2011/09/07

Bartzelonako Euskal Etxeak 500 bazkideren marka hautsi nahi du eta asmo horrekin 'Posa't la txapela tu també' (jantzi zeuk ere txapela) izeneko kanpaina hasi du. Helburu bikoitza du ekimenak: batetik, ekonomikoa, bazkideak baitira elkartearen sostengu garrantzitsuenetako bat; eta bestetik, jendeari elkartera gerturatzeko eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatzea. Gaur bertan irekiko ditu ateak Euskal Etxeak, kurtso berriari hasiera emanez, eta igandean egingo den Diadari begira politika eta ekonomia jorratzen dituzten ekitaldiak ari dira egiten astean zehar.
Gehiago irakurri...
2011/09/07

Joan den asteburuan Itapeviko Euskal Etxeak antolatutako 'Semana Basca'n aritu ostean, Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak aurrera darrai Hego Ameriketan gaindi hasitako birarekin eta aste honetan bertan Txilen arituko da kantari: ostegunean, irailaren 9an, Viña del Mar-en arituko da, bertako Eusko Etxearen eskutik, eta larunbatean, berriz, Santiagon, hiriburuko Estadio Español-en, bertan egoitza duen 'Colectividad Vasca de Chile' euskal etxearen eskutik. Datorren astean Argentinara pasatuko da, hiru emanaldi eskaintzeko izan ere aurkezgai dakarren 'Lau hormen artean' diskoa grabatu zuen herrialdean berean.
Gehiago irakurri...
2011/09/07

1929ko urtarrilaren 11ean sortua, azken urteetan bihotzeko min batekin borrokatu ondoren hila da Kaliforniako Bakersfield-en Pierrot Arotzarena bidarraitarra, 18 urtetan Ameriketara etorria eta geroztik hemen bizi izan dena. Artzain eta ardinagusi ibilia --eta baratzegile San Frantziskon bizi zelarik-- anitz lagun utzia du bere inguru guzian. Horren lekuko hilotza eraman zuten bere lagun onak, Fernando Iturriria, Alejandro Bernal, Jose Mari Mendiburu, Martin Etchamendy, Joe Echenique, Dominic Arrabit, Andre Sanzberro, eta Manez (Jean) Etchegoincelhay. Ohorez ere hala egin zuten Melchor Gragirena, Joaquin Azparren, Miguel Iturriria, Marcel Membrede, Jose Maritorena eta Daniel Jaureguy-k. Hona Martin Etchamendy ezterenzubiarrak bere oroiz idatzi lerroak, Herria astekariak argitara emanak.
Gehiago irakurri...
2011/09/07

Duela bizpahiru aste euskal etxeek eta beste zenbait taldeek Facebooken sortu orri eta profilen zerrenda bat eman genuen argitara, jakinda ere asko eta asko falta zirela. Askok idatzi duzue hau eta bestea gehitzeko eskatuz eta, agindutakoa betez, zuen ekarpenekin osatutako zerrenda berria argitaratzen dugu gaur. Sekula bukatu ezingo den zerrenda izango da hau, izan ere, etengabe ari baitira euskaldunak orri berriak sortzen. Horrelako lanak maite ditugu, aurrerabidearen seinale baitira, eta beti prest gaude zerrenda eguneratuagoak argitaratzeko.
Gehiago irakurri...
2011/09/07

“Bazkideek berek eskatu digute apairu hau egiteko. Eta esan beharra daukat bazkide adinez nagusiak direla ekintzak egitera bultatzen gaituztenak”, aitortzen dio Rio Cuartoko Sergio Egiazuk EuskalKultura.com-i. Eskaera honi erantzuteko paella erraldoi bat antolatu zuten Gure Ametza-ko arduradunek joan den abuztuaren 21ean. Bazkariaren testuinguruan, ordea, ustekabeko omenaldi bat egin zitzaien bazkide sortzaileei, azken urte hauetan euskal etxetik oso hurbil ibili diren lagunei, tartean Jose Irazoqui, Eduardo Celoria, Carlos Alustiza, Betina Azcacibar, Edurne Bilbao, Manuel Zalazar, Clara Celoria eta Hector Otegui-ri. Eskerrik asko esateko.
Gehiago irakurri...
2011/09/06

Elkarteko araudiak markatzen duenari jarraiki Buenos Airesko Euskal Echea kultura eta ongintza elkarteak bere buruzagitza berritzeko hauteskundeak egin ditu. Ohiko Batzar Nagusia abuztuaren 10ean egin zen eta bertan aurreko urteko txostena eta balantzea onartu ziren, lehendakari geratu zelarik Enrique Fagoaga. Berarekin batzordekide, Marta Urruspuru, lehendakariorde; Simon Pedro Soroet, idazkari; Enrique Aramburu, idazkariorde; Juan Alberto Soroet, diruzain; eta Julio Andres Baqueriza, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2011/09/06

Datorren larunbatean Artzain Amerikanoen Festa Eugi-Zubirin, eta joan den igandean Gipuzkoako Artzain Eguna egin da Legazpin. Azkeneko urteotan ohitura bihurtu den gisan, Legazpin omendutako artzainen artean Ipar Ameriketan ibilitakorik ere egon zen: aurten Gernikatik heldurik, Iñaxio Arrieta 'Jaio' eta bere emazte Maria Isabel Salutregi. Idaho aldean ibili eta ondoren itzuli bazen ere, Iñaxiok baditu oraindik senideak Idahon. Honako artikulua Artzain Eguneko liburuskan izan da argitara emana, Ameriketako euskal istorioak.
Gehiago irakurri...
2011/09/06

Seigarren edizioa du aurten Ameriketan artzain ibili ziren euskaldunen egunak eta mila lagun inguru bilduko ditu aurten Eugi eta Zubiri artean egingo den omenaldian. Erroibar eta Esteribar-ko artzainak dira aurtengo omenduak eta antolatzaileek 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarte sortu berria aurkeztuko dute. Egitarau mardula du jaiak, eta besteak beste, hango bizimodua nolakoa zen erakustea du helburu. "Egun oso hunkigarria da. Igoal 30 urte ikusi gabe zeuden lagunak bertan elkartzen dira", azaldu dio EuskalKultura.com-i antolakuntzan dabilen Fernando Goñi pilotariak.
Gehiago irakurri...
2011/09/06

Aurrekoan euskal etxeekin egin genuen bezala, oraingoan Diasporako euskal taldeen egunerokotasuna jarraitzeko taldeek sarean sortu dituzten orrialdeen zerrenda eskaini nahi dizuegu. Facebook, Google, webguneak... munduko dantzariek euren grina zabaltzeko eta euren ekitaldien berri emateko erabiltzen dituzten hedabideak bildu ditugu zerrenda honetara. Baduzue beste orriren berririk? Partekatu itzazue eta bidali, hala bada.
Gehiago irakurri...
2011/09/06

Abuztuaren 28an burututako festan Pirinio magaletako eta la Plata ibaiko musikak nahastu eta uztartu ziren erakustaldiari amaiera emateko. Baina hori baino lehen, kantu ikuskizunak gauzatu ziren Mayo etorbidean kokatuta zegoen agertokian eta baita Hiriko Kultur Etxean ere. Musika talde eta abesbatzek publikoaren txalo beroak bereganatu zituzten Euskal Herriko kantu tradizionalekin; iluntzean, ordea, eta eguneko ekitaldia ixteko, tangoa eta aurreskua batu zituen koreografiak hunkitu zituen hiriburuko erdigunera hurbildu ziren lagun guztiak. Hona 'Buenos Airesek ospatzen du' jaiaz egin dugun argazki kronikaren hirugarren eta azken zatia.
Gehiago irakurri...