euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Aterpea EEa euskaldunen ordezkaria Gral. Rodriguezeko Gizataldeen 2011ko Erakusketan

2011/06/07

Hernan Renteria eta Agustina Olaizola banderadunak (argazkia EE) Maiatzaren 26tik 29ra Buenos Aires probintziako Gral. Rodriguez hirian Kolektibitateen 2011ko Erakusketa burutu zen. Antolatzaileen arabera, lau egunotan 12-15 bat mila lagunek bisitatu zituzten Sarmiento Tren Geltokiaren alboan altxatutako standak, herrialde anitzeko janari eta edari tipikoak dastatuz. Gral. Rodriguezko euskaldunek beren leku berezia izan dute jaian. Izan ere, Eusko Aterpea euskal etxea parte hartzeko gonbidapen ofiziala jaso zuen tokiko erakunde bakarra dela adierazi diote euskal etxeko kideek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz gauzatu da Asuncion-en Paraguaiko lehenengo Euskal Astea, hiriburuko Euskal Etxeak antolatua

2011/06/07

Miguel Angel Elkoroberezibar historialariak Domingo de Iralari buruz berrargitaratu duen liburuarekin abiatu zuen Paraguaiko Euskal Astea, Universidad del Norte delakoan (argazkia EJ) Paraguaiko euskaldunek aste berezia izan dute pasatu berria dena, ekainaren 1etik 4a bitartean, asteazkenetik larunbatera, bertako lehenengo Euskal Astea bizi izan baitu Asuncion hiriburuko Jasone Euskal Etxeak, elkartea sortu zela 15 urte bete direnean eta, oro har, Paraguain aurten ospatzen ari diren Errepublikaren Bigarren Mendeurrenarekin bat eginez. Domingo de Iralari buruzko liburu baten aurkezpenarekin abiatu zen Astea, bertan Julian Celaya eta Elvira Kortajarena izan direlarik Jaurlaritzaren ordezkari.

Gehiago irakurri...


Ehun lagundik gora bildu ziren Caracasko Eusko Etxera 2011ko Pintxo Lehiaketako jakiak dastatzeko

2011/06/07

Irantzu Azpiritxaga, Maitane Azpiritxaga eta Michele Barriola izan ziren 2011ko Pintxo Lehiaketaren irabazleak (argazkia PArriaga) Caracaseko Euskal Etxeak Pintxo Lehiaketaren 2011ko edizioa egin zuen joan den maiatzaren 28an, eta antolatzaileen esanetan, deialdia arrakastatsua izan zen, bai partehartzaile kopuruari dagokionez eta baita lehiakideek aurkeztu zuten jaki aukeragatik ere. Bederatzi sukaldari talde aritu ziren lanean pintxoak prestatzen eta ehun bat lagun bildu ziren euren proposamenak dastatzera. Pintxo guztiak saldu ziren eta irabaziak euskal etxearen beste ekimen batzuk laguntzeko erabiliko dira.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak Europa eta Amerikako bost unibertsitatetako irakurleak hautatzeko deialdia egin du

2011/06/06

Pariseko Sorbonne Nouvelle unibertsitatean Euskara eta Euskal Irakurleagoa abiatuko da Deialdia plazaratu du Etxepare Euskal Institutuak bost irakurle postu betetzeko Frantziako, Alemaniako, Poloniako eta Estatu Batuetako beste hainbeste unibertsitateetan; 2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetarako. Unibertsitateak honakoak dira: Pariseko Sorbonne Nouvelle Frantzian; Goethe-Universität Frankfurt am Main eta Universität Konstanz Alemanian, Poznaneko Adam Mickiewicz unibertsitatea Polonian eta Kaliforniako UC Santa Barbara unibertsitatea, Estatu Batuetan. Izena emateko epea uztailaren 3an amaituko da.

Gehiago irakurri...


Iñigo Lamarca Iturbe Euskadiko Arartekoak Nazioarteko mintegi batean hartu zuen parte La Platan

2011/06/06

Iñigo Lamarca Iturbe La Platako Euzko Etxea-ko kideekin (argazkia EE) “Herriaren defendatzailea, eskubideak eta demokrazia finkatzeko baliabidea” izeneko Nazioarteko Mintegia gauzatu zen La Plata hirian joan den maiatzaren 19 eta 20an, Buenos Aires probintziako herriko defentsa organoa eta Latinoamerikako Ombudsman Institutuak -- Instituto Latinoamericano de Ombudsman (ILO) -- antolatzaile. Carlos Bonicatto Buenos Aires probintziako defendatzaileak gonbidaturik, txosten bat aurkeztu zuen Lamarca Iturbe Arartekoak jardunaldietan. La Platako egonaldia aprobetxatuz, bertako Euzko Etxea bisitatu eta etxeko kideekin afaldu zuen euskal instituzio ordezkariak.

Gehiago irakurri...


Axular Lizeoko danborradak Sarriegiren doinu donostiarrak zabaldu zituen atzo Londresen

2011/06/06

Axular Lizeoko danborrada atzo Londresko Regent Street-en (argazkiaEfe) Danbor eta barrilek, Donostiako tradizioak agintzen duen erara jantziak, entzulego berria topatu zuten atzo, lekua eta urteko garaia ere aldatu baitzituzten, urtarrilaren 20a eta Donostia, Londres eta ekainaren 5agatik trukatuz, Axular Lizeoko danborrada medio danborren hotsak Euskadirako turismo iragarle eta turisten erakargarri izan baitziren atzo hiriburu britainiarrean egin zen 'A Taste of Spain' turismo ekimenaren barnean. Basquetour, turismorako euskal agentziak, 3.000 gilda pintxo banatu zituen, Gamarrako (Araba) Ostalaritza eskolako sukaldariek prestaturik.

Gehiago irakurri...


Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat'en Urteko Batzarra, Maria Magdalena Boveda lehendakari

2011/06/06

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxearen egoitzak irudian dauden bi eraikinak biltzen ditu (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako Arrecifes-en, Buenos Aires probintzia iparraldean, bertako 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxeak egin berria du bere Urteko Batzar Nagusia eta, besteak beste, berritzea zegokien kideak berritu ditu Zuzendaritza Batzordearen baitan. Bozketa egin ostean, honakoek osatzen duten Zuzendaritza Batzordeak gobernatuko du elkartea datorren urteko epean: Maria Magdalena Boveda, lehendakari; Maria Ines Paz, lehendakariorde; Marta Abarrategui, idazkaria; Maria Angelica Lugaro, idazkariordea; Omar Gorostidy, diruzaina; eta Maria Laura Angel Echaniz, diruzainordea.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak: Arantxa Anitua da lehendakari berria

2011/06/03

Buenos Airesko 'Laurak Bat' euskal etxerako sarrera, elkartearen izenarekin (argazkia EuskalKultura.com) Munduko euskal etxeetan zaharrena, dekanoa, den euskal etxeak, Buenos Airesko 'Laurak Bat'ek, elkarteko araudiak agintzen duen Ohiko Batzar Nagusia egin zuen maiatzaren 7an, eta Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, Arantxa Anitua hautatuz lehendakari berri. Berarekin batera arituko dira Arantxa Goicoa, lehendakariorde; Gabriela Mendia, idazkari; Antonia Barquin, idazkariorde; Eduardo Lizaso, diruzain; eta Maite Anitua, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Asier Mendizabal artista euskalduna partaide bihar hasiko den Veneziako Bienaleko erakusketa nagusian

2011/06/03

Asier Mendizabal Aizpea Goenaga eta Blanca Urgellekin atzo Venezian Asier Mendizabal euskal artistaren lau obra egongo dira bihar larunbata ekainaren 4tik hasita azaroaren 27raino luzatuko den Veneziako Bienaleko erakusketa nagusian. Artista ordiziarrak Etxepare Euskal Institutuaren eta Acción Cultural Españolaren (AC/E) babesa izan du Bienalaren 54. edizio honetan parte hartzeko. Halaxe adierazi zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari lotua den Etxepare Euskal Institutuko prentsa bulegotik, ohar baten bidez.

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko 'Euzkal Etxea' Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen egoitza joan den asteburuan

2011/06/03

Joan den asteburuan San Nicolaseko euskal etxean Udako Euskal Unibertsitateko irakasleek euren hitzaldiak eskaini zituzten (argazkia UEU) Teknologia berrien garai honetan sareak ez dira birtualak soilik. Argentinako euskal etxe eta erakundeen artean sortzen diren loturak bene-benetakoak dira eta gero eta sendoagoak. Jakintza banatzeak jakintzaren ugalketa bermatzen du eta hori da Argentinako Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) arduradunen helburua euren ikastaroak euskal etxeetara eramaten dituztenean. Maiatzaren 27 eta 28an San Nicolasko euskal etxeak jaso ditu bere baitan Unibertsitateko hizlariak eta hauek proposatutako gai eta hitzaldiek lagun anitz erakarri dituzte euskal etxeko egoitzara.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia