euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Medellinek 335 urte bete ditu; Miguel de Aguinaga eibartarra izan zen hiri kolonbiarraren fundatzailea

2010/11/10

Medellin, mendiz inguratuta Kolonbiako Medellin hiriak 335 urte bete zituen joan den azaroaren 2an eta hiriko biztanleek urteurreneko ekitaldiekin bat egin dute gogotsu, batez ere 'Zer oparituko zenioke Medellini bere urtebetzean?' izeneko kanpainarekin. Medellin egoitza duen Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroaren blogak ere bat egin du ekimenarekin --eta erantzun batzuk euskaraz jaso ditu!-- hiria sortu zuena euskaldun bat izan zela --Miguel de Aguinaga y Mendiondo eibartarra-- gogora ekarriz.

Gehiago irakurri...


Milaka aurpegiz osaturiko euskararen mosaikoa: bidal ezazu zure argazkia eta bat egin Euskararen Egunarekin

2010/11/10

'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' ekimenaren bitartez sarean sortzen ari den aurpegien mosaikoaren zati txiki bat (argazkia EuskalKultura.com) Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian. 'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' ekimenaren bitartez kanpainari atxikimendua adierazten dioten pertsonen argazkiekin mosaiko bat ari dira osatzen. Euskaldun anonimoak, telebistako aurkezleak, aktoreak, bertsolariak, kirolari eta jokalariak... askok igo dute honez gero berea. Bidal ezazu zeuk ere zeurea!

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Euskal Argentinar Aste Nazionala 2010: ekitaldietako argazki erreportajea (II)

2010/11/09

Mar del Platara bildutako dantzari eta festagileak bertako Denak Bat Euskal Etxearen aurrean (argazki erreportajea eta bideoak EuskalKultura.com) Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenaren urtean hamaika ekintza egin dira Argentinan osoan zehar. Argentinako euskaldunek euren euskal etxeetatik ere aldarrikatu dute garrantzi handiko urteurren hau. Joan den asteburuan Argentinarrentzako baita euskaldunentzako ere bi jai esanguratsuk bat egin ziren Mar del Platan. Kostaldeko hirian eta Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea ospatzeko euskaldunak nonbre handiak bildu ziren.

Gehiago irakurri...


Foru gobernuak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea eman dio Agustin Otondo Dufurrenari

2010/11/09

Agustín Otondo Dufurrena Txileko Nafar Etxearen bazkide fundatzaile eta lehenengo presidentea, Agustin Otondo Dufurrenak (Erratzu, 1934) "Txilen nafarrak ordezkatzen" eginiko lanagatik jasoko du errekonozimendua. Hamalau urte zituela Txilera famili-kateari jarraiki heldua, geroztik herrialde honetan garatu du bizia eta bertakoak ditu seme-alaba eta bilobak. Lan-arloan, Txilen baztandar askok bezala okintza arloan hasi zen lanean, arlo bereko bere negozioa hasi arte. Nafarroako Gobernuak atzo saritzea erabaki zuen, izan ere "Nafarroaren aurrerapenari edo kanpoarekiko irudiari ekarpenik egin dioten pertsona edo erakundeei euren lana aitortzeko" sortutako sari honekin.

Gehiago irakurri...


'Javier Mina eta Euskal Herria' jardunaldiak abian dira gaur Mexiko DFn, zine eta mahainguruekin

2010/11/09

Jardunaldien afitxa Euskal Herriaren Lagunak eta 'Diaspora Vasca Javier Mina' elkarteek gaur hasi eta ostirala bitartean luzatuko diren “Javier Mina eta Euskal Herria" jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldion 4. edizioa da hau eta Mexiko DFko Kazetarien Elkartean egingo dira. Mahainguruetan autodeterminazio eskubidea, Javier Minaren figura historikoa eta Mexikoko independentzia guda bezalako gaiak jorratuko dituzte. Era berean, euskal zinema ziklo bat ere izango da ikusgai astean zehar hiriburuko Centro de Capacitacion Cinemátografica aretoan.

Gehiago irakurri...


Urrundik elkarteko hiru dantzari belaunaldi aritu ziren Paranako Kolektibitateen Azokan

2010/11/09

Urrundikeko dantzariak agertoki nagusian (argazkia UrrundikEE) Aurten ere Paranako Urrundik Euskal Elkarteak bat egin zuen hiri argentinar honetako Kolektibitateen Azokarekin, hainbat ekitaldietan gogo biziz parte hartuz. Aipagarriak dira elkarteko dantza taldeek --txiki, ertain eta nagusiek-- eskaini zituzten erakustaldiak, azokaren agertoki nagusian. Horrez gain euskal elkarteak standa izan zuen azokaren gunean eta bertatik euskal kulturari buruzko informazioa zabaldu zuen.

Gehiago irakurri...


Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea Mar del Platan: ehunka dantza, ehunka kantu, ehunka zirrara (I)

2010/11/08

Getxoko Itxas Argia Dantza Taldea Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean (argazkia EuskalKultura.com) Atzo arratsaldean eta amaierako bazkaria bukatu ondoren, Mar del Plata hirian bildu ziren 40 bat herri argentinarretako euskaldunek “agur eta hurrengo urtera arte” esan zioten elkarri. Eta nahiz eta agurrak beti tristeak izan, aurpegi guztietan iribarreak azaleratu ziren hiru egunetako jaian primeran pasatu izanaren seinale. Urtero bezala, EuskalKultura.com presente egon da euskaldun argentinarren festa handienean; hona 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko aurkezpen labur bat. Aste honetan zehar segituko dugu materialaren gainerakoa argitaratzen.

Gehiago irakurri...


Miren Arzalluz: "Nazioartean Balenciagaren benetako dimentsioa argiago dute hemen baino"

2010/11/08

'Cristobal Balenciaga' liburuaren azala. Liburua euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eman da argitara eta ingelesezko edizioa ere etor daiteke datozen hilabeteetan "Batzuk Getariako jostun bat izan zela baino ez dakite Euskal Herrian", dio Balenciagaren biografia idatzi berri duen Miren Arzalluz moda historialari eta adituak. Londresen moda ikasketak egiten ari zela Arzalluzek bazekien ikaskideek miresten zuten maixu hura euskalduna zela, eta maitasun berezia hartu zion. Balenciagaren lanari buruzko aditu nagusienetakoa egun, 1937ean Pariseko modan iraultza lasaia sortu zuen maixuaren Getariako urteak ekarri ditu argitara 'Cristobal Balenciaga' liburuan.

Gehiago irakurri...


Hamaika Bidek aste honetan Erbesteari buruz egingo duen mintegiaren programa aurkeztu du

2010/11/08

Erbestearen Nazioarteko XI. Mintegia Donostian hasiko da etzi. Antolatzaileek ekimenaren zabalkundea egiteko erabili duten irudia. Hamaika Bide elkarteak datorren asteazkenean Erbesteari buruz hasiko duen XI. Mintegiaren programa aurkeztu du. X. mintegia honen gaia '1936-1939ko Erbestealdia: Nortasuna eta Integrazioa' izango da eta berau jorratzeko nazioarteko adituak bilduko dira asteazkenetik ostiralera bitartean Donostian. Jarduerak irekiak izango dira eta Donostiako Deustuko Unibertsitatearen egoitzan eta Koldo Mitxelena Kulturgunean egingo dira.

Gehiago irakurri...


Zein da euskararen hitzik ederrena? Bidali zeurea Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2010/11/05

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunaren online kanpainaren kartela Amatxi, Altxalilia, Xirimiri, Askatasuna, Ura, Txantxurtxue, Aloso, Laztana... Zein izango ote da? Eusko Ikaskuntzak sarean euskararen hitzik ederrena aukeratzeko kanpaina jarri du abian, 2010eko Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) ospakizuna dela eta. Bidal ezazu zure hitzik kuttunena, azalduz zergatik, ENEren webgunera azaroaren 29a baino lehen eta Kukuxumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako elastiko bat lortu ahal izango duzu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia