euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bernardo Atxagak inauguratuko du irailaren 16an hitzaldi batez New Yorken bere izena daraman katedra

2011/09/05

Bernardo Atxaga New Yorken hizlari, artxiboko argazki batean (argazkia Koitz Foncillas) Inaugurazioaren inguruko ekitaldiak datorren ostiralean hasiko dira. Etxepare Institutuaren eskutik, irailaren 9tik 16ra bitartean zenbait ekitaldi egingo dira New Yorkeko CUNYn (City University of New York, New York Hiriko Unibertsitatea), Etxeorratzen Hiriko lehenengo euskara eta euskal kultura katedra abiarazteko. Hitzaldi eta emanaldietan parte hartuko dute Bernardo Atxagak berak, Jaurlaritzako Blanca Urgell Kultura sailburuak, Etxepare Institutuko Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregik, Javier Muguruza musikariak eta Amaia Gabantxo itzultzaileak, CUNYko agintariekin batera. Atxagak, besteak beste, astebeteko mintegia eskainiko du.

Gehiago irakurri...


Frantziar estatuko euskal etxeek bilera egin dute abuztuan Alduden, elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko

2011/09/05

Bileran parte hartu zuten euskal etxeetako zenbait ordezkari (argazkia BordeleEE) Parise, Paue, Bordele, Lurde eta Clermont-Ferrandeko euskal elkarteek bilera egin zuten iragan abuztuaren 20an Alduden, Peio Oteiza ekoizleak gonbidatuta. Oteiza internet bidez euskal jakiak saltzen dituen Pierre Oteiza enpresaren jabe da eta euskal etxeekin harreman estua du. Bilera enpresaren egoitzan egin zuten eta euskal etxeetako ordezkariek enpresaren mozkinak dastatzeko aukera izan zuten, elkar ezagutu eta esperientziak trukatu bitartean. Hau bai hori lana gustura egiteko modua!

Gehiago irakurri...


Hiriburuaren bihotzean EHaren taupadak entzun ahal izan ziren 'Buenos Airesek ospatzen du' jaian (I)

2011/09/05

'Buenos Airesek ospatzen du' jaialdia (argazkia EuskalKultura.com) Sarritan entzuten dugu euskal jatorrizko jende asko dagoela Argentinan; edota euskal diaspora garrantzitsua dela euskal kulturaren zabalkuntza bermatzeko. Kopuru, zenbaki eta teorizazioak ondo daude, baina ikustea eta sentitzea askoz hobea da eta joan den abuztuaren 28an hainbatetan entzundakoa aurrez aurre ikusteko paregabeko aukera izan dugu buenosairesetarrok. 'Buenos Airesek ospatzen du' jaialdiak Argentinako herri askotako euskaldunak bildu zituen argentinarrei, hiriburuko bizilagunei, Euskal Herria zer den kontatu eta erakusteko. Euskaldun argentinarrek bere onena eman eta jaso zuten egun osoko ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Euskaltasunaren jaia ospatu zuen Argentinako hiriburuak joan den abuztuaren 28an, Mayo etorbidean (II)

2011/09/05

'Buenos Airesek ospatzen du' jaiaren ikurrak: Argentina eta Euskal Herriko bandarek (argazkia C. Cordara) Oraindik ere entzuten dira 'Buenos Airesek ospatzen du' jaiaren oihartzunak. Argentinako hedabide askok argitaratu dute abuztuaren 28an hiriburuan burututako festaren berri, ikuskizunen, sukaldaritzaren eta oro har, euskal gizataldearen partaidetzaren kalitatea azpimarratuz. EuskalKultura.com-ekook ere barru-barrutik eta partaide gisa bizi izan genuen jaia eta bigarren artikulu honetan egun osoan gauzatu ziren ekintzen irudiak partekatzen jarraituko dugu. Hona hemen 'Buenos Airesek ospatzen du'ri buruzko argazki-kronikaren II. zatia.

Gehiago irakurri...


Eneko Knörr, Ideateca enpresakoa: "Bideojoko bat ezagutarazteko Silicon Valley-n egon beharra duzu"

2011/09/05

Eneko Knörr Ideateca enpresako Bilboko egoitzan, bertako jolas nagusietako bat erakusten: iBasketa (argazkia David de Haro-Deia) Eneko Knörr (Vitoria-Gasteiz, 1975) Bilbon egoitza duen Ideateca enpresako fundatzaile eta arduradun nagusia da, eta prest dauzka dagoeneko puskak, familia hartu eta Kaliforniara, San Frantzisko ondoko Silicon Valley-ra aldatzeko. Enpresak Bilbon segituko du lanean, aurrera, baina bera teknologiaren bihotzean dagoen eremu kaliforniarrean merkatu-bideak urratzen arituko da. 'Slide Soccer' du izena besapean daraman produktu berriak.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskaldunen sarea sarean: euskal etxeek Facebook-en sortu dituzten orrialdeen zerrenda

2011/08/22

Makina bat lagun ditu jada EuskalKultura.com-ek Facebook-en: 3.000tik gora! Milesker hor zaudeten guztioi EuskalKultura.com-ek ez du buletina plazaratuko datozen bi asteotan, irailaren 5era arte. Gu 'oporretan' gauden bitartean oparitxo bat utzi nahi dizuegu egun hauetan ikusmiratzeko: sarean topa daitezkeen euskal Diasporako elkarteen orrialdeen zerrendatxo bat. Gero eta gehiago dira webgunea duten euskal etxeak, eta baita ere Facebook bezalako sare sozialetan orrialdea irekitzen ari direnak. Guk horietako batzuk ekarri nahi izan ditugu hona, denon artean besteenak saltseatu eta apurka apurka zerrenda ahalik eta osatuena egiteko.

Gehiago irakurri...


Eusko-Brasildar Etxeak bere lehenengo 'Semana Basca' antolatu du Sao Paulon, 2011ko irailaren 2tik 4ra

2011/08/22

Itapeviko Eusko-Brasildar Etxeak antolaturiko 'I Semana Basca'n arituko diren Joseba Gotzonen eta Eusko Indarra Euskal Dantza Taldearen afixak Etengabeko lanen emaitza, dagoeneko hemen da 'I Semana Basca', irailaren 2tik 4ra Brasilgo Sao Paulon euskaldunen eta euren lagunen bilgarri izango den ekimena, besteak beste Euskal Herritik Joseba Gotzon kantariaren partaidetza eta Uruguaiko Montevideotik Eusko Indarrako euskal dantzarien partaidetza bilduko dituen ekimena. Menuaren osagai, euskal musika, dantza, erritmo eta umorea, festa, euskal bazkaria, eta bereziki euskal gogo handiak guztia ongi atera eta lehenengo urratsa izan dadin urteroko hitzordu bilakatzeko, Itapeviko Casa Basco Brasileira/Eusko-Brasildar Etxea antolatzaile.

Gehiago irakurri...


Aste honetako New York eta Rhode Island-eko kontzertuekin bukatu du Urko Menaiak AEBetan egin duen bira

2011/08/22

Urko Menaia, Ipar Ameriketako biraren abiatze-kontzertuan, Kadanako Vancouverren, bertako Zazpiak Bat Basque Societyk aurkeztuta (argazkia ZBBS) Arrakastatsu ari da, eta leku gehienetan aurretik erreferentziaz baino ez bazuten ezagutzen, lagun eta zale ilara uzten ari da Urko Menaia kantari donostiarra Ipar Ameriketan barrena, bost euskal etxeren eskutik, egiten ari den kontzertu-biran. NABO antolatzaile eta Eusko Jaurlaritza laguntzaile, hiru kontzertu eman ditu jadanik, Kanadako Vancouverren abuztuaren 6an bira abiatu zuenetik. Atzo, Coloradoko Littleton-en kantatu zuen eta datorren aste honetan, azkeneko bi emanaldiak gelditzen zaizkio: ostegunean New Yorken eta larunbatean Portsmouth-en, Rhode Island estatuan.

Gehiago irakurri...


Abuztu eta iraileko egitarau oparo bati ekingo diote La Platako Euzko Etxea euskal etxeko lagunek

2011/08/22

La Platako Euzko Etxea-k bultzatzen dituen ekintza batzuk Musika, dantzak, liburuak, jaiak. Adin eta interes guztietako jendearentzako proposamenak luzatzen dizkiote La Platako euskaldunek beren komunitateari. Batzuk etxe barruan, beste batzuk etxetik kanpo baina beti euskal kultura zabaldu eta lagunen artean egoteko asmoarekin. Ekintzez betetako epe hau datorren ostiralean hasiko da, 21. La Platako Koru Topaketan euskal etxeko abesbatzaren aurkezpenarekin; jarraituko du, gero, San Inazio afariarekin, “Buenos Aires-ek ospatzen du” erakusketarekin, ume eta liburuzain egunarekin eta dantzarien omenezko festarekin. Hona hemen aktibitate programa osoa.

Gehiago irakurri...


Luisianako Euskal-Amerikar Elkarteak elkarretaratze ireki baterako deia egin du abuztuaren 24rako

2011/08/19

Luisianaren inguruko euskal historiari lotutako bandera, armarri eta ikurrak Michel-Antoine Goitia-Nicolas buru duen elkarteak deia luzatu die New Orleans eta inguruko euskaldunei eta lagunei datorren asteazkenean, abuztuaren 24an, biltzeko "San Bartolome eta San Luis-en I.go Urteroko Elkarretaratzean", "hauek frantses euskaldun egutegiko egun garrantzitsuenetakoak baitira". Hitzaldia eta ondoren afari bat izango dira eguneko egitaraua, beti ere Luisianako euskal iragana azaleratu, aldarrikatu eta haren inguruan biltzera deitzeko estatuan jatorri hori daukaten biztanleei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia