euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berrogeita hamar bat umek hartu zuten parte Mar del Platako Denak Bat euskal etxeko Txiki Eguneko jaian

2011/09/12

Mar del Platako Denak Bat-ek Txiki Eguna ospatu zuen abuztuaren 26an (argazkia EE) Oso gustukoa dute umeek data hau. Izan ere beren eguna da eta opariak jasotzeaz gain haiei begirako hamaika ekintza burutzen dira Argentina osoko herri eta erakunde askotan. Eta euskaldunak ez dira mugimendu honetatik kanpo geratu. Azken urte hauetan, eta EuskalKultura.com-en islatu ohi dugun bezala, euskal etxeek ere antolatzen dituzte txikientzako ekitaldiak egun berezi hau keinu euskaldun batekin ospatze aldera. Jolasak, herri kirolak, euskal dantzak, abestiak eta askari gozoak. Proposamen hauek eta beste batzuek bete zuten Denak Bat-ek joan den abuztuaren 26an antolatutako Ume Eguneko jaiaren egitaraua.

Gehiago irakurri...


Euskal ordezkaria, Maria Milagros Castañeda, Immigrantearen Erregina Probintziala hautatua Concordian

2011/09/12

Maria de los Milagros Castañeda Arletaz, euskal gizataldearen ordezkaria eta Immigrantearen Erregina Probintziala, larunbatean Concordian hautatua (argazkia Mariano Silva-Torrea/EuskalKultura.com) Euskal gizataldearen ordezkaria, Ibaiko Izarra Euskal Etxeko kide den Maria de los Milagros Castañeda Arletaz hautatu dute atzo igandez Entre Rios probintzia argentinarreko Concordian Immigrantearen Erregina Probintziala. 'Mili', lagunek esaten diotenez, ikaslea da Unibertsitate Teknologiko Nazionalean eta 22 urte dauzka. Hasieratik adierazi zuen euskaldunen ondorengoen ordezkari duin eta aktiboa izateko bere engaiamendua, euskal enbaxadari gisa jarduteko, eta euskaldunen eta euren kulturaren berri emateko asmoa bere erregin-agintaldian. Bestalde, bertako euskaldunek euskal stand-a ipini eta Concordiako Gazte Lurra taldeko dantzariak ere aritu ziren Immigrantearen jaiaren baitan.

Gehiago irakurri...


FEVAren babesarekin, Arrecifes eta B. Airesen eman zuen Mariluz Artetxek euskal identitateari buruzko hitzaldia

2011/09/12

"Euskal nortasuna", FEVAren bidez Mariluz Artetxek eskaintzen duen hitzaldia (argazkiaEE) FEVAk bultzatzen duen kultur eskaintzaren baitan euskal kulturarekin lotura duen mintzaldi-sorta bat ematen dute FEVAko hizlariek, hala eskatzen duten euskal etxeetan. Proposamen horren barnean, uztailaren 22an Arrecifes-ko Euskaldunak Denak Bat-en eta abuztuaren 12an hiriburu federaleko Euskaltzaleak-en aurkeztu zuen 'Euskal Nortasuna' delako hitzaldia Mariluz Artetxek. Ekitaldiak arrakastatsuak suertatu ziren bi euskal etxeetan eta Arrecifesen zein Buenos Airesen, azalpena bukatuta afaria partekatu zuten etxekoek eta gonbidatuek.

Gehiago irakurri...


Urtero egiten da AEBetan 'Euskal Kantari Eguna'; bertako kronika Mattin Etxamendiren eskutik

2011/09/09

2011ko NABOren Udalekuko haurrak kantari aurtengo Kantari Egunean, Gardnervillen Valerie Arrechea Etcharren zuzendari (argazkia Mattin Etxamendi-Herria) Urtero ospatzen da Estatu Batuetan 'Euskal Kantari Eguna'. Hastapenean, beti Nevadako Gardnerville herrian, eta azkeneko urteotan 'every other year', alegia, urte batean Gardnervillen, hurrengoan beste nonbait eta ondoko urtean berriro ere Gardnervillen. Aurten, dena den, Nevadako hiriburu den Carson City-tik hurbil den herri txiki honetan egin da. Ekitaldiko aurkezlea, edo hemen 'MC' edo Master of Ceremonies deitzen dutena, Mattin Etxamendi izan da, eta berak idatzi dizkigu honako lerroak Baionako Herria astekarian, gertatutakoaren kronika eginez.

Gehiago irakurri...


Florencia Sáenz Buruaga erregina hautatua, haritz landatzea eta meza Lapridan, Immigrantearen Egunean

2011/09/09

Joan den asteburuan Lapridako Gizataldeen Plazan haritza landatu osteko argazkia Immigrantearen Eguna kari (argazkia EE) Iraileko lehenengo igandean Immigrantearen Eguna ospatzen da urtero Argentinan. Karia horretara, jaioterria utzi eta bizitza berria beste lur batean hasi behar izan zutenen omenezko ekitaldi anitz burutu dira aurten ere etorkinek eraikitako herrialde honetan. Laprida-n, Lagunen Etxea euskal etxeko Eusko Txoko liburutegiak bultzatuta, zeremonia berezi bat egin zen Gizataldeen Plazan. Horrez gain, immigranteen eta hildako bazkideen alde eta, oro har, euskal kolektibitatearen aldeko meza bat egin zen Santos Joaquin y Ana elizan. Ospakizun hauen baitan, euskal etxeko erregina aukeratu zuten Lagunen Etxea-koek: Florencia Saenz Buruaga.

Gehiago irakurri...


Ana Luiza Etchaluz-en 'Alma basca' liburua, portugesez idatzia, aurkeztu da Sao Paulon Euskal Astearen baitan

2011/09/09

Itapeviko Euskal Etxeko arduradunak eta, erdian, Ana Luiza Etchalus. Oharra: Etchalus/Etchaluz, bietara idatzi ohi dute deitura (argazkia ItapeviEE) Ana Luiza Etchaluz abokatu euskal-brasildarrak 'Alma basca' izeneko liburua aurkeztu zuen Sao Paulon joan den ostilarean, Itapeviko Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astearen barruan. Idazlanean bere jatorriaren aurkikuntza prozesua kontatzen du Etchaluz-ek, testuinguratuz eta Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko jakingarriekin osaturik. Bertaratutakoek adi-adi jarraitu zituzten bere azalpenak. Erroekiko bizi duen engaiamendu prozesuaren baitan, Etchaluz bizileku duen Porto Alegren euskal etxe bat sortzeko ahaleginetan dabil.

Gehiago irakurri...


Paueko Lagunt eta Maita euskal etxea euskara irakasle bila ari da, egoitza handiagora aldatzeko bezperan

2011/09/08

Lagunt eta Maitako bazkideak 'Fête des Amicalistes' izeneko jaialdiaren aurtengo edizioan (argazkia PaueEE) Euskal Herritik hurbilen dagoen euskal etxea da Paueko 'Lagunt eta Maita', Zuberoa ondoan baitago, Pirineo Atlantikoetako departamentuan bertan. Mila bazkide baino gehiago ditu eta munduko handienetakoa da; eta ez da harritzekoa, Paue inguruan euskal kulturak presentzia handia duelako eta euskal jatorridun lagun asko dagoelako hemen. Elkarteak aurtengo kurtsoa berrikuntza handi batekin hasiko du, izan ere egoitza berri handiago batera aldatuko da. Heldu den astelehenean inauguratuko dute eta bertan euskara klaseak emateko irakasle bila ari dira.

Gehiago irakurri...


Zinezko dolua Rio Cuartoko euskal komunitatearen baitan Imanol Bilbao Olasagasti hil dela-eta

2011/09/08

Imanol Bilbao Olasagasti, Rio Cuartoko Euskal Etxeko fundatzaile eta Ohorezko Lehendakaria abuztuaren 27an hil da Rio Cuarton, Argentinako Cordoba probintzian. Abuztuaren 27an hil da Rio Cuarto herrian, Argentinako Cordoba probintzian, Imanol Bilbao Olasagasti, Euskal Herrian jaiotako euskalduna eta Rio Cuartoko 'Gure Ametza' (sic) Euskal Etxearen fundatzaileetakoa. Bere senide eta familiakoekin batera euskaltzale eta euskal ekintzen sustatzaile nekaezina, nobleziaz eta gizabidez betetako pertsona jator gisa aurkezten dute bere ingurukoek. "Zinezko gizona zen, euskalduntasun nabarikoa, langilea, zintzoa, hitzezkoa, elkartasuna praktikatzen zuena eta bere izaera eta ibilbidearekin partaide zuen euskal komunitatea ohorez ordezkatzen zuena", definitu dute hunkiturik Euskal Etxean, EuskalKultura.com-ek galdetutakoan.

Gehiago irakurri...


Euskarazko marrazki bizidun eta haurrentzako filmak doan jaisteko aukera ematen du webgune batek

2011/09/08

Webgunean marrazki bizidun eta luzemetraia aukera zabala dago Euskal Herritik kanpo bizi zara baina zure seme-alabei aukera eman nahi diezu euskara ikasi, praktikatu eta -garrantzitsuena ziurrenik- euskaraz gozatzeko? Bada, horretan laguntza aparta izan daiteke jarraian aurkezten dizugun Marrazkiak.99k.org webgunea. Bertan haurrentzako euskarazko filmeak eta marrazki bizidunak jaitsi daitezke, doan. Aukera zabala da oso: ia 4.500 artxibo daude eskuragarri. Tartean 'Doraemon', 'Kodea: Lyoko', 'Pokemon' (...haurrak dituztenek badakite zertaz ari garen) eta 'Dragoi Bola', 'Arturo Erregea' eta 'Scooby Doo' bezalako klasikoak.

Gehiago irakurri...


Distantziak gainditzeko asmoarekin, Elvira Kortajarenak Argentinako euskal etxeak bisitatzen jarraitzen du

2011/09/08

Resistencia hirian egindako bisitan Euskadiren Kanpo Harremanei buruzko hitzaldi bat eskaini zuen Elvira Kortajarenak Diputatuen Ganbaran (argazkia Irekia) Hala adierazi zuen Elvira Kortajarena Mercosur-erako Euskadiko Ordezkariak bere agintaldia hasi zuenean: Argentinan dauden euskal etxe guztiak bertatik bertara bisitatu eta ezagutu behar zituela. Eta nahiz eta kilometro ugari ibili behar izan, pausoz pauso betetzen ari da Kortajarena emandako hitza betetzen. Abuztuan egindako bidaietan, Jujuy, Resistencia, Laprida, Coronel Pringles, Tres Arroyos, Coronel Dorrego eta Río Colorado-ko euskal etxeak bisitatu zituen. Herri guztietan, bertako euskaldunak ezagutu eta egiten duten lanaren lekuko izateko aukera izan zuen. Hona bisiten laburpena.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia