2010/11/23

Euskara eta euskal kultura sustatzeko hitzarmena sinatu dute iragan asteburuan Berlinen egin den Expolingua azokan bertako Gernika Euskal Etxeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS). Itunaren bitartez euskal elkarte berlindarrak euskara irakasleak trebatzeko eta euskara ikastaroak antolatzeko laguntza jasoko du. Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak euskarari buruzko lantegi bat egin du azokan, bertaratutako interesatuei euskaldunen hizkuntza ezagutzera ematen laguntzeko.
Gehiago irakurri...
2010/11/22

Berri onak pilatzen ari zaizkio Kirmen Uribe idazleari AEBetan 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberria aurkezteko egiten ari den errezitaldi biran. Batetik, 'Brooklyn Rail' literatur aldizkari estatubatuar ospetsuak liburuaren bi atal argitaratu ditu, ingelesez. Argitalpen hau eleberria AEBetan plazaratze aldera aurrerapauso handia izan daiteke. Bestetik, Sagar Handian eginiko emanaldietara jendetza hurreratu dela diosku egileak. "Inor ez da harritzen esaten dudanean euskalduna naizela", gaineratzen du.
Gehiago irakurri...
2010/11/22

Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenaren ospakizunen testuinguruan, Curuzú Cuatiá herriak ere berrehun urte bete zituen joan den azaroaren 16an. Hori dela eta Corrientes probintzia argentinarrean kokatuta dagoen herri honetako biztanle euskaldunek, oraingoz euskal etxerik ez badute ere, bildu eta opari berezi bat --Euskal Herriari eskainitako monumentu bat-- utzi nahi izan diote Euskal Herritik etorritako hainbat immigrante jaso zituen hiriari. Datorren larunbatean, azaroaren 27an, inauguratuko da ofizialki.
Gehiago irakurri...
2010/11/22

'Amerikanuak' dokumentalak bere bidea egiten jarraitzen du eta joan den aste honetan Elkoko euskaldun koadrilari grabatutako istorio eta lekukotzak azaltzen dituen film hau Euskal Herriko, Madrilgo eta Bartzelonako zinema aretoetan ipini da ikusgai. Hurrengo urratsean Euskal Herriko hainbat herrietara helduko da eta aurrerago Estatu Batuetara ere eramateko asmoa agertu dute Gorka Bilbao eta Nacho Reig zuzendariek.
Gehiago irakurri...
2010/11/19

Agian hori da bizitza luze eta oparoaren giltza, bihotzeko poza. Lucy Garatea lekeitiarrak itzal handia zuen Idahoko eta Oesteko euskal komunitatean, jendea bere ingurura bildu eta pozteko ahalmena zuen eta. Lekeitiotik Boisera emigratu zuen bakar-bakarrik, hamabost urterekin, eta 1935ean Esteban senarraren heriotzak alargun eta lau seme-alaben ama utzi zuen, baina bizitza gogorra izanagatik Oregoneko Burns hotelean ostatu hartzen zuten euskaldunentzat lagun eta aholkulari fin eta ia-ia ordezko ama izan zen. Iaz New Yorkeko Ellis Island-en egin zen euskaldunei buruzko erakusketan bere ahotsak ematen zien ongi etorria bertatik igaro ziren 400.000 bisitariei.
Gehiago irakurri...
2010/11/19

Harribitxia da euskarazko argitalpenen munduan, eta Gabonetan egiteko opari ederra zein xiberotar euskalkia eta kultura sustatzeko aukera bikaina izan daiteke. Baina ez hori bakarrik. Robert Laxalt euskalamerikarraren eleberria Ameriketara artzain joandako euskaldun baten bizipenen kontaketa zirraragarria da, amerikartze prozesuarena eta irakurleari Oesteko natura basati eta librearen emozioa sentiarazten diona. Xiberoko Sü Azia elkartea ahalegin berezia egiten ari da orain xiberotarrez, xibereraz argitaratzen. Kultur taldeak irakurleen laguntza eskatzen du eta liburua aldez aurretik erosita merkeago eskuratzeko aukera eskaintzen du. Hona Baionako Herria aldizkariak horren inguruan plazaratu deia, zuberera edo xiberotarrez idatzirik.
Gehiago irakurri...
2010/11/19

ScienceCareers.eu ezinbesteko erreferentzia izango da karrera Euskadin egin nahi duten mundu osoko zientzialarientzat. Euskadi zientzia eta teknologiaren alorreko nazioarteko erreferentziatzat sustatzen eta ikerketarako talentuak erakartzen lagunduko du atari berriak.
Euskadiko zientzia eta teknologia sistema ostazen duten 9.460 ikertzaileek 3 unibertsitatetan dihardute lanean, baita zientzia esperimentalak, sozialak, humanitateak eta teknologia lantzen dituzten beste 22 erakundetan ere.
Gehiago irakurri...
2010/11/19

Bartzelonako Euskal Etxeak aurten lehen aldikoz antolatu EH Sona lehiaketak Sokaide taldea izan zuen irabazle. Saria, Ze Esatek! taldearekin batera kontzertu batean jotzea zen eta saria gauzatzeko momentua heldu da. Hitzordua, bihar larunbata, gaueko hamarretatik aurrera, hiriburu katalaneko Espai Jove La Fontana aretoan, esan bezala Ze Esatek! taldearekin batera.
Gehiago irakurri...
2010/11/18

Euskadi gonbidatu berezi duela, gaur arratsaldez inauguratuko da Mexiko DFn, Hiriburu Mexikarreko Zinema Espainiarraren III. Erakustaldia. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko zortzietan izango da, Cinépolis Diana aretoan, Espainiako enbaxadaria eta Euskadiko Ordezkaritzako kideak bertan direla. Ikusgai ipiniko diren euskal tituluak 'La máquina de pintar nubes', 'Ander', 'Zorion Perfektua', 'Sukalde Kontuak' eta 'El mal ajeno' izango dira. Josean Goikoetxea, Ander filmeko protagonista ere bertan izango da.
Gehiago irakurri...
2010/11/18

Jon Goikolea eta Chieko Hata senar-emazteak Arrasateko GoiHata itzulpengintza enpresaren arduranak dira eta azken urteotan japoniera euskaldunengana hurbiltzeko hainbat ekimen burutu dituzte. Azkena joan den asteburuan Bilbon egin den Japoniako Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zuten 'Japoniar ideogramak. Japoniera ikasteko modurik errazena euskaldunontzat' lana da. Goikolea argitaletxeak plazaratu du eta euskarazko bertsioan agertu da soilik, momentuz.
Gehiago irakurri...