gehiago irakurri...


Mikel Ezkerrok euskal kulturaren transmisioari buruzko hitzaldia eman zuen Rauch-eko Euskal Etxean

2010/10/27

Mikel Ezkerro aurkezten Raucheko Euskal Etxean eman zuen hitzaldia hasi aurretik (argazkia RauchEE) Argentinan euskal kultura zabaltzen lan eskerga egindakoa da Mikel Ezkerro eta euskal etxeetan hitzaldiak ematen darrai, nekaezin. Buenos Aires probintzia hegoaldeko Raucheko Gure Txokoaraino iritsi zen joan den ostiralean, euskal kulturaren transmisioa solasgai. Ekitaldian Rauch bertako euskal dantza taldeko gazteak eta Azuleko Euskal Etxeko lagunak ere izan ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia