euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Modu original batez egiten dute bat Sanferminekin San Frantziskon: hona 'Running of the bullshitters'

2011/07/13

Iragan larunbatean San Frantziskoko North Beach barrutian egin zen 'San Fermin' ekitaldi berezi honetako partaideak, zurigorriz jantziak "Running of the bullshitters" deitzen diote eta joan den larunbat gauean egin zuten Kaliforniako San Frantziskon. Ingelesezko hitzok ez daukate itzulpen errazik, baina nolabait azaltzearren esan dezagun hitz-joko bat direla 'zezenen entzierroa' (bull hitzak zezena nahi du esan) eta 'esajeratu, gezurti, istorio-asmatzaile edo blablablazaleen entzierroa'ren artean (hori guztia esan nahi baitu bullshitter hitzak). 1996tik jende talde batek gisa berezi honetan ospatzen ditu Sanferminak San Frantziskon, bi hankako sei 'adardun' taberna batetik besterako bidean atzetik puxaka. Iruñean egiazko festa pil-pilean ari dela, Kaliforniatik beste hau asmatu dute, nostalgiaz seguruenik, nafar hitzorduarekin nolabait bat egiteko.

Gehiago irakurri...


Etzi hasiko da Donostian Etxepare Institutuak antolatu duen 'Excellence in Basque Studies' ikastaroa

2011/07/12

Donostiako Miramar Jauregian egingo da mintegia (argazkia objetivogipuzkoa.diariovasco.com) Donostiako Miramar Jauregian 105 lagun bilduko dira etzi eta etzidamu, Etxepare Institutuak antolatu duen "Excellence in Basque Studies" ikastarora. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura ikasteko prestakuntza ematea da, eta Etxeparek munduko euskal ikasketa alorrean eskarmentu handiko irakasleak eta adituak gonbidatu ditu, euren esperientzia partekatzeko. Etxepare Institutuak euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu eta 30 irakurletza ditu mundu osoko beste hainbeste unibertsitatetan.

Gehiago irakurri...


Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete Euskarazko Poesia Saria jarri du abian; Diasporak ere parte har dezake

2011/07/12

Xabier Lete poeta eta kantari gipuzkoarra (argazkia Berria) Xabier Lete euskal kantari eta poeta handiaren heriotzaren urteurrena ez da oraindik bete, eta euskal kulturaren munduan sortzaile oiartzuarraren itzalak bizirik dirau. Bere omenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Xabier Lete Euskarazko I. Poesia Saria jarri du abian, eta irailaren 15a bitartean jasoko ditu partehartzaileen lanak. EuskalKultura.com-ek baieztatu ahal izan duenez, mundu osoko euskal idazleek har dezakete parte bertan. Irabazleak 10.000 eurotako saria jasoko du.

Gehiago irakurri...


Chinoko Etienne Ybarra eta Beñat Inchauspe, AEBetako ordezkari 2011ko Munduko Mus Txapelketan

2011/07/12

2011ean Kaliforniako Fresnon jokatu den NABOko Mus Txapelketako irudia Chino Kaliforniako Etienne Ybarra eta Beñat Inchauspe izango dira Estatu Batuetako ordezkari datorren urrian Euskal Herrian egingo den Munduko Mus Txapelketan, Fresnon egindako nazio mailako txapelketa estatubatuarrean garaile atera ondoren. Ohitura denez, aurreko urtean txapeldun izan den bikotearen euskal etxeak antolatzen du urtero txapelketa nazionala eta hala izan da 2011an, 2010ean txapeldun izan zen Fresnoren kasuan. Euskal Gizataldeen arteko 2011ko Mundu Txapelketa Angelun (Lapurdi) jokatuko da urriaren 8-16 artean, euskaldunek kudeatzen duten Frantziako Mus Federazioak antolatuta.

Gehiago irakurri...


Dantza, musika, zine eta bestelako tailerretako ikasleen lanak aurkeztu ziren Villa Mercedeseko Euskal Etxean

2011/07/12

Euskal etxeko dantzari txikiek ere hartu zuten parte Arte Erakustaldian Kultur jaia burutu zen joan den ekainaren 25ean San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxean. Urtean zehar hainbat arte arlotan aritzen diren neska-mutilek euren aurrerapenak erakusteko paregabeko aukera izan zuten tailerretako irakasleen eskutik. Kantu, dantza, musika eta zinea izan ziren arratsaldeko protagonistak eta lagun anitz bertaratu ziren euskal etxearen egoitzara kultur ekitaldian parte hartu eta euskal erakundeko arduradunek eskainitako askariaz gozatzera.

Gehiago irakurri...


Tres Arroyos-ko EEak ateak zabaldu dizkie herriko sortzaile gazteei, Sanferminak ospatzeaz ahaztu gabe

2011/07/11

Asteburuan, Argentinako hiriburutik bostehun kilometro baino gehiago hegoaldera dagoen Tres Arroyos-ko 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak egindako 'Showroom' ekitaldia (argazkia LaVozDelPueblo) Euskal Etxea dagoen herriko errealitatean erroturik, ekarpenak tokiko herritartasun hori eta elkartearen berezko euskal engaiamendua uztartuz egitea, hori da munduan barreiaturiko hamaika euskal etxek daukaten erronka. Lan eta erronka hori ongi islatzen du Argentinan, besteak beste, Tres Arroyos herriko 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak. Azken asteburu honetan, EEak ateak zabaldu zizkien herriko sortaile gazteei, euskal egoitza erakuslehio gisa erabil zezaten. Eta hori euren ekimen euskaldunei eutsiz, sanferminak ospatzeari ez baitiote batere uko egin, esaterako, eta hori ospatzeko festara ere deitu baitute Jose Luis Artuch eta bere taldea buru duen erakundean.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Foru Liburutegian ikusgai da "Munduko koloreak" erakusketa, euskal Diasporari buruzkoa

2011/07/11

"Munduko koloreak" erakusketaren kartelaren xehetasuna Euskal Diasporaren historian barrena bidaia egiteko aukera ematen du "Munduko koloreak" erakusketak, argazki eta panelen bitartez. Erakusketak Mexiko, Argentina, Uruguai eta Txileko Diaspora eta euskal etxeen sorrera jorratzen ditu gehienbat, eta joan den ekainaren 27an inauguratu zen. Irailaren 15a arte izango da ikusgai Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegiaren hirugarren solairuan.

Gehiago irakurri...


Josetxo Silguero saxofonista Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan bira egiten ari da

2011/07/11

Chaman 2011 biraren kartela Chaman 2011 izena jarri dio Josetxo Silguero irundarrak Hegoamerikako zenbait herrialdeetan barrena egiten ari den birari. Ekainaren 27an abiatu zen bira, Boliviako Santa Cruzen. Azken egunetan Liman (Perun) izan da, eta gaur Arequipa hirian ariko da. Euskal saxofonista ezaguna kontzertuak eta masterclassak ematen ari da bira honetan; datozen egunetan Peruko Arequipan eta Cuscon; Ekuadorko Quiton, eta Kolonbian eta Venezuelan ere izango da bere musika entzuteko aukerarik.

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxea izango da 2011ko Neguko Barnetegiaren egoitza Argentinan

2011/07/11

2011an Rio Cuarto hirian egindako Udako Barnetegian parte hartu duten ikasle eta irakasleak HABEren eskutik aurrera doan irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programak pauso berri bat emango du Argentinan uztailaren 23tik aurrera. Euskadiko Institutua, Argentinako FEVA eta Euskal Sustraiak euskal etxea antolatzaile, Neguko Barnetegiak Hego Ameriketako sei herrialdetako ikasle-irakasleak bilduko ditu Trenque Lauquen herrian uztailaren 23tik 30era. Aurreko elkarretaratzeetan bezala honetan ere landuko dira internet bidezko ikastaroan ikasi diren gaiak, lehentasuna mintza praktikari emanez. 2008an hasia den plan hau datorren urtean bukatuko da, azterketa ofizialak Argentinan bertan egiteko aukerarekin.

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasi zen Boisen 'Euskara Munduan' programako Estatu Batuetako lehenengo barnetegia

2011/07/11

Izaskun Kortazar, NABOko euskara koordinatzailea harbelean euskara irakasten Joan den larunbatean hasi zen Idahoko Boisen, AEBetan, Ipar Ameriketako lehenengo euskara barnetegia 'Euskara Munduan' egitarauarekin euskara irakasle izateko euskara ikasten ari diren ikasleentzat. NABOko euskara koordinatzaile den Izaskun Kortazar antolatzaile, hamabost partaide bildu ditu Kanada eta Estatu Batuetakoak. Astebete edo gehiagoko honelako barnetegiak ohikoak dira Argentina aldean, baina hau aurrenekoa da kontinenteko alde honetan. Datorren larunbatean, uztailaren 16an bururatuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia