euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinar euskaldunek bertako euskalgintzan ekile izan den Maria Julia Ercoreca galdu dute

2011/08/12

Maria Julia Ercorera

Zaila da honelako berriak ematea. Baina sentimentuei gaina hartu behar diegu eta hitz bilakatu lagun bati azken agurra ematea baino izango den ez den artikuluska honetan. Labur idazten saiatuko naiz, jakitun izanik luze idatzirik ere motz geldituko naizela Maria Julia Ercorecari neurria hartzerakoan, Euskal Herriarekiko zeukan engaiamendu eta grina aipatzerakoan. Seguruenik hatzetatik ordenagailura jauzi egingo duten nire hitzak tristurazko intziri goibela izango dira beste ezer baino, nahiz eta gehienbat Maria Juliari eginiko azken miresmen-zeinu eta omenaldi apala izan nahi duten. Dantzak baino, Euskal Herriarekiko maitasuna irakasten zuen, eta berak eraindako haziak loratu dira eta loratzen segitzen dute Maipu, Mar del Plata eta Puerto Madryn bezalako leku eta euskal etxeetan, non eta bertako gazte eta ez hain gazteen bihotzetan. ezin dugu isilpean utzi atzo gertatutakoa. Beraz, uler ditzagun lerro hauek omenaldi bat bezala. Maria Julia Ercoreca ezagutu dugun guztion omenaldia.

Gehiago irakurri...


Odol emaileak eskatu dituzte Buenos Airesen Olga Barandallari ebakuntza egin behar diotelarik ostegun honetan

2011/08/11

Kantari Alkartasuna abesbatzako lagunekin batera Buenos Airesko Gure Echea-ren egoitzan, artxiboko argazki batean Buenos Aires hiriburutik jaso dugu bere familiak eta lagunek egindako deia, Olga Barandalla Sagastibeltza-ren aldeko odol emanketa egitearren, ostegun honetan egin beharrekoak zaizkio-eta ebakuntza bat euskal gizataldean ezaguna den kantari eta kide aktibo honi, oraindik ere odol emaileak lortu ez badituzte ere.

Gehiago irakurri...


San Inazio tradizio handiko jaia arrakastatsua suertatu da aurten ere Rosarion eta Arrecifesen

2011/08/11

Arrecifeseko euskaldunak herriko plazan (argazkia EE) Inork galdu nahi ez duen bi festa burutu dira azken asteetan Rosarioko Zazpirak Bat eta Arrecifes-eko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeetan. Dudarik gabe, leku berezia du Iñaki Deuna edo San Inazio jaiak instituzio hauen egutegietan eta urtero bezala 2011 honetan ere ehunka gonbidatu bildu ziren batean zein bestean janari eta ardo onez, baita dantza ikuskizunez ere, gozatzeko. 2012ko urteurrenak antolatu bitartean – gogora dezagun Zazpirak Bat euskal etxeak 100 urte eta Euskaldunak Denak Bat-ek 90 beteko dituztela datorren urtean – jarduera luzeko bi erakunde hauek eten txiki bat egin zuten beren eguneroko eginkizunetan kide eta lagunen artean ospatzeko.

Gehiago irakurri...


Argentinako Buenos Aires hiriburuak Euskal Herriaren omenezko ekitaldia egingo du abuztuaren 28an

2011/08/10

Bigarren Mendeurrenaren Jaian euskaldunek hartu zuten parte desfilean (argazkiak EuskalKultura.com) 'Buenos Aires celebra' edo 'Buenos Airesek ospatzen du', Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi bat da. Buenos Airesko Udalak bultzatzen duen erakustaldi hau hilero burutzen da hiriko Mayo etorbidean, eta azken bi urte hauetan 25 herrialdek izan dute euren kultura Rio de la Platako biztanleei hurbiltzeko aukera. Datorren abuztuaren 28an Euskal Herria izango da 'Buenos Aires celebra al País Vasco' festaren protagonista, eta Laurak Bat Euskal Etxearen eskutik hainbat erakundek erakutsiko diote publikoari "zer den euskal argentinarra izatea".

Gehiago irakurri...


Musika, dantza, omenaldi eta sariak Ayacuchoko Euskal Odola EEak antolatutako azken ekintzetan

2011/08/10

Tandil, Maipu eta Ayacuchoko dantzariek pieza batzuk egin zituzten Ayacuchoko Sanferminetan Urteko lehenengo seihilekoan egindako ekitaldien berri jakinarazi digute Euskal Odola euskal etxeko kideek eta esan beharra dago ez direla gutxi. Martxotik hona, Fermina Mariezcurrena lehendakari duen elkarteak proposamen anitzetan hartu du parte, bai Ayacuchon bai inguruko beste herri batzuetan ere. Txahal festa, Argentinako Iraultza eta Independentziaren Eguna, eta Sanferminak izan dira Euskal Odola-ko lagunek ospatu dituzten jaietako batzuk. Ospatzeaz gain, egoitza propioa izateko bidetik ere irmo aurreratu nahi dute Buenos Aires probintziako herri honetako euskaldunek.

Gehiago irakurri...


Judas Arrieta artista euskaldunak eta Suomiko Eiiko Sakkinen-ek erakusketa zabalduko dute ostegunean Hensilkin

2011/08/09

ostegun honetako inaugurazio ekitaldira etortzeko gonbidapena. Publikoari biharamunean, abuztauern 12an zabalduko zaio, Helsinkiko Korjaamo Gallerian. Helsinki-ko Korjaamo Galeriak erakusketa bat zabalduko du ostegun honetan, abuztuaren 11ean, 'Golden Monkey Operation' izenpean, Txinan bizi den Judas Arrieta artista hondarribiarrak eta Espainian finkatuta dagoen Eiioko Sakkinen suomitarrak elkarrekin eginiko lanak ikusgai. Bi artistok 2009an Beijing-en elkarrekin margotu zituzten lanak bildu dira, baita 2011ean ildo berean eginiko marrazkiak ere. Proposamenak gogoeta ironiatsu eta mina egiten du Txinak politikan, ekonomian eta kulturan bizi duen egoerak mundu globalizatuari dakarzkion eraginaz. Jakina Txina superbotere ekonmikoa dela, baina konkistatuko al du Kulturaren mundua?, galdetzen dute bi sortzaileek.

Gehiago irakurri...


Ekintza ugari gauzatu ditu uztailean Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere 68. urtemuga ospatzeko

2011/08/09

Mar del Platako Euskal Astean, iaz, igandeko dantzak (argazkia EuskalKultura.com) 1943an euskal etxearen oinarriak jarri zituztenek eta geroztik sortzaile haiek egindako lana jarraitu zutenek omenaldia eta esker ona jaso dute pasa den uztailean Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen urtebetetzea kari. Duela 68 urte landatutako hazia gero eta sendoago dago eta indar hori etxeko dantzari, pilotari, muslari eta euskaltzale bakoitzean ikus daiteke. Mar del Plata hirian eta inguruko herrietan euskaldunen kultura zabaltzeko helburuarekin jaio zen erakundeak zazpi hamarkada daramatza ia bere asmoa betetzen eta irmo eusten dio asmo horri datozen urteei begira.

Gehiago irakurri...


Astelehenean bukatuko da abuztuan FEVAk Bahia Blancan eratutako buruzagi-tailerrean izena ematea

2011/08/09

Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxean egingo da abuztuaren 20 eta 21ean buruzagiak trebatzeko FEVAren hurrengo tailerra (argazkia EuskalKultura.com) Datorren astelehenean, abuztuaren 10ean, bukatuko da FEVAk Buenos Aires probintzia hego-mendebaldeko Bahia Blanca herrian abuztuaren 20 eta 21ean bere baitango euskal etxeetako kideentzat antolatutako Buruzagi Formakuntzarako Tailerrean izena emateko epea. Euskal Etxe bakoitzak bi partaide bidal ditzake, eta bertara joateko bidaia baino ez du ordaindu behar izango. Euskal Etxeen kudeaketa eta administrazio lanak izango dira tailerreko hizpide.

Gehiago irakurri...


Bere kultur eskaintza zabaldu du Cordobako Gerora Elkarteak Urteko bigarren zatiari begira

2011/08/08

Iazko inauteriak eta euskara klaseak Gerora Elkarteko kideen eskutik (argazkiak Gerora) Aurrera doaz Cordoba hiriburuan Gerora Elkarteko kideen jardunak. Aurrera baitarrai Euskal Herriko kultura hedatzeko daukaten borondate eta gurariak. Helburu horrekin, euskaldunen herrira hurbiltzeko anitz bide irekitzen ari dira Gerorako gazteak, eta bide horietan barrena "bidaia polit bat egitera gonbidatzen" dituzte "interesa duten lagun guztiak". Argentinan neguko oporrak bukatuta, joan den asteburuan berriro jarri dira martxan elkarteko ikastaro guztiak. Horretaz gain, abuztu eta irailean zehar Euskara eta Euskal Literaturari buruzko mintegi bat emango du Elba Mocoroa irakasleak.

Gehiago irakurri...


Pepita Arana Etxeberria 89 urteko ezkiotarra hil da Argentinan, Pehuajo-ko EEan kide maitatu eta errespetatua

2011/08/08

Pepita Arana, erdian, alboan alaba, legelaria, eta biloba, unibertsitaria, dituela, Liburu Azokako euskal stand-ean egindako argazkian. "Laino batek goibeldu du Pehuajo-ko Euskal Etxea": honelaxe adierazten zuten Buenos Aires probintzia argentinarreko herri honetako euskal elkartetik bertako bazkide zaharrenetakoa zen eta Euskal Herrian jaiotako bakarretakoa zen Pepita Arana Uribe-Etxeberriaren heriotzak ekarri duen tristura eta kolpea. Uztailaren 19an gertatu zen, asteartez, eta hilabete inguru bestetik ez zen Euskal Etxeak omenaldia egin ziola 'Bazkidearen Egunean'. 1950ean Gipuzkoako Ezkio-Itsasotik Argentinara etorria, euskal ikurretako bat zen Pehuajon, eta familia euskal-argentinar bateko buru, lagun askoduna eta guztiek maitatua. Euskal sustrai sakonak lur argentinarrean errotuak zeuzkan eta gustura kantatzen zituen Gernikako Arbola, Aberri Egunean, esaterako, edota Caminito tango ezaguna. Goian Bego.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia