2011/06/13

Euskal kultura nazioartean sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduerei diru-laguntza berezia emango die aurten Etxepare Institutuak eta 88.676 euroko aurrekontua du prest xede honetarako. Eskatzaile bakoitzak jaso dezakeen laguntza 13.391 eurokoa izango da gehienez. Deialdiak arlo eta formatu askotariko adierazpen kulturalak kontuan izango ditu, beti ere, euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpora sustatu eta hedatzeko xedea dutelarik. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 11n itxiko da.
Gehiago irakurri...
2011/06/13

Damoklesen ezpata bezala ibili dira mozketa bortitzak Nevadako Unibertsitatearen aurrekontuaren gainean, eta sistema horren barnean da Renoko Euskal Ikasketa Zentroa. Egiari zor, krisialdia gogor ari da AEBetan eta bereziki ari da kolpatzen Unibertsitatea eta hezkuntza sistema. Mozketak behar dira egin, eta politikari askok hor egin nahi diztuzte. Nevadan, duela hilabete aipatzen genuen orriotan Estatuak aurrekontuaren heren bat kendu nahi ziola Unibertsitateari. Zorionez, gobernadorea eta legegileak akordio batera heldu dira 2011ko saioak bukatu baino bost egun lehenago.
Gehiago irakurri...
2011/06/13

Euskal Herrian sorburua daukaten soinuak ez dira hain urrunak Argentinan, Baietz-i esker; izan ere, 2008an eta Cordoba hiriburuan jaio zenetik, taldeak euskaldunen tresnak eta musika eramaten ditu Argentinako hainbat bazterretara. Hitzaldi, tailer eta kontzertuen bidez, lau mutil cordobatarrok musikaren munduan ez ezik, euskal tresna, konposizio eta euskaran ere murgiltzeko aukera ematen diete beren jarraitzaileei. Horrelaxe sentitu dute Arrecifesen ekainaren 4an Euskaldunak Denak Bat-era hurbildutakoek. “Musikari gazteek emandako tailer eta hitzaldiak interesgarriak eta baliagarriak izan zaizkigu oso; eta kontzertuetan zein ondoren sortutako giroa gure bihotz euskalduneraino heldu zaigu”, aitortu dio euskal etxeko kide den Laura Nobilek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2011/06/13

Aurtengo irailean Euskal Herriko Unibertsitateak abian jarriko du Eleaniztasuna eta Hezkuntzari buruzko master berri bat. Holandako Groningengo Unibertsitatearekin batera antolatu du EHUk masterra eta burutzen duten ikasleek doktoregoa egiteko aukera izango dute. Masterrak eleaniztasun eta hezkuntza arloan ikertzaile kualifikatuak bihurtuko ditu ikasleak eta pentsamendu kritikoa eta trebetasun analitikoak bultzatuko ditu.
Gehiago irakurri...
2011/06/13

Bertsozale elkarteak sarean jarri ditu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak eta bertsolaritzari buruzko datu basea aberatsa plazaratu du. Atari berri honen helburua bertso munduari buruz maila guztietako ikerkuntza bultzatzea da eta, aldi berean, zaletuei, bertso eskoletako ikasleei zein bertsolaritza sakonago ezagutu nahi dutenei informazioa ematea. Bertso saioen agenda, bertsolarien biografiak, txapelketen emaitzak, doinutegia eta bertso sortak izango dira bertan eskuragarri, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/06/13

Buenos Aires probintzia argentinarrean General Villegas herriko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia egin du, 2010eko balantzea onartuz eta araudiaren arabera Zuzendaritza Batzordea berrituz. Diego Tellecheak segitzen du elkarteko buru, lagun dituela besteak beste Roberto Urchipia, idazkari; eta Raul Nouveliere, diruzain.
Gehiago irakurri...
2011/06/10

Antzerkiak eta euskarak berebiziko tokia izango dute larunbat honetan Pariseko Eskual Etxean egingo den gaualdian. Bi lan taularatuko dira bertan: batetik, "Eta nik ere sagar bat daramat nire baitan" performance-a, Ander Lipus eta Miren Gaztañaga aktoreek antzeztuko dutena, eta, bestetik, "Santakrutz", Pariseko Sustraiak taldeko 5. mailako euskara ikasleek prestatu eta eskainiko dutena.
Gehiago irakurri...
2011/06/10

Aste osoan ibili dira Boisen zenbait ekitalditan euskal gastronomiaren berri ematen. Bizkaiko lau chef dira --Jabier Gartzia, Daniel Garcia, Iñigo Ordorika eta Sabin Arana-- eta Mikel Garaizabal Pildain sumillerrarekin batera erakustaldiak egiten eta euskal sukaldaritza tailerrak ematen aritu dira azken egunotan Idahoko hiriburuan, bertako Cenarrusa Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimenean. Bihar bost platereko afari berezi bat prestatuko dute Boiseko Euskal Etxearen ekitaldi areto nagusian, Bizkaiko eta Euskal Herriko janari eta edarien erakusgarri.
Gehiago irakurri...
2011/06/10

Zabaldu berria du Nafarroako Gobernuak atzerrian unibertsitate ikasketak egin nahi dituzten ikasleentzako laguntzak eskatzeko epea. "Nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarriak" izeneko hauek Erasmus, Sokrates, ISEP, Palafox eta gisa horretako programetako ikasleentzat dira. Eskatzaileak sortzez nafarrak edo aurreko bi urteetan Nafarroak erroldatuak beharko dute izan. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da.
Gehiago irakurri...
2011/06/10

Buenos Aires hiriburutik 222 kilometrora dago kokatuta Pergamino eta Buenos Aires probintziako beste hainbat herrik bezala euskal jatorrizko biztanle ugari dauka. Euskal etxe bat sortzeko asmoarekin bildu ziren Pergaminoko euskaldunek XX. mendearen erdialdera, eta Lagun Onak sortu zuten. Sei hamarkada joan dira eta Pergaminoko euskal etxeko kide eta lagunek erakundearen 60. urteurrena ospatuko dute aurten, komunitateari zuzendutako hainbat proposamen eginez: datorren astetik hasita, dantzari ohien topaketa, Udako Euskal Unibertsitateko hitzaldiak eta Arrondoren bisita izango dira urtean zehar gauzatuko diren ekintzetako batzuk.
Gehiago irakurri...