euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astebeteko ikastaroa bukatuta, Euskal Sustraiak-ek agur bazkaria eskaini zien Hegoamerikako euskara irakasleei

2011/08/02

2011ko Neguko Barnetegiko ikasle eta irakasleek Euskal Sustraiak euskal etxea bisitatu zuten euren Trenque Lauquengo egonaldian (argazkia EuskalKultura.com) Bukatu berria da Trenque Lauquen hirian Argentinan Euskaraz programako 2011ko Neguko Barnetegia. Aste osoan zehar, hogeita hamar bat ikasle/irakaslek euren euskara hobetu eta erabiltzeko aukera paregabea izan dute HABE Institutuak, FEVA Federazioak eta Euskal Sustraiak euskal etxeak antolatutako ikastaro trinko honetan. “Erronka handia izan da guretzat kurtso honen antolakuntza gure gain hartzea, baina orain poz-pozik gaude oso esperientzia polita izan baita guztiontzat” adierazi du Hector Alberto Echaide euskal etxeko lehendakariak barnetegian parte hartu zutenei eskainitako agur bazkarian.

Gehiago irakurri...


Argentinako dantza zuzendariak Necochean bilduko larunbatean, azaroko Euskal Astea prestatzeko

2011/08/01

Necocheako Euzko Etxearen egoitza (argazkia EuskalKultura.com) Pixkana eta konturatu gabe Argentinako 2011ko Euskal Astearen datak gainera etorri zaizkigu eta hiru hilabete baino zertxobait gehiago baizik ez da gelditzen euskal-argentinarren urteko elkarretaratze nagusia abiatzeko. Azaroaren 7tik 13ra bitartean gauzatuko da aurten Euskal Argentinar Aste Nazionala, Necochean, eta antolatzaileak deia zabaldu diete herrialde osoko euskal dantza taldeetako zuzendariei, datorren larunbatean, abuztuaren 6an, bilera batera ager daitezen Necocheara, Euskal Astean zehar egingo diren dantza emanaldien xehetasunak koordinatzeko.

Gehiago irakurri...


Hollywood-en aitzindari izan ziren euskal herritarrak: D'Abbadie, Landa, Conchita Montenegro, Martine Carol...

2011/08/01

Martine Carol lapurtarra joan den mendeko 50. hamarkadako 'femme fatal" izan zen (argazkia GettyImages-Deia) "XX. mendearen lehenengo erdian milaka euskaldun abiatu zen Atlantikoaren bestaldera etorkizun hobe bila. Gerra Zibilaren aurretik askok egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz emigratu zuten, eta gerraostean franquisten jazarkundetik ihes egin nahian. Euretako askoren gorabeherak ezagunak dira, gehienbat artzain edo negozio kontuetan ibili zirenena, baina izan baita ere zeluloidearen munduan murgildu zenik, hala nola Hollywood-en, zinearen industria handian. Batzuk, Henri D'Abbadie lapurtarrak bezala, mito handiekin lan egitea lortu zuten, Carles Chaplin-ekin-eta; beste batzuk ospea lortu zuten pantaila handitik pasa eta gero, eta hor aipa daitezke Juan de Landa mutrikuarra, Conchita Montenegro donostiarra edo Martine Carol ederra, Miarritzekoa bera". Deiak atzo argitara emandako artikulua, Iñaki Mendizabal sinatzaile.

Gehiago irakurri...


Boise bere urteroko San Inazio festak ari da bizitzen asteburu honetan, uztailaren 29, 30 eta 31ean (bideoak)

2011/07/31

KTVB, Zazpigarren kanalak Boiseko 'Basque Block'era bidalitako kazetaria, bertan egiten ari ziren pilota partiden berri ematen. Idahoko estatuko Boise hiriburua, Estatu Batuetan, bere euskal jaiak ari da ospatzen asteburu honetan, urtero San Inaziori eskainiak, aurten San Balendin Berriotxoari lekua egin bazaio ere. Urteroko jaiak dira, uztailaren 31aren inguruan dira egiten, nahiz eta bost urtean behin jaiok bapatean hazi eta Jaialdi festa erraldoia bilakatzen diren. Euskaldunen festak, ordea, festa irekiak dira eta nahi duen orok har dezake parte. Izan ere, boisetar ez-euskaldun askok hala egiten dute. Euskal jaiak, bestaldem bere isla dauka bertako prentsa idatzian, irratietan eta telebistetan. Artikulu honetara, Boiseko telebista kate pare batean izaten ari diren isla ekarri nahi izan dugu.

Gehiago irakurri...


Oestearen bihotzean, cowboy-ek euskara mintzatu dute Wyoming-eko Buffalon NABO 2011 euskal jaian (I)

2011/07/30

"Dantzatu nahi al duzu nirekin?" galdetzen du seinale honek Buffaloko kale nagusiko negozio batetatik. Euskaldun eta ez euskaldun, guztien jaia izan da joan den asteburuan Buffaloko NABO 2011 (argazkia EuskalKultura.com) Batzuk urte osoan mintzo dute, baina joan den asteburuan, bertaratutako guztiak ziren 'euskaldun' Buffalon, euskaldunen festak jende guztia bildu eta bereganatu baitu Wyoming iparraldeko herriska honetan. Buffaloko kale nagusi luzea ezker-eskuin egon da ikurrinek edertuta, eta NABOk ostiralean eginiko Biltzar Nagusiak eta ondoren prestatutako euskal festa-programak euskaldun eta ez-euskaldunak ekarri ditu herriko parke eta agertokietara. Festaren ondotik, iruzkinek bat egin dute: "arrakastatsua oso", "bertan sekula egindako euskal festarik handiena eta ederrena"... San Frantziskotik eta Boisetik Buffalora lehenengoz etorritakoak ere loriatu dira, ez baitzuten espero halako komunitate txiki batean hain "euskal jai eta elkarretaratze gogoangarria" topatuko zutenik. [Hona Buffalo 2011ko irudi-kronika (I)]

Gehiago irakurri...


Euskal etxeen arloan eginiko lanaren berri ematen du 2008-2009ko Kanpoko Ekintzaren Urtekari berriak

2011/07/29

Urtekari berriaren azala Eusko Jaurlaritzako Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak (IVAP) 2008-2009ko Kanpoko Ekintzaren Urtekaria argitaratu du eta bertan bi urte hauetan zehar arlo honetan egin diren ekimenak jasotzen dituzte Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde egileek. Beste zenbait gaien artean, urtekariak Patxi Lopez lehendakariaren gobernuak egin dituen aldaketak eta berrantolaketa aztertzen ditu.

Gehiago irakurri...


'Euria esan eta euria egin' euskal lanak aurkezpen arrakastatsua izan zuen Miamiko Antzerki Jaialdian

2011/07/29

'Euria esan eta euria egin' antzezlanaren une bat (argazkia BRelaño) Kabia antzerki taldea pozik bueltatu da Miamiko Nazioarteko Antzerdi Jaialditik, izan ere kritika oso onak izan ditu 'Decir lluvia y que llueva' (Euria esan eta euria egin) bere antzezlanak. Uztailaren 14 eta 15ean aurkeztu zuten muntaia eta lehenengo emanaldian aretoa jendez lepo izan bazen, bigarrenean ikusle askok kalean gelditu behar izan zuten. Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako irudiekin jositako ikuskizunak jaialdi honetan izaten diren programatzaileen arreta ere deitu zuen. "Euskal Herrian baino gehiago kanpoan erakutsi dugu lana, horixe da gure paradoxa", aitortu dio EuskalKultura.com-i taldeko zuzendariak, Borja Ruizek.

Gehiago irakurri...


Larunbatean bukatuko da Trenque Lauquenen Hego Ameriketako euskara irakasleen neguko barnetegia

2011/07/28

Trenque Lauqueneko barnetegian aritu den ikasle eta irakasle taldea (argazkia EuskaraMunduan-HABE) Argentina, Uruguai, Txile eta Brasileko 32 lagunek parte hartu dute aurtengo Euskara Munduan programaren neguko barnetegian (negua da Hego hemisferioan), Argentinako Trenque Lauquen hirian. Euskal etxeetako euskara irakasleak aritu dira ikasle barnetegian azken astebetean, eta ikastaro honekin talde honek lau urteko trebakuntza egitasmoa burutuko du. Programaren emaitza oso ona izaten ari da, arduradunen esanetan, eta ikasleek gainera, begibistan dituzte fruituak: lehenengo promozio hartan parte hartu zuten bi ikasle, Sabrina Otegui (EuskalKultura.com-eko Argentinako korrespontsala) eta Gabriel Arce, barnetegi honetan irakasle aritu dira.

Gehiago irakurri...


Atlantikoa 1950ean belaontziz frankismotik ihesi zeharkatu zuten bederatzi euskaldunen istorioa

2011/07/28

Juanjo San Mames eta Rosa Mari San Mames, Felixen alaba, Euskalkultura.com-en bulegoan, Donostian (argazkia EuskaKultura.com) Código argitaletxe mexikarrak 'La travesía del Montserrat' izenarekin argitaratu berri ditu Felix San Mames Loizagaren memoriak. San Mamesek, zortzi lagunekin batera, 1950. urtean Atlantikoa belaontzi batean zeharkatu zuen, Francoren diktaduratik ihesi. Santurtzitik atera eta 91 egun beranduago Mexikoko Veracruzera heldu ziren. Abentura gogorra zein zirraragarria izan zen bidaia, eta orain San Mamesen ondorengoek aitaren esperientzia ezagutzera eman nahi dute, aitak bidaian idatzi zuen egunkaria argitaratuz. Rosa Mari San Mamés, Felixen alaba, Euskal Herrian izan da egunotan eta Juanjo senarrarekin EuskalKultura.com-en Donostiako egoitzan izan zen, liburuaren berri emateko.

Gehiago irakurri...


Ibaimusic.com atarian euskal musika ia guztia eros daiteke: 17.000 kantu biltzen ditu diskodenda digitalak

2011/07/27

Ibaimusic.com atariaren azala Ibaizabal argitaletxeak sustatzen duen ekimena da www.ibaimusic.com ataria eta bertan internet erabiltzaileek Euskal Herrian egiten den musika ia guztia eskura dezakete: 17.000 euskal kantu eta 1.300 disko eskaintzen ditu webguneak. Atariak estilo desberdinetako lanak biltzen ditu eta kantu deskatalogatu eta zaharrak ere jarri ditu eskuragarri. Horrez gain, atariak diskoetxerik ez duten euskal talde eta kantariei euren lanak sarean jarri eta saltzeko aukera emango die.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia