2011/06/10

Doctor Deseo taldeak bidaia egingo du Mexikora hil honen erdialdera eta 'Deseo: Cartografía imposible" izeneko azken lana aurkeztuko die bere zale mexikarrei. Herrialde honetan jarraitzaile fidelak ditu taldeak eta azken hamar urteetan musikarien bisita noiz jasoko zain izan dira. Bada, azkenik, hilaren 21ean kontzertua emango du Doctor Deseok Mexiko hiriko Lunario antzokian. Aldez aurretik, hilaren 17an, DFko Euskal Etxean izango dira bilbotarrak, bertako euskaldunak ezagutzeko. Kontzerturako sarrerak zozketatuko dituzte topaketan.
Gehiago irakurri...
2011/06/09

Argentinako Buenos Aires probintzian kokatuta dagoen Jose C. Paz herrian, Urteko Batzar Nagusia egin du 'Toki Eder' Euskal Etxeak eta, besteak beste, agintealdi berri arituko dira Zuzendaritza Batzordean Joxe Erostarbe Aramburu, lehendakariorde; Lidia Lucía Lechardoy Etcheberry, idazkari; Maria del Pilar Uribeondo, idazkariorde; Alfredo Jose Ormazabal, diruzain; eta Dario Guillermo Rodríguez, diruzainordea.
Gehiago irakurri...
2011/06/09

Urduri dira Berlingo Euskal Etxeko kideak, elkarteko dantza talde gazteak igande honetan egingo duen jendaurreko lehen emanaldia dela eta. Ez da gutxiagorako, izan ere, 700.000 berlindar izango dituzte begira Karneval der Kulturen jaialdiaren kabalkada erraldoian. Hiriko gizataldeek hartzen dute parte jaialdi koloretsu honetan, bakoitzak bere herriko kultura, dantzak eta jantziak erakutsiz. Euskal Etxeko dantzariek Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzak eta jantziak erakutsiko dituzte.
Gehiago irakurri...
2011/06/09

New Yorkeko Eusko Etxea elkarteak musika gaualdia egingo du etzi, Amaia Arberas kantari gipuzkoarraren emanaldi batekin. Arberas sopranoa da eta urtean zenbait alditan New Yorken izaten da bertako maixuekin kantu lezioak hartzeko. Oraingo aldi honetan Sagar Handiko euskaldunentzako bereziki prestaturiko kontzertua eskainiko du. Emanaldian 'Ameriketara joan nintzan', 'Hara nun diran' eta 'Ume eder bat' bezalako euskal kantu klasikoak abestuko ditu.
Gehiago irakurri...
2011/06/09

Euskal Herriko antzinako ohiturak eguneratu egiten dira euskal etxeen esparruan egiten den ekintza eta jai bakoitzean. Dantza, musika, janariaren inguruan sortzen diren topaketa eta ospakizunek gaur egunera ekartzen dituzte gure arbasoen sinesmen eta sineskeriak, asmoak, gustuak eta, zergatik ez, beldurrak. Duela urte batzuk eta helburu honekin, Chivilcoyko euskal etxean San Juan gaua ospatzen hasi zen. Ospakizunak arrakasta handia izan du herrian, eta lagun mordoa biltzen da panpina erraldoiaren erretzea ikusteko. Partaidetza hori bultzatzen jarraitzeko, proposamen polit bat dakarkigute aurten Beti Aurrera euskal etxeko kideek: ekainaren 20an erreko den panpinaren izena aukeratzea. Zozketa baten bidez hautatuko den izenaren asmatzaileak oroigarri bat irabaziko du.
Gehiago irakurri...
2011/06/08

Miguel Sanz Nafarroako jarduneko lehendakariak Karlos III.a Prestuaren Gurutzea ezarri zien atzo, Iruñeko Nafarroako Jauregiko Jargi Aretoan eginiko zeremonian, nafar diasporako Crisanto Ayanz eta Agustin Otondori, lehenari Argentinako nafar etxeetan kanpoko nafarren alde eginiko lanengatik eta Otondori Txileko Santiagotik bertako Nafar Etxea sortzen eta azken hogei urteetan laguntzen gauzatutako ahaleginengatik. Eurekin batera, hiru erakunderi ezarri zien errekonozimendu bera, Elikagai Bankuaren, Esku Elkartuen eta Gizakia Helburu elkarteen Nafarroako ordezkaritzei.
Gehiago irakurri...
2011/06/08

Maiatzaren 25etik 28ra Argentinako Euskal Federazioko lehendakaria den Ricardo Basterrak eta Marta Abarrategui idazkariak Concepcion del Uruguay, Concordia, Santa Fe, Parana eta Rosarioko euskal etxeak bisitatu dituzte. Herri guztietan, euskal erakundeetako batzordekide eta lagunak elkartu ziren FEVAko agintariekin eta bileretan zein otorduetan egindako lana eta etorkizunari begirako proiektuak komentatu zizkioten elkarri.
Gehiago irakurri...
2011/06/08

Pop-up bar izeneko ekitaldia da Chicagon egin berri den Txakoholika gastronomia dastaketa: urtean behin antolatzen den taberna da eta jakinaren gainean dauden adituek baino ez dute horren berri. Chicagoko 'underground' zirkuituko chef talde batek antolatzen du eta aurtengoa hirugarren edizioa izan da jada. Euskal Herriko txakolina eta sagardoa izan ziren hitzorduko izarrak, pintxo aukera zabalarekin batera. Chicagoist blogean argazki erreportajea argitaratu dute.
Gehiago irakurri...
2011/06/08

Hamar urte luzez itxaron ondoren, getariarrek bihar ikusi ahal izango dute barrutik lehen aldiz Balenciaga Museoa. Herriko seme ezagunenetakoa izan zen Cristobal Balenciaga diseinatzaile mitikoaren 70 jantzi izango dira ikusgai bertan, baina museoak apurka apurka bere baitan gordetzen duen 1.200 lanek osaturiko bilduma mardula joango da erakusten. Horien artean Grace Kellyren zenbait jantzi eta Fabiola erregina belgikarraren ezkontza soinekoa daude, besteak beste. Museoaren inugurazio ofiziala atzo egin zen eta bertan izan ziren, besteak beste, Patxi Lopez lehendakaria eta Espainiako Sofia erregina.
Gehiago irakurri...
2011/06/07

Gaur hasiko da banatzen bere bazkide eta lagunen artean Txileko Viña-Valparaisoko Eusko Etxea ¡Aupa Valpo!, Bosgarren Erregio txiletarreko euskaldunen buletin berria. Hasi ere gisa ezin hobean hasiko da, lehenengo orrialdean biltzen duen albistea elkartearen egoitza berriarena baita, bizkarrean 68 urte dituen Eusko Etxeak azkenean lortu baitu bere lehenengo urteetan bezala egoitza propioa, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza bat medio erosia, aurretik erabiltzen zutena iazko lurrikara handiak kaltetu eta hondatu ondoren. Buletinaren lehenengo zenbakia ekainari dagokio eta Rubila Araya Ariztia kazetariak koordinatzen du.
Gehiago irakurri...