2011/06/03

Nafarroako Funes-en izango da, Argentinan, esaterako, badago-eta beste Funes bat, Santa Fe probintzian, eta bertan dauka kantxa eraikia Rosarioko Nafar Etxeak. Urtero antolatzen dute jai hau Nafarroako Gobernuak, Espainiako Nafar Etxeen Federazioak eta aldian aldiko Udalak, aurten Funesko Herriko Etxeak. Egunpasa bat da, erakundeek eratua, kanpoan bizi diren nafarrei eskainia, jai giroan ospatua.
Gehiago irakurri...
2011/06/02

Atzerritarrak arbasoen etxean; horrela sentitzen dira Euskal Herrira bueltatzen diren euskal emigranteen ondorengo asko eta asko. Eurena bezala sentitzen duten lurraldea eta kultura da, baina kanpotar gisa hartuak dira. Egoera hau aldatzeko asmoarekin sortu da berriki RetBask elkartea eta hasi da jada euskaldunen ondorengo hauen egoera sustatzeko neurriak eskatzen. "Euskaldun izatea mugak gainditzen dituen zerbait da, ez gara euskaldun leku jakin batean jaio garelako, euskaldun sentitzen garelako baizik", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko kide den Izar Errandoneak.
Gehiago irakurri...
2011/06/02

Sarean da EuskalTerm hiztegi eta datu base terminologikoaren bertsio berria, zenbait aldaketa eta eguneratzekin. Berritasun horien artean terminoen fidagarritasuna adierazteko mailakatze bat eskaintzen du orain EuskalTerm-ek. Eusko Jaurlaritzak joan den astelehenean aurkeztu zuen Bilbon, beste hamalau hiztegirekin batera. Euskalbar aplikazioan EuskalTerm zaharra kontsulta zitekeen oraindik, informazio hau idatzi dugunean behintzat.
Gehiago irakurri...
2011/06/02

Datorren astelehenean, ekainaren 6an, bukatuko da FEVAk Buenos Aires probintziako Laprida herrian ekainaren 11 eta 12an bere baitango euskal etxeetako gazteentzat antolatutako Buruzagi Formakuntzarako Tailerrean izena emateko epea. Euskal Etxe bakoitzak bi partaide bidal ditzake, eta bertara joateko bidaia baino ez du ordaindu behar izango. Garrantzizkoa jo du FEVAk gazteek honelako ikastaroetan parte hartzea, "formakuntza duten gazteek bermatuko baitute gure euskal etxe eta euskal elkarteen geroa. Ahaleginak merezi du".
Gehiago irakurri...
2011/06/02

"Historia ikertzea kontu erraza ez bada, Euskal Herriko historian murgiltzeak zailtasun hori asko handitzen du". Hau da, behintzat, Argentinako Cordoba hiriko Gerora euskal elkarteko kideek diotena. Hori dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Asier Artola lizentziatuaren eskutik, Euskal Herriko Historiari buruzko ikastaro bat, bi zatitan antolatua, eskainiko diote komunitateari. Kurtsoaren lehenengo zatia hiru larunbatetan emango da, ekainaren 4tik aurrera; bigarrena, udazkenean seguruenik. Bestalde, elkarteko sukaldariek urteko bere lehenengo topaketa gauzatu zuten maiatzaren 29an. 'Sutondo' gastronomi taldeko partaideek arraina pil-pilean partekatu zuten elkarteko egoitzara hurbildu ziren lagunekin.
Gehiago irakurri...
2011/06/02

Ibilbide oparoa du Natxo Montero dantzari eta koreografo bilbotarrak. Euskal dantzetan hasia, gaur egungo estiloetan ere murgildu da Montero eta bere esperientziak Europako hainbat herritara eraman izan du ikuskizunak aurkeztera. Maiatzean, ordea, Argentinara etortzeko aukera izan zuen dantzari eta koreografo euskaldunak. Bira honetan, Cordoba hirian Pulso Urbano dantzaldian dantzatzera etorria zen, eta bere egonaldia baliatuz, bertako euskal etxea bisitatu zuen. Gure Txokoa-n, Monterok 'Cordobatarrak' taldeko dantzariak zuzendu zituen euren entseguan.
Gehiago irakurri...
2011/06/01

Duela bi bat urte eten zituen emanaldiak, baina gaur asteazkena, 2011ko ekainaren lehena, itzuliko da Argentinako Chaco probintziako uhinetara 'Euskal Etxearen Ahotsa', Resistenciako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak aurrerantzean asteazkenero goizeko 8etatik 9ak arte aireratuko duen euskal irratsaioa. Internet bidez ere segitu ahal izango da. Akordioa sinatzen eta programa prestatzen ibili ziren irratian Oscar Nelson Bulacio irratsaioko beteranoa, Fabio Echarri euskal etxeko lehendakaria, Susana Ciruelo Etchepare lehendakariordea eta Mariana Echarri gazteen ordezkaria.
Gehiago irakurri...
2011/06/01

Paueko 'Lagunt eta Maita' Euskal Etxeak 'Ixtorio' izeneko buletina argitaratzen du hilero, elkartearen ekimenen berri emateko bazkide eta lagunei. Azken aleak, maiatzekoak, aurtengo 'Fête des Amicalistes' jaialdiaren kronika dakar, besteak beste. Jaialdia Jurançon hirian egin zen eta 300 bat lagun bildu ziren bertara. Partehartzaileen artean Lurdako euskaldunen ordezkaritza bat izan zen, bertako euskal elkarteko presidenteak, Etchégoinberry eta Etchepareborde, buru.
Gehiago irakurri...
2011/06/01

Bakersfield-eko euskal besta, herrian egoitza duen 'Kern County Basque Club'ek antolatuta, bere 39. ediziora heldu da joan den asteburuan. Inguru kaliforniar honetako euskaldunak Bakersfield-eko euskal etxean bildu dira eta bere berdeguneak, pilotalekua eta bestelako aretoak bete dituzte, urtero bezala pilotak leku berezia izan duelarik, Euskal Herritik propio ekarritako pilotariekin, NABO pilota finalekin, Mus txapelketarekin eta jai giroko hamaika dantza eta musika ekitaldiekin. Horren guztiaren aurrekari izan da ostiralean CSUBen (California State University, Bakersfield) egin den Euskal Simposiuma, Boisetik eta Renotik etorritako hizlariekin.
Gehiago irakurri...
2011/06/01

Hanna Lantto finlandiarra Euskal Herriko Unibertsitatean izan da azken urtean, Helsinkiko Unibertsitaterako tesia prestatzen. Tesiaren gaia euskara eta gaztelaniaren arteko 'code switching'-a da, alegia, esaldi berean bi hizkuntzak erabiltzeko gaitasuna. Lantto orain dela zazpi urte hasi zen euskara ikasten, eta Helsinkiko Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurlea da.
Gehiago irakurri...